iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis

Podcast
ULUKA n715y
Por uluka
79
85
ULUKAk astero liburu bat gomendatuko du, eta liburu horren inguruko bi lagunen arteko tertulia bat izango da asteroko podkastean aurkituko duzuna. yz5k
ULUKAk astero liburu bat gomendatuko du, eta liburu horren inguruko bi lagunen arteko tertulia bat izango da asteroko podkastean aurkituko duzuna.
ULUKA #57 Nire minaren etxean, Iñigo Antsorregi
Episodio en ULUKA
Ez da txantxetako gaia: liburu honen egilea, Iñigo Antsorregi Dierez, bere burua hiltzeko zorian egon zen, agur-mezua ere prestatuta, depresioak horraino eramanda. Ez da txantxetako kontua, baina idazleak broma giroan kontatu nahi izan digu bere prozesua: zerk piztu zion gaitza, nola iritsi zen horra, nola sentitzen zen egun haietan, eta baita nola lortu zuen ateratzea. Ez da txantxetako arazoa gaixotasun mentalek daukaten zabalkundea eta gizartean sortzen duten estigma. Horregatik da bi aldiz eskertzekoa autorearen lana, bere minaren etxea jendaurrean erakusteagatik eta egoera horretan dauden guztiei laguntzeagatik.
31:33
ULUKA #56 Pura pasión, Annie Ernaux
Episodio en ULUKA
Annie Ernauxen "Pura pasión" liburua eleberri autobiografikoa da, eta ezkonduta dagoen gizon batekin izandako maitasun-harremana kontatzen du. Eleberria lehen pertsonan idatzita dago, estilo zuzen eta gordinean, egileak bizitako pasioaren intentsitatea islatzen duena. Idazleak gerora bere maitale bihurtuko zen gizona ikusi zuen lehen aldiaren deskribapenarekin hasten da eleberria. Protagonista berehala sentitu zen erakarria, eta halaxe hasi zuten harreman sekretu bat. Harremanaren intentsitatea dela eta, protagonista emozio bizi eta kontraesankorreko mundu batean harrapatuta geratzen da. Eleberriak maitasunaren, pasioaren, traizioaren eta erruaren gaiak aztertzen ditu. Ernauxek zintzoki eta beldurrik gabe deskribatzen du bere harremanean izandako emozioen konplexutasuna. Liburua intentsitate literario handiko lana da, maitasun-pasioaren ikuspegi paregabea eskaintzen duena.
24:15
ULUKA #55 Lurraz beste, Garazi Arrula
Episodio en ULUKA
Liburu honek 8 ipuin desberdin ditu, eta ipuinetako pertsonaia guztiak desplazatuta ageri dira, euren ardatzetik lekualdatuta, deserrotze moduko bat bizitzen. Antzeztoki ezberdinak aurkituko dituzu ipuin horietan; hala nola, alokatzear diren zenbait etxebizitza, unibertsitateko bulego berria, Mediterraneoko kostaldeko edozein kanpinetako harraska, ginekologo baten itxarongela, atzendutako sorterria, itxialdia bitarteko pisua, aita-amen etxeak edota lagun-ezezagunen arteko askari-afaria bezalako eszenatokiak, etab. Gaiak ere ugariak dira; hala nola, etxe bilaketak, maitasun harremanen higatzea, laguntasunaren ezin asmatuzko bideak, familia-egituren buruhausteak, laneko obsesiotxoak, pandemia... Hau da, eguneroko bizitzaren gorabeherak izan daitezkeenak. Testuinguruari dagokionean esan daiteke gaur egunean kokatu dituela idazleak ipuinak, Iruñeko auzoetan. Gertutasun horrek berezko kolorea ematen dio liburuari, baita hizkera ere. Izan ere, hizkuntza aberatsa eta erregistro ugari darabiltza idazleak, kaleko hizkeratik gertu zenbaitetan, estilo poetikoa baliatuz sarri.
33:05
ULUKA #54 Canción dulce, Leila Slimani
Episodio en ULUKA
Myriamek, bi haurren amak, abokatu-bulego batean lan egiteari ekingo dio berriro. Umezain bat aurkitzeko hautaketa prozesu zehatz baten ondoren, Louise aukeratzen dute, haurren bihotza azkar konkistatu eta etxean ezinbesteko figura bihurtuko dena. Baina pixkanaka, interdependentziaren tranpa drama bihurtuko da. Leila Slimanik, zenbaitetan estilo zuzen, zorrotz eta ilunarekin, thriller kezkagarri bat hedatzen du. Bertan, pertsonaien bitartez, egungo gizartearen arazoak azaltzen zaizkigu: maitasunaz, hezkuntzaz, mendekotasunaz, diruaz, klase-aurreiritziez eta kulturalez.
20:06
ULUKA #53 Azken etxea, Arantxa Urretabizkaia
Episodio en ULUKA
Azken etxearen bila dabil protagonista, bizitzaren azken arnasaldiaren bila, azken babes-lekuaren bila. Hendaia aldeko etxe bat begiz jo, eta harekin tematu da. Ez du bizimodu arrunta izan, eta ez dira arruntak izango azken etxe hori lortzeko egingo dituen ahaleginak. Tema horretan iraganeko mamuak, adiskideak eta hautuak orainaldikoekin korapilatuko dira, elkar zelatatuko duten auzokideen giroan.
34:06
ULUKA #52 La bajamar, Aroa Moreno Duran
Episodio en ULUKA
Aroa Morenoren "La Bajamar" eleberriak Adiraneren istorioa jarraitzen du, denbora asko igaro ondoren jaioterrira itzultzen den neskarena. Senarra eta bost urteko alaba atzean utzi eta bere iraganean erantzun gabe gelditu ziren galdera askoren erantzunaren bila bueltatzen da Pasaiara; amonaren etxera. Bertan Adriana ere bizi da, bere ama, zeinarekin ez duen aspaldian harremanik izan. Eleberri honetan, beraz, hiru belaunaldi ezberdinetako ama-alabak, mareen erritmo eta indarrarekin, genealogia bat ehuntzen joango dira; familia-sekretuek eta orain arte urrun mantendu dituzten liskarrek astindutako genealogia bat. Familia-sekretuen eta hautsitako harremanen bidez, egia, maitasuna eta identitatea bezalako gaiak aztertzen ditu eleberriak, eta iraganari aurre egiteak bakea aurkitzeko duen garrantziaz hausnartzera gonbidatzen ditu irakurleak.
31:08
ULUKA #51 Gorputz madarikatuak, Lucia Baskaran
Episodio en ULUKA
Ikusi ote zenuen hil aurretik zure bizitza begien aurrean pasatzen? Protagonista ote nintzen ni, irudi horietakoren batean? Zein izan zen zure azken pentsamendua? Ni maitatzera iritsi ote zinen inoiz? Norentzat ziren lore haiek? Urte bete luze da Martin hil zela, eta Alizia etengabe ari da bere buruari galdezka, mutil lagun zuenaren oroitzapenak torturatuta. Hogeita zortzi urte, eta alargun, baina bere doluminaren ertzean bikotekide berri bat du zain, eta aspaldian lagun min izan zuen neska hura ere bai, eta ama absente baten mamua… Eleberri honek bere bizitza berreraiki nahi duen emakume baten historia kontatzen du, eta nola bilatzen dituen emakume horrek bere iraganaren sakonean zoriontsu ez izatearen arrazoiak: desioaren sorrerak markaturiko nerabezaroa; gorputz propioa onesteko zailtasuna eta lehen maitasunaren zauriak, eta lehen desengainuarenak.
31:00
ULUKA #50 Frente al espejo, Iseo (Leire Villanueva)
Episodio en ULUKA
Hamarkada bat baino gehiago musikari eskaini ondoren, sei album argitaratu eta mundu osoan zehar egindako kontzertuen zerrenda luze baten ondoren, idazle gisa argitaratu Duen bere lehen liburua da hau. Kontakizun bilduma honek haurtzaroko eta gaztaroko bere gogoetetatik hasi eta harremanei, nostalgiari eta, jakina, musikari buruzko hausnarketetak biltzen ditu.
32:16
ULUKA #49 Behin batian Loiolan, Iñaki Cid Larrea
Episodio en ULUKA
“Behin batian Loiolan” antzezlanak 56. Donostia hiriko kutxa literatura saria jaso zuen iaz, eta obra gurekin komentatzera etorri da bere egilea den Iñaki Cid donostiarra. Egileak etxeko istorio bati tira eginda sortu du antzezlana: emakume ezkonberri baten heriotza tragikoaren pasadizoa. Egileak, ordea, komediaren eta ironiaren arintasuna baliatuz jakin du gaiari gaurkotasuna ematen orain ia ehun urte gertatutako pasadizoari. Bide batez, hizpidera ekarriko ditu arautik kanpoko sexu-joerekiko iraganeko eta egungo errezeloak, adineko emakumezkoak nahiz neskatxa gazteak protagonista dituztenean batez ere.
26:10
ULUKA #48 Los asquerosos, Santiago Lorenzo
Episodio en ULUKA
Manuelek polizia batekin istilu bat izan eta borroka horren ondorioak ez pairatzeko bere hiritik ospa egin eta herrixka abandonatu batean ezkutatzea erabakitzen du. Austral liburuez inguratuta bizi da, inguruko barazkiak jaten ditu, eta osabak hilabetean behin bidaltzen dion Lidl-eko erosketa txiki batekin bizi da. Eta, honela, zenbat eta gutxiago izan, orduan eta gutxiago behar duela konturatzen da.
37:34
ULUKA #47 Pantailen garaipena, Iñigo Martinez Peña
Episodio en ULUKA
"Gero eta pantaila gehiago eta gero eta gutxiago ikusten al dugu?" Kaleak eta lanpostuak bideozaintzaz beteta dauzkagu eta etengabe zelatatzen gaituzte; nahiago dugu GPSari itsatsita egin bidea, bila gabiltzana non dagoen ingurukoren bati galdetu baino; kaleak gehiegi argiztatzeak loaren kalitatean eragiten digu; paisaia edo leku berri batera iritsita, hura argazkietan jasotzen tematzen gara, momentua disfrutatzea ahaztuta; langilerik gabeko supermerkatuak existitzen dira jada… Iñigo Martinez Peñaren liburu honetan pantailen inguruko hori dena eta gehiago aurkituko duzu.
44:07
ULUKA #46 Todo sobre el amor, Bell Hooks
Episodio en ULUKA
Hamaika kapitulutan Bell Hookek bere ustez maitasuna emateak eta jasotzeak zer esan nahi duen azaltzen du. Hainbat modutara maitasuna zer den definitzeaz aparte, maitasunaren garrantzia defendatzen du behin eta berriro, honela, gizabanakoen, komunitateen eta gizarteen arteko borrokei amaiera emateko. Kulturatik intimora pasatuz, Hooks-ek maitasunaren eta galeraren artean dagoen harremana azaltzen du, eta maitasun erromantikoa maitasunik garrantzitsuena dela dioen ideia nagusia desafiatzen du. Gainera, maitasun ideala sexuaz eta desioz blai dagoela dioen paradigma kulturala salatzen du, eta betiko maitasunaren ideiatik haratago doan maitasuna lortzeko bide berri bat proposatzen du.
32:53
ULUKA #45 Keinura itzuli, Elena Olave
Episodio en ULUKA
Izenburuak "keinura itzuli" dio, baina zein da keinu hori? Hortik abiatuta ekin diogu poesia liburu hau komentatzeari. Kontakizun handien aurrean, keinu soilen egia zalantzatian jarri du begirada Elena Olavek(Durango, 1997) liburu honetan. Testuaren eta bizitzaren arteko mugak arakatu ditu, nola bilatu poetika berri bat agerikoa ez denaren zurrumurruan, nola eternoak nahi luketen uneen testuran. Gorputza du horretarako esplorazio zelai poetak, hura inguratzen duten kontzeptuak, irudiak eta galerak.
32:15
ULUKA #44 Mi año de descanso y relajación, Ottessa Moshfegh
Episodio en ULUKA
Eleberri honetako protagonistak herentzia bat kobratu, lana utzi, etxean sartu eta bere atseden eta erlaxatzeko urteri ekiten dio. "Ez naiaz nire buruaz beste egiten ari, egiten ari naizena suizidioaren kontrakoa da. Nire hibernazioa biziraupen kontua da, eta bizitza salbatuko didala uste dut. Nire bihotzean badakit —hori da, agian, nire bihotzak orain dakien bakarra— lo nahikoa egin eta gero ondo egongo naizela. Nire aurreko bizitza amets bat baino ez da izango, eta nire atseden eta erlaxazio urtean pilatutako zoriontasunak eta lasaitasunak berpiztu egingo nau.”
49:04
ULUKA #43 Jan eta jabe, Tasio Erkizia
Episodio en ULUKA
Nor ez dago bertoko nekazaritza indartzearen eta baserriaren etorkizuna bermatzearen alde? Nork ez du tokian tokiko produktuen erosketa lehenetsi nahi? Nork nahi du multinazionalen esku utzi egunerokoan hain oinarrizkoa den janaria? Elikaduraren gaia oinarri hartuta podcast honetan @begaonegin Maddi Etxeberria nutrizionista izan dugu gurekin.
50:50
ULUKA #42 Los nombres propios, Marta Jiménez Serrano
Episodio en ULUKA
Marta Jiménez Serranok Marta askoren istorioa aurkezten digu nobela honetan: bere irudimenezko lagunarekin hitz egiten duena, maitemintzen dena, idatzi nahi duena (baina denborarik ez duena), beti ahizpa zaharrena dena, bizitza den ring honetan boxeoan aritzen dena... Marta asko, baina, aldi berean, bat bakarra. Hasieran zazpi urteko Marta aurkezten zaigu, eta haren haurtzaroko udara luzeak, amonarekin izandako solasaldiak eta gurasoen maitasuna da istorioaren ardatz. Gero, denborak aurrera egin ahala, haren institutuko lagunak, maitasunaren erreinuko gora-beherak eta segurtasun ezak ezagutzen ditugu. Baina ez du lehen pertsonan egiten, Martaren bizitza kontatzen duena bere lagunik onena da, Belaundia Fu lagun ikusezin eta imajinarioak.
35:25
ULUKA #41 Bar Gloria, Nerea Ibarzabal
Episodio en ULUKA
Egoera ekonomiko hobeagoa lortzeko esperantzan bizitokia atzean utzi eta Gipuzkoako herri industrial batean finkatu berri diren familietako seme-alabak dira Rakel, Ana eta Miguel. Baserriko bizitza tabernakoarengatik ordezkatu du Rakel eta Anaren familiak, eta beren negozioan laguntzeko hartu dute Miguel, diru-sarrera beharrean den Soriatik etorritako familiako semea. Denboraren gehiengoa barra atzean eta sukaldean ematen duten hiru gazteen begietatik kontakizuna ehundu du Nerea Ibarzabalek bere lehen eleberrian.
27:40
ULUKA #40 La familia, Sara Mesa
Episodio en ULUKA
«Familia honetan ez dago sekreturik !», aldarrikatzen du liburu honen hasieran Damianek, ideia eta ideal finkodun aitak. Baina sekreturik gabeko etxe hori arrakalaz beteta dago, eta hormen artean arnasten den zapalkuntzak itxurakeriak eta gezurrak sortuko ditu. Bi neskatok, bi mutikok, ama batek eta aita batek osatua den familia hau eta itxuraz familia normala da. Eleberri horrek hainbat hamarkada hartzen ditu bere baitan, eta bere istorioetan familia honen erradiografia sendoa, zauriak, kontraesanak eta ahuleziak azaltzen ditu; askatasun-nahia eta tradizioz eutsi dioten eta oraindik ere neurri handi batean eusten dioten zutabeak kritikatzen ditu: autoritarismoa eta obedientzia, lotsa eta isiltasuna. Sara Mesak berriro erakutsi du begi kliniko bat duela giza portaerak biluzteko, ezkutuko zauriak detektatzeko eta osatzen gaituzten hauskortasuna, kontraesanak eta ahuleziak bere konplexutasun osoan erretratatzeko.
36:41
ULUKA #39 Panpina, Erika Olaizola
Episodio en ULUKA
Panpina antzezlana Erika Olaizolaren imajinariotik, bulkadatik, adierazteko beharretik sortutako lan bat da. Baina, era berean, proiektu hau emaitza kolektiboa ere bada, hala oholtzan, nola liburuan. Irakurleak liburu honetan, Panpina antzezlaneko edukiez gain, batetik Erika Olaizolak berak sormen prozesuari buruz idatzitako gogoetak topatuko ditu, eta, bestetik, han edo hemen bidaide izan dituen lagunek “panpina” kontzeptua buruan hartuta libururako idatzi dituzten ekarpenak. 2019ko udazkenean estreinatu zenetik, Panpina antzezlana emanalditik emanaldira hazten joan da. Publikoarekin berehalakoa izan da konexioa, eta gerora, Erikak emanaldiz emanaldi antzezlanaren energiaz jabetu ahala, gero eta ozenago egin du eztanda haren oholtza gaineko indarrak. Emanaldietara joaten denak berehala sumatuko du publikoaren konplizitatea, Erika Rooibos pertsonaia protagonistaren emakume gorputz autoironikotik bidaltzen dituen jendarte-zirtoekin aukera izango du barre egiteko, hausnartzeko, eta hunkitzeko.
20:22
ULUKA #38 Punto de cruz, Jazmina Barrera
Episodio en ULUKA
Protagonistaren lagunik onenaren ustekabeko heriotza da eleberri honen abiapuntua, eta hiru neraberen helduarorako trantsizioa kontatzen du. Indarkeria matxistek, klasistek, arrazistek eta ingurumenekoek zeharkatzen duten mundu baten aurkikuntzak harritzen eta etsitzen ditu. Liburu honek denbora, elkarrizketa eta bizipen desberdinak nahasten ditu, Mila, Dalia eta Citlali adiskideen arteko harremana kontatzeko. Eleberri hau, gainera, protagonistek Europan zehar egindako bidaia baten kronika da. Hizkuntza- eta kultura-aurkikuntzez beteriko abentura, non bakoitzaren bidea eta zauriak zehazten diren. Brodatua oso presente dago ere bai, garai eta kultura ezberdinetan errepresioa eta askatasuna, komunitatea eta artea islatu dituen jarduera.
18:12
También te puede gustar Ver más
BTN Bueltan da Berezkoa eta Naturala bideopodcasta. Ohiko formatuari eutsiko zaio hein batean, baina lau aurkezletik hirura pasatuta eta tonu serioago bat-edo bilatuta. Euskal kultur esferako pertsonaiak gonbidatuko ditugu, eta aktualitate kutsudun solasak sortu. Actualizado
Enkantea Misteriozko soinu fikzio honetan Galarreta andereak hainbat pertsona gonbidatzen ditu bere jauregian burutuko den enkantera. Bertan, haren senar zenak hil aurretik sortu zuen bitxi preziatuena jarriko da eskuragai, baina enkantean hasi aurretik, bitxia desagertu egingo da. Actualizado
Nadie sabe nada, con Buenafuente y Berto Andreu Buenafuente y Berto Romero se sientan frente a frente, micro a micro, e improvisan. ¿Qué puede salir mal? El humor de estos dos genios es oro para tus orejas. Ábrelas bien que, en el fondo, nadie sabe nada. En directo en Cadena Ser los sábados a las 12:00 y a cualquier hora si te suscribes. Actualizado