iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis

Podcast
BTN 4k6i9
Por ARGIA
25
149
Bueltan da Berezkoa eta Naturala bideopodcasta. Ohiko formatuari eutsiko zaio hein batean, baina lau aurkezletik hirura pasatuta eta tonu serioago bat-edo bilatuta. Euskal kultur esferako pertsonaiak gonbidatuko ditugu, eta aktualitate kutsudun solasak sortu. 4k551e
Bueltan da Berezkoa eta Naturala bideopodcasta. Ohiko formatuari eutsiko zaio hein batean, baina lau aurkezletik hirura pasatuta eta tonu serioago bat-edo bilatuta. Euskal kultur esferako pertsonaiak gonbidatuko ditugu, eta aktualitate kutsudun solasak sortu.
BTN 2x24: Edurne Azkarate eta Aitor Altuna | Despedidak
Episodio en BTN
Ez da beti erraza gustuko gauzei edo maite ditugunei agur esatea, despeditzea, proiektuak amaitzea, etapak ixtea. Baina beharrezkoa da agurrak esplizitatzea, hitzak jartzea eta erritualizatzea. Hori da BTN-ren azken saio honetan egin nahi izan duguna: Aitor Altuna eta Edurne Azkarate, orain arte kolaboratzaile izan ditugunak gonbidatu ditugu, eta nostalgia dosi txiki batekin, baina umorez, agurtu dugu BTN, hurrengo batera arte. Zeinek daki, agian ez da betiko. ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN.
01:06:36
BTN 2x23: Mijo Lizarzaburu | Gai potoloak
Episodio en BTN
Lodi, potola edo borobil deituta, ondo; sahiestu potolita, potxola edo hezurdura zabalekoa bezalako eufemismoak pertsona lodiez hitz egiterakoan. Horixe baita aste honetako gai potoloa: loditasuna. Mijo Lizarzaburu filosofo eta militante transfeminista gonbidatu dugu gaian sakondu eta bere esperientziatik hitz egiteko: lodi identitatea, edertasuna, osasungintza, 'Body positive' mugimendua, Euskal Herriko lodien topaketak, pertsona argalentzako aholkuak... Bi orduko saioa egin genezakeen, baina saioaren neurrian kabitu behar izan dugu guk ere. Saio amaierako kolaborazioan Edurne Azkarateren txanda izan da, eta oraingoan entzutera eta galdetzera etorri da oiondarra: zein ekarpen egin dezakete pertsona argalek lodien borrokan? Edo behintzat, nola ez molestatu? Askotan hori ere ez da eta gutxi. ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN.
01:13:10
BTN 2x22: Uxue Alberdi | Etsitzea
Episodio en BTN
Zuek etsi al duzue inoiz? Eta hala bada, hitzaren zein adieratan? Negatiboa bezain positiboa izan daitekeelako etsitzea; itxi ditzakeena adina ate ireki ditzakeelako; baita espero gabeko agertokiei leku egin ere; lehiak ez bezala, etsitzeak lasaitasuna baitu jokozelai. Etsi edo ezin izateaz ulerkera oso kapitalista eta neoliberala dugula ohartu gara Uxue Alberdi bertsolari eta idazlearekin izandako ordubeteko berriketaldian. Grego, adliz, nahiko etsi-oneko pertsona da. Adibidez, lasai geratzen da mendi tontorra zapaldu gabe, bide erdian hamaiketakoa egiten. Nahiz eta badituen bere etsi ezinak ere: izan parrandan edo egunen batean bollera bihurtzeko esperantzan. ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN.
01:08:40
BTN 2x21: Mari Luz Esteban | Adiskidetasuna
Episodio en BTN
Gutxi hitz egiten da adiskideen arteko harremanei buruz, eta asko bikoteaz, maitasun harremanez, familiaz... Baina zerk ezberdintzen ditu harremanok? Funtsean ez al dute oinarri bera? Nola hierarkizatzen ditugu? Zein leku dute adiskideek eta hauekin ditugun gorabeherek gure bizitzetan? Mari Luz Esteban antropologoa buru belarri dabil adiskidetasunari buruzko ikerketa lan batean, eta klabe interesgarriak eman dizkigu gure harremanei beste prisma batetik begiratzen hasteko. Aitor Altunak, berriz, pertsonon lagunik onenari buruz hitz egin digu: txakurra. Horrela, orokorrean. Ez da zure txakurraz ari, txakurraz espezie moduan, baizik. Eta gure lagunak zenbateraino ditugun adiskide neurtzeko teknika bat ere erakutsi digu, eskelen bidez. ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN.
01:03:41
BTN 2x20: Josu Ximun Billelabeitia | Zarata
Episodio en BTN
Zeri deitzen diogu zarata? Denok zarataren ulerkera bera al dugu? Eta musikan, zarata egiten duten taldeak, zer? Gustatzen zaizkizue? Ba horietako bat gonbidatu dugu aste honetan: Josu Ximun Billelabeitia, Belako eta Lukiek musika taldeetako kidea. Musikatik eta bere ibilbidetik abiatuta, zarataren inguruan filosofatzen aritu gara; eta zarata entzun ez ezik, jantzi ere egin daitekeela erakutsi digu mungiarrak. Aitor Altunak, berriz, saihestu daitezkeen zaraten zerrenda ekarri digu: danborrak, txirulak, mugikorraren teklatua, jatean zenbaitek egiten duen soinua, edo gizon frustratuen zarata, besteak beste.
01:08:26
BTN 2x19: Intza Alkain | Pinguinoak
Episodio en BTN
Intza Alkain aktorea etorri da aste honetan BTN saiora pinguinoei buruz hitz egitera. Ez biologoa delako edo pinguinoetan aditua, baina bai animalia hauekin dituen antzekotasunengatik. Animalia txiki hauek ematen dute zertaz hitz egina: monogamia, zeloak, txikitasuna, abilezia falta... Beste behin, zentzua galdu du pertsonak eta animaliak bereizteak. Gregoren bisitak programa amaiera alaitu digu beste behin. Bere aukeren gainetik jatorra izan ostean, elkorra izateko baimena eman dio bere buruari, eta halaxe hitz egin digu, zuzen eta filtrorik gabe. ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN.
01:15:11
BTN 2x18: Onintza Enbeita | Irautea
Episodio en BTN
BTN ez dela bertsolaritzari buruzko podcasta diogu, baina gaur lizentzia txiki bat hartu, eta bertsolari bat gonbidatu dugu gurera: Onintza Enbeita Maguregi. Baina lasai, ez dugu bertsoaz, errimez edo teknikaz hitz egingo; bertso munduan, plazetan, bertsolari ofizioan irauteaz baizik. Norbaitek eutsi badio, norbaitek mundu horretan bere lekua egin badu, hori Enbeita izan delako. Eta berak dion moduan, festa hasi berri den honetan, ez du joateko asmorik. Eta ez da bertsolaria, baina bai iraun duen beste emakume bat, Beatriz Egizabal, gure Grego. Gainera, irauteko trikimailu txiki bat erakutsi digu gaur: denak "irrist" egitea. ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN.
01:08:38
BTN 2x17: Amets Aznarez | Adarbakarrak
Episodio en BTN
Zenbaitek pentsatuko duzue animaliei buruzko podcasta bihurtu dela BTN, eta ez. Lehen ere aritu izan gara animaliei buruz, baina orain ustezko pertsona eta animalien arteko antzekotasunak argi eta garbi azaleratu nahi ditugu. Nor ez da sentitzen adarbakar, edo ardi beltz, talde handi batean? Edo bizitzan ezarritako normatik kanpo dabilenean? Eta ez gara futbolaren ordez windsurfa egiteaz ari. Baina txanponaren beste aldean, geroz eta adarbakarragoak ere izan nahi dugula dirudi, geroz eta bereziagoak, bakarragoak; baina taldearen barruan, noski. Badira adarbakar izaera aldarrikatzeko bere momentuan "moñoa" egin eta kendu ez dutenak, eta horietako bat da Amets Aznarez Iruñeko musikaria. Horregatik gonbidatu dugu BTN-ra, animaliez baino, musikaz, festaz, txarangez, gizonen espazioetan egoteaz eta beste hainbat kontutaz aritzeko. Amaitzeko, Edurne Azkaratek aniztasunaz hitz egin digu. Bere esanetan, aniztasuna ez delako adarbakar solte horiek hartu eta gure espazioetan jartzea euren papera bete dezaten, kolorea eman diezaioten, edo dagokiena defenda dezaten. Eman digu zer pentsatua oiondarrak. ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN.
01:07:22
BTN 2x16: Anari eta Kattina Haran | Festibalak
Episodio en BTN
EHZ festibalean egin dugu uda aurreko azken saioa. Oihana Arana, Haizea Arana eta Aner Euzkitzeren gidaritzan, luxuzko bi gonbidatu izan ziren gurean. Lehenbiziko oren erdian, Kattina Haran EHZko antolatzailea. Festibalaren filosofiaz, antolakuntzaz, ibilbideaz eta taldean darabiltzaten gogoetei buruz hitz egin genuen berarekin. Ondoren, arratsaldean kontzertua eskaini behar zuen musikari ezagun bat etorri zen platora: Anari. Festibalez hitz egin genuen harekin; EHZn jotzeaz baina baita makrofestibalei buruz ere. Sold out kulturaz mintzatu zen, musikaren zentralitateaz edo zentralitate ezaz, festibalek sustatzen duten giroaz, harremantze ereduez... Kanaldude hedabidearekin elkarlanean grabatu dugu BTN saio berezi hau. Bi hedabideok lehen aldiz elkarrekin egindako emankizuna da, baina ez dugu uste azkena izango denik. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN.
01:00:26
BTN 2x15: Elena Uriz | Luxua
Episodio en BTN
Luxua gaitzat hartu eta Elena Uriz aktore iruindarra gonbidatu dugu aste honetan. Irati pelikulan Luxa pertsonaia gorpuztu zuen Urizek, baina bere aktore ibilbidea 1984an hasi zen Tasio filmarekin. Gaur egun bizitza pribilegiatua duela kontatu digu eta horregatik nahi izan dugu berarekin luxuaz hitz egin: zer da luxuzko bizitza edo bizitza pribilegiatua? Guretzat ohikoa ez dena izendatzeko erabiltzen dugu luxua hitza, oinarrizko beharretatik harago doana, eta gehienetan, garestia dena. Baina batentzat luxua dena, agian beste batentzat ez da hala. Oinarrizko behar asko ere luxutzat ditugu gaur egun: etxebizitza, nortasun agiria bera, zenbait elikagai... Eztabaida mahaigainean dago, beste behin. Edurne Azkarate, berriz, Elena Urizen esperientziaz baliatzen saiatu da, bizitzarako zenbait lekzio atera nahian. Hartu koadernoa eta boligrafoa, denoi balioko diguten zenbait klabe eman dizkigu eta. ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN.
01:11:54
BTN 2x14: Yolanda Arrieta eta Bea Salaberri | Erakusleihoak
Episodio en BTN
Ziburuko bosgarren Liburu eta Disko Azokan egon gara Yolanda Arrieta eta Bea Salaberri idazleekin. Lehen aldiz gure platotik kanpo, Ziburuko plazan muntatu duten euskara hutsezko karparen azpian aritu gara erakusleihoez, jendaurrean agertzeaz, gorputza jartzearen aje eta aukerez, eta beste kontu askoz. Baita Ziburura labetik atera berri ekarri dituzten bi liburuez ere: 'Etxe bat norberarena', Yolanda Arrietak Pamiela argitaletxearekin kaleratu duena, eta 'Mesfida Zaitez' Txalapartarekin Bea Salaberrik plazaratua. ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN.
57:28
BTN 2x13: Ane Berriotxoa | Estetika
Episodio en BTN
Galdera potoloekin gatoz aste honetan: zer da estetika? Nola pertzibitu dezakegu estetika ikusmena ez den gainerako zentzumenekin? Edertasuna existitzen al da objektiboki? Zer da ederra guretzat? Galdera filosofiko asko eta gonbidatu ezin hobea gure artean denei erantzuten ahalegintzeko: Ane Berriotxoa, bideoklipen munduan buru belarri dabilen argazkilari eta zinegile zornotzarra. Zentzumenei bide emanda, Aitor Altunak ere ikusmena eta usaimena nahastu ditu bere kolaborazioan. Zer gertatzen da begi bistarako 'ederra' denak usain 'txarra' duenean? Bai, 'ederra' eta 'txarra' diogu, eta hor galdera berriro ere: norentzat eta noren arabera?
01:11:38
BTN 2x12: Hipofriga | Sexilioa
Episodio en BTN
Sexilioaz hitz egitea erabaki dugu aste honetako saioan. LGTBI kolektiboko pertsonek euren herrietatik hiri handiagoetara, askatasun eta tolerantzia bila egiten duten mugimenduari deitzen zaio sexilioa, Pikara Magazine hedabidearen arabera. Baina beste gaiekin bezala, ertz asko topatu dizkiogu honi ere; pertsona adina bizipen eta sexilio daudelako, norabide guztietan. Kasu honetan, Gasteiztik Bartzelonara sexiliatu den Hipogrifa musikari eta draga gonbidatu dugu bere esperientzia kontatzera. Saioaren amaiera aldera, Gregok bere 'normaltasunetik' begiratu nahi izan dio disidentziari; Umetan bazuen queer izateko potentziala, baina 'manolo' alboan hartu eta 'mini-manoloak' ekarrita, zail xamar egin zaio disidentziaren bidea, dirudienez. ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN.
01:12:28
BTN 2x11: Odei Barroso | Erabakiak hartzea
Episodio en BTN
Erabaki hitza entzute hutsak beldurtzen dituenak daude; erabakiak denbora errekorrean hartzeko gaitasuna dutenak; guk hartzen ditugun erabakiak existitzen dira, eta baita hartzen gaituzten erabakiak ere; inertzia goitizena dutenak, zein atzera bueltarik gabekoak. Bertsolaritza albora utzi eta rapera jauzi egitea hautatu zuen Odei Barrosok, eta hari horri tiraka aritzea erabaki dugu BTN podcastaren hamaikagarren saioan. Aste honetan Edurne Azkaraten bisita ere izan dugu, eta jostari etorri da oiondarra: berak erabakiak hartzeari buruzko esaldiak bota eta gainontzeko lauak nork esana den asmatzen ahalegindu dira. ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN.
01:09:25
BTN 2x10: Oihan Indart | Ezer ez eta festa
Episodio en BTN
Zeri deitzen diogu festa? Zerekin lotzen dugu? Zein dira festaren alde onak eta zein txarrak? Jaiaz, ospakizunez eta plazeraz hitz egitera gonbidatu dugu aste honetan Oihan Indart dantzaria eta Altxalili kolektiboko kidea; zerbait izatekotan Altxalili festa delako. BTN-n bagara poz kolektiboen zaleak, nahiz eta festa ereduek zalantza gehiago sortzen dizkiguten eta kontraesan horri heldu nahi izan diogu saio honetan. Bere urrezko hamar minutuetan Aitor Altunak konkreziora jo du oraingoan eta plazer txiki bati buruz hitz egin digu: azazkalak jatea. Pertsona gosetien kolektibo honetan denetarik dagoela dirudi, baina oriangoan aipamen berezia egin nahi izan die hankako azazkalak jaten dituztenei. ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN.
01:04:31
Astoarena Remix | BTN
Episodio en BTN
Mixel Labéguerie-ren 'Astoarena' kanta bertsionatu zuen Oskorrik eta Gorka Minus eta Manex Morenok hirugarren buelta bat eman diote BTN podcasterako.
01:15
BTN 2x09: Haizea Alonso | Euskararen zikintzea
Episodio en BTN
Gazteek gaizki hitz egiten dutela euskaraz... Erdarakadez betetzen dituztela esaldiak... Nekagarria dela termino anglosaxoien presentzia... Euskararen zikintzeaz mintzatu gara Haizea Alonso 'Haizeatxo' rap abeslari gasteiztarrarekin, badaukalako abesti bat esplizituki gaiaz mintzo dena. Euskarara ekarrita, honela dio: "Badakit izorratzen zaituela euskaraz ez kantatzeak, baina ez da zuk nahi duzuna, nik nahi dudana baizik". Edurne Azkarateren bisita jaso dugu gonbidatuen tartean, eta hain polemikoak egin ziren Hala Bedi irratiko bere adierazpenei erreplika egin die, baita kritikei erantzun ere. ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN.
01:05:28
BTN 2x08: Xabier Amuriza | Zoriona
Episodio en BTN
Zoriontasunaz hitz egitera gonbidatu nahi genuela esan genion Xabier Amurizari eta berak zoriontasunaz ez, izatekotan zorionaz hitz egingo zuela erantzun zigun, nahiz eta ez ulertu zer esan nahi duen. Existitzen ez den zorionaren kari bizi den jendartean, poza aldarrikatu du Amurizak, nahi gabe etorri eta luze eusten zaila dena, baina benetakoa, eta ez ideia komertzial bat zoriona den bezala. Beatriz Gregoria Egizabali, berriz, prestatuta zuen dena hankaz gora jarri zaio oreka emozionalaren fartsa deskubritu eta zoriona asmakizuna dela entzun duenean. ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako kultura eta hizkuntza politika sailak babestutako saioa da BTN.
01:15:13
BTN #07: Iholdi Beristain |Idoloak
Episodio en BTN
Zuek baduzue asko miresten duzuen idolorik? Edo inoiz atsekabetu al zaituzte asko miretsi duzuen norbaitek? Idoloak eta fanak bereizten dituzue, ala "nire fana da" esaten duten horietakoak zarete? Aste honetan Iholdi Beristain abeslari eta aktorea gonbidatu dugu famaz, idoloez eta fanez hitz egiteko. Goazenengatik ezagutuko duzue askok, baina beste hainbat antzerki proiektutan buru belarri sartuta dabil Portugaleteko aktorea. Aitor Altuna kolaboratzaileak, berriz, munduko fan klub handiena izan du hizpide: Jesukristorena, zehazki. ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako kultura eta hizkuntza politika sailak babestutako saioa da BTN.
01:02:55
BTN 2x06: Danele Sarriugarte | Porrota
Episodio en BTN
Porrotaz aritu gara aste honetan Danele Sarriugarte idazlearekin. Espero duzun hori ez lortzeak sortzen duen sentsazioa da porrota; ikasbidea ere bai beste askorentzat; badira porrota arrakastatzat dutenak; edo arrakastatik porrota goraipatzen dutenak... Ertz asko ditu gaiak eta denak ukitzen ahalegindu gara saioan. Eta zerbait ahazten bazaigu, hor dago Beatriz Gregoria Egizabal gogorarazteko. ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako kultura eta hizkuntza politika sailak babestutako saioa da BTN.
01:06:47
Más de ARGIA Ver más
Oroimen Histerikoa Nagore Irazustabarrena historialariaren podcast berria da 'Oroimen Histerikoa'. Axier Lopez kazetariaren konpainian historiako pasarte edo bitxikeria bat ekarriko digu hamabost minutuko istorio batean bilduta. Asteartero izango duzue saioa entzungai ARGIAn, gure ohiko audio plataformetan eta sare sozialetan. Actualizado
Beranduegi Breaking fake newsak, ironia demokratikoa eta maitasun oldarkorra lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ordubeteko irratsaioa, bi ostiralean behin, ARGIAren webgunean Actualizado
Egonarria Lurrari eta laborantzari buruzko saioa da 'Egonarria', Eli Pagola eta Mattin Jauregik aurkeztua. Astero 40 minutuko pilulatxoa emango digute. Actualizado
También te puede gustar Ver más
Beranduegi Breaking fake newsak, ironia demokratikoa eta maitasun oldarkorra lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ordubeteko irratsaioa, bi ostiralean behin, ARGIAren webgunean Actualizado
Estirando el chicle Estirando el chicle es un podcast de comedia que surge de la necesidad de Victoria y Carolina de rajar sobre todas las cosas que les indignan. Semana a semana y sobre un tema concreto, Carol y Vicky comparten experiencias y anécdotas con otras mujeres, hacen crítica social, se faltan al respeto y cantan. Cantan fatal. Todos los DOMINGOS en PODIUM PODCAST, YouTube, Spotify, Amazon Music, Apple Podcast, Ivoox, Google Podcast, la plataforma de podcast de un primo mío y un montón de sitios más. Actualizado
ULUKA ULUKAk astero liburu bat gomendatuko du, eta liburu horren inguruko bi lagunen arteko tertulia bat izango da asteroko podkastean aurkituko duzuna. Actualizado