iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis

Podcast
ULUKA n715y
Por uluka
79
85
ULUKAk astero liburu bat gomendatuko du, eta liburu horren inguruko bi lagunen arteko tertulia bat izango da asteroko podkastean aurkituko duzuna. yz5k
ULUKAk astero liburu bat gomendatuko du, eta liburu horren inguruko bi lagunen arteko tertulia bat izango da asteroko podkastean aurkituko duzuna.
ULUKA #76 El descontento, Beatriz Serrano
Episodio en ULUKA
“El descontento” Marisaren istorioa da: 30 urte ditu eta publizitate-agentzia batean egiten duen lanaren errutina jasateko orfidalekin eta Youtubeko bideoekin anestesiatzen da. Marisak bere lana gorroto du, baina, hala ere, ezin du utzi; eta hori da bere kondena. Eleberri hau lan egiten duen edonork bizi izan dituen krisiei buruzko erradiografia magistrala da; bakardadeari, bizitzaren txinparta non dagoen aurkitzeko bideari eta astelehen goizean autobuseko leihotik kanpora zure burua ez botatzeko behar duzun umore dosia.
36:15
ULUKA #75 Arrain hezur bat eztarrian, Olatz Mitxelena
Episodio en ULUKA
Olatz Mitxelenaren Arrain hezur bat eztarrian ipuin-bildumak hamar istorio biltzen ditu, non isiltasuna, komunikazio falta eta adierazi gabeko hitzak "eztarrian trabaturiko arrain hezur" gisa irudikatzen diren. Gu, pasarte honetan, 5. ipuinean oinarritu gara.
30:29
ULUKA #74 La ternura, Paula Ducay
Episodio en ULUKA
Naima eta Marcok, adin diferentziak bereizitako lankideek, adiskidetasunaren eta erakarpenaren arteko lotura garatu dute; beraiek ere definitzeko gai ez diren zerbait. Gauzak honela, udan, Marcok Italiako familia-etxean egun batzuk igaroko ditu bere emazte, alaba eta emaztearen gurasoekin, eta bertara gonbidatzen du Naima. Liburua kontestu bitxi horretan ematen da eta giza harremanek ezkutatzen duten itsaso amaigabean murgiltzen da.
30:28
ULUKA #73 Hetero, Uxue Alberdi
Episodio en ULUKA
Araua eta arrakala. Bien arteko tentsioan ageri zaizkigu ipuin hauetako protagonistak. Emakumezkoak dira ia denak, eta gizonez ari dira, nagusiki. Haiek euren gorputzetan, memoria afektiboan eta egunerokoan utzitako arrastoez. Gizonekiko espektatibez eta dezepzioez: unean bertan egin eta esan ez ziren horiez.
36:05
ULUKA #72 La mala costumbre, Alana S. Portero
Episodio en ULUKA
"La mala costumbre" liburuak Alana S. Portero idazlearen bizitza eta esperientzietan oinarritutako kontakizun indartsu eta hunkigarria eskaintzen du. Trans emakume baten haurtzaro eta gaztaroa kontatzen du eta istorioa Madrilgo auzo langile batean dago kokatua. Bertan, identitatearen bilaketa eta bizi duen gizartearen bazterkeria eta indarkeria erakusten dira, baina, horren guztiaren artean, erresistentziarako eta maitasunerako lekua aurkitzen du protagonistak, norbere burua berrasmatzeko eta sufrimendua indar bihurtzeko gaitasuna agerian utziz.
34:16
ULUKA #71 Maitasun kapitala, Karmele Jaio
Episodio en ULUKA
Bere maitalea izandako Martinen hiletan dago Olga. Bertan gogoratzen du berarekin bizi izandako pasio sutsua, gizonak duela urtebete utzi zuen arte. Oroitzapenetan murgilduta, Martinekiko bere mendekotasun emozionalaz ohartzen da, eta horrek agerian uzten dio, bere burua emakume aske eta ahaldundutzat bazuen ere, maitasunarekin beti izan duen kontraesana.
20:17
ULUKA #70 Las primas, Aurora Venturini
Episodio en ULUKA
Atal honetan Aurora Venturiniren “Las Primas” nobelaren inguruan hitz egin dugu. Idazlearen eta nobelaren atzean dagoen istorioa bikaina da: idazleak 85 urterekin idatzi zuen, eta literatur lehiaketa batera aurkeztu zen ezizen bat erabiliz. Sari banaketan, denen sorpresarako, 85 urteko emakume bat agertu zen saria jasotzera: Aurora Venturini bera. Nobelan kontatzen den istorioa ere ez da balekoa: emakumez bakarrik osatutako familia bat da protagonista, eta denek, bai izebek, bai lehengusinek, desgaitasun intelektuala dute. Nobela ezin originalagoa da!
31:29
ULUKA #69 Mundu zitalaren kontra, Lizar Begoña
Episodio en ULUKA
Benidormeko kiosko baten inguruan eraiki nahi izan du Lizar Begoñak bere lehen eleberriko istorioa. Mundu zitalaren kontra izenburua jarri dio, eta Igartza bekaren 25. aldiko lan saritua izan zen. BNobela honetan bi protagonista izango ditugu eta bien ahotsak tartekatuko dira; alde batetik, Pilar Colom, Levanteko hondartzako pasealekuan dagoen kioskoaren jabea, eta, bestetik, Bizkaitik bertara lanera joaten den izenik gabeko neska gazte bat.
33:16
ULUKA #68 El tiempo de la promesa, Marina Garcés
Episodio en ULUKA
“Gogoan duzu egin duzun edo egin dizuten azken promesa?” Horrela hasten da Marina Garcések promesaren kontzeptua aztertzen duen saiakera hau. Etorkizunak izututa gaitun gizarte batean bizi gara, dena aurreikusteko, proiektatzeko, kontrolatzeko eta planifikatzeko obsesioa duen gizarte batean. Baina nor ausartzen da gaur zerbait promesten? Liburu honek promesaren boterearen eta gaur egungo hauskortasunaren gako historiko, filosofiko eta literarioak eskaintzen dizkigu.
38:13
ULUKA #67 Bekatua, Goiatz Labandibar
Episodio en ULUKA
Biharamun emozional baten kontakizuna da “Bekatua”. Ezezagun baten ohean esnatu da Garazi eta horrek bere ordurako bizimodua, harremanak, ziurtasunak eta usteak irauliko ditu. Erruduntasuna eta harrotasuna; poza eta tristura; beldurra eta ausardia; zalantza eta ziurtasunak... Garaziren goiza horien guztien koktela bihurtu da.
33:26
ULUKA #66 Deseo de perro, Sara Torres
Episodio en ULUKA
Ugalketa-arauaz kanpoko erloju biologikoak bestelako desira bat iragartzen du: txakur-nahia. Liburuak gizakion eta animalien arteko elkarbizitza erretratatzen du, eta kasu honetan, Pan izeneko bere txakurrari hitz egiten dio idazleak. Bertan Sara Torresek beste ahots poetiko bat arakatzen du, gurekin dauden animaliei hitz egiten diegun intimitatea eta samurtasuna islatzen duena. Liburuan zehar Marta Velasco Velascoren 12 ilustrazio ere topatuko dituzu.
32:01
ULUKA #65 Arrakasta, Jasone Osoro
Episodio en ULUKA
Arrakasta gaitzat hartuta idatzitako saiakera da liburu hau. Bertan, gure artean hainbat arlotan arrakasta izan duten gizon-emakumeak elkarrizketak eta haien hitzak zein Osororen beraren gogoeta propioak aurkituko dituzu. Hauexek dira liburuko protagonistak: Jon Garaño, Itziar Ituño, Izaro, Gorka Urbizu, Maider Egues, Harkaitz Cano, Eneko Atxa, Markel Irizar, Aizpea Goenaga, Eva Domingo, Joxemari Agirretxe “Porrotx”.
40:42
#LiburuarenEguna2024
Episodio en ULUKA
Apirilaren 23ko Liburuaren Egunerako liburu gomendio bila? Hementxe hauen gomendioak: 1-Martin Riella (Bizaldiko musikaria) 2- Gartxot Unsain (musikaria) 3- Ainhoa Vitoria (irrati esataria) 4- Danele Sarriugarte (idazlea) 5- Itzal Uranga (Madeleine eta Bananas taldeko musikaria) 6- Idoia Torregarai (umoregilea) 7- Ane Garcia (Mejillon Tigre) 8- Aitor Huizi (Huntza) 9- Xabi Matxain (aktorea eta Neu Troia taldeko musikaria) 10- Jaiotz Osa (dantzaria eta koreografoa) 11-Joserra Fachado (aktore eta antzerki zuzendaria) 12-Iñaki Cid (Hamahiru antzerki konpainia)
42:44
ULUKA #64 Las despedidas, Jacobo Bergareche
Episodio en ULUKA
Diego eta Claudia Menorcan duten etxearen inaugurazio festaren prestaketak amaitzen ari dira. Ekitaldia baino egun batzuk lehenago, familian paseatzen ari direla, Diegok, terraza batean, Estatu Batuetako jaialdi batean ezagutu zuen neska hura ikusten du. Hogei urte daramatzate elkar ikusi gabe eta Diegok emakume hura agurtu nahiko lukeen arren, ez da ausartzen, izan ere, hori eginez gero, Claudiari kontatu beharko liokeelako nola ezagutu zuten elkar. Gauzak honela, aztoratuta, berriz elkar ikusteko zerbait asmatzen saiatuko da Diego, agian bizitza aldatuko dion saiakera bat eginez.
27:09
ULUKA #63 Cayo hueso, Oihane Amantegi
Episodio en ULUKA
Floridatik dingilizka geratutako azken uhartea da Cayo Hueso, Antillen erdian igeri, Kubaren eta kontinentearen erdibidean. Hantxe bizi da, otarrain-arrantzan, istorio hau kontatzen duen kapitain zaharra, eta hantxe agertuko dira, ezustean, nobelaren gainerako protagonistak: Virgil musika kritikaria aurrena eta Maudey jazz kantaria gero, bere bandarekin.
27:02
ULUKA #62 Como ser mujer, Caitlin Moran
Episodio en ULUKA
Caitlin Moranen "Cómo ser mujer" liburuak anekdota pertsonalen eta gogoeta zorrotzen bidez feminitatearekin lotutako hainbat gai aztertzen ditu; pubertaroa, sexualitatea, masturbazioa, feminismoa, genero-rolak, depilazio, abortua eta beste hainbeste. Horiekin, egileak aurre egiten die emakumeei ezarritako konbentzioei, eta zalantzan jartzen du gizarte modernoan emakume izateak zer esan nahi duen. Ikuspegi fresko eta probokatzaileari idazkera estilo zuzen eta entretenigarria gehituta, analisi kultural zorrotzeko pasadizo dibertigarriak dira hemen aurkituko dituzunak.
28:18
ULUKA #61 Hodeien gaineko aldean, Sandra Garayoa eta Bertol Arrieta
Episodio en ULUKA
Bikotekidearen suizidioak sortutako mina jasan ezinda, bidaia batean abiatuko da Leire. Antsietateak ez dio urrun joaten uzten, ordea, eta errepideko gasolindegi batean geratuko da helmugara iritsi aurretik. Ezleku horretan egin beharko dio aurre doluari, Fernando Rusek Artikoan bizi izan zuen abentura lagun duela: 800 kilometroko bidaia, bakarrik eta oinez, ipar polo geografikoa helburu.
31:55
ULUKA #60 Número dos, David Foenkinos
Episodio en ULUKA
1999an ehunka gaztek egin zuten Harry Potter interpretatzeko casting-a. Amaierara iritsi ziren bi hautagaien artean, Daniel Radcliffe aukeratu zuten, castingeko zuzendariaren arabera, «berezkoa zen zerbait» izateagatik. Adierazpen horiek irakurtzean, David Foenkinosek berehala enpatiatu zuen berezkoa ez den hori ez zuen mutilarekin; hau da, bigarren gelditu zen horrekin. Eleberri honek, hain zuzen, aukeratua izateko zorian azkenean bigarren gelditu zen horren istorioa kontatzen du.
30:52
ULUKA #59 Maitemiña, Julen Gorosabel
Episodio en ULUKA
Nere Amak Maite du izena, baina benetan maite al nau? Nork nau ni maite? Maite zaituen norbaitek nola egin diezazuke hainbeste min? Eta maite al dezakezu hainbeste min egiten dizun norbait? Ez al dago Ama gorrotatzea gaizki? Hala dirudi, baina horrek ez du nere barreneko gorrotoa ezabatzen. Gorrotatzeko maite behar da, gorrotoa bera maitasunetik eratortzen delako. Amak bere maitasunarekin babesten nau, baina maitasun hori nere kaiola da. Bere maitasunak mina eragiten dit. Maitemina. Nere Amak Maite du izena, baina benetan maite al nau? Nork nau ni maite? Maite zaituen norbaitek nola egin diezazuke hainbeste min? Eta maite al dezakezu hainbeste min egiten dizun norbait? Ez al dago Ama gorrotatzea gaizki? Hala dirudi, baina horrek ez du nere barreneko gorrotoa ezabatzen. Gorrotatzeko maite behar da, gorrotoa bera maitasunetik eratortzen delako. Amak bere maitasunarekin babesten nau, baina maitasun hori nere kaiola da. Bere maitasunak mina eragiten dit. Maitemina. Aste honetan Julen Gorosabelen lehen liburua komentatu dugu, eta gurera etorri da liburua aurkeztera.
38:33
ULUKA #58 Una mujer desnuda, Lola Beccaria
Episodio en ULUKA
"Emakume biluzia" eleberri sasi erotiko bat da, eta filia bati lotutako erotika bat denez irakurlea deseroso sentiarazi ahal du. Bai, polemika sor dezakeen nobela da. "Emakume biluzia" pedofiliaren apologia gisa irakur liteke edo haurren sexualitatearen esplorazio literario gisa, fikzioaren bidez bere trantze korapilatsuak arakatzen dituena, kausak eta ondorioak, haurtzaroa eta helduaroa. Hori dena Martina Iranco abokatu eta ministro ospetsuaren hitzetan dago azalduta; bera da bere arima eta gorputza biluzten dituena eta bere testigantzetan bere alderdirik intimo eta ilunenak erakusten dituena.
28:18
También te puede gustar Ver más
Beranduegi Breaking fake newsak, ironia demokratikoa eta maitasun oldarkorra lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ordubeteko irratsaioa, bi ostiralean behin, ARGIAren webgunean Actualizado
Estirando el chicle Estirando el chicle es un podcast de comedia que surge de la necesidad de Victoria y Carolina de rajar sobre todas las cosas que les indignan. Semana a semana y sobre un tema concreto, Carol y Vicky comparten experiencias y anécdotas con otras mujeres, hacen crítica social, se faltan al respeto y cantan. Cantan fatal. Todos los DOMINGOS en PODIUM PODCAST, YouTube, Spotify, Amazon Music, Apple Podcast, Ivoox, Google Podcast, la plataforma de podcast de un primo mío y un montón de sitios más. Actualizado
BTN Bueltan da Berezkoa eta Naturala bideopodcasta. Ohiko formatuari eutsiko zaio hein batean, baina lau aurkezletik hirura pasatuta eta tonu serioago bat-edo bilatuta. Euskal kultur esferako pertsonaiak gonbidatuko ditugu, eta aktualitate kutsudun solasak sortu. Actualizado