iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis

Podcast
Barruan Gaude 5c5y3m
Por ZuZeu Podcast
102
780
Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro. 421z2b
Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.
65.- Jon Maya, tradizioa abiapuntua da
Episodio en Barruan Gaude
Bizitza bidegurutzeak dira. Bide zidorrak eta bide luzeak batzutan. Erabakiak funtsean. Jon Mayak futbolaren eta dantzaren artean dantza aukeratu zuen. Egunkariaren itxieraren ostean Kazetaria da ikasketaz, Berriaren erredakzioa utzi eta Kukai dantza taldea sortu zuen mende hasieran. Euskal dantza tradizionala abiapuntua izan da berarentzat, dantza garaikidea sortzeko. Eta nazioartean errekonozimendu eta sari asko jaso ditu. Oreretako bere etxeko atea zabaldu digu.
51:04
#64-. Gosaria Josu Erguinenean
Episodio en Barruan Gaude
Saiatzea, ekitea eta egitea. Eta askotan asmatzea. Denetarik egin du atal honetako anfitrioiak. Beasaingo industriak eraman zuen mundura, eta munduak ekarri espektakuluaren industriara. 1977an Kilomentroak ekimena sortu zuen bere sorterriko lizeoa bultzatzeko. 80ko hamarkadan ETBren sorreran parte hartu zuen eta ordutik ekoizle lanak egin ditu. Disney multinazionalarentzat lan egin zuen eta bera izan zen Karlos Argiñanori telebista programa bat egitea ideia ona izango zela esan ziona. Gainontzekoa historia da. Adina baduen arren ez da jubilatu eta laneguna hasi aurretik, gosaltzera gonbidatu gaitu bere etxera.
39:51
#63.- Patxi Huarte, irudimena ogibide
Episodio en Barruan Gaude
Misteriotsua da haurtzaroan dugun irudimena nola doan itzaltzen, nola husten zaigun buru pribilegiatua, bizitzaz betetzen zaigun heinean. Barruan Gauderen atal honetako anfitrioiak irudimena mantentzen asmatu du, eta baita ogibide bihurtu ere. Berriako biñeta egiten du egunero. Satira, iritzia eta poesia. Denetarik. Patxi Huarte Zaldieroak, Iruñeko bere etxea zabaldu digu.
41:46
#62.- Asisko Urmeneta, jokerra du sakelean
Episodio en Barruan Gaude
Iruñeko Urmenetatar leinukoa, anai-arrebetan bosgarrena eta marrazkilari umoretsua da Asisko Urmeneta. Aitaren semea baino, amatxiren biloba da gehiago eta pozik oroitzen du baztan bailaran igaro haurtzaroa. Historia, irabazleek idazten dutela esaten da, aitzitik, Urmenetak historia marrazten du, baztertuen eta zokoratuena. Hoztan du etxea eta bertan hartu gaitu, hemen ohitura dugun legez.
50:35
#61.- Maria Elorza, liburuak hil dezake
Episodio en Barruan Gaude
Etxe batek asko esan lezake bertan bizi den presonaren inguruan. Eta baita liburutegi batek ere. Asko daki Barruan gauderen 61. ataleko anfitrioiak hontaz. Maria Elorza zinemagilea da eta elkarrizketa egin dugun momentuan estrenatu du bere opera prima: "A los libros y a las mujeres canto". Egongela argitsu batean du lanerako mahaia eta bertan jarri ditugu mikrofonoak.
41:32
#60.- Jon Benito, enpateatekin konformatzen da
Episodio en Barruan Gaude
Jon Benito Historian lizentziaduna da. Baina idazle gisa nabarmendu zen gazte gaztetatik. Dagoeneko bi poemario eta narrazio liburu bat kaleratu ditu. Azkena, elkarrizketa hau egin diogun urtean bertan: Farmazia Beltzaren eskutik, Lagun minak. Sentsibilitate oso handikoa da bere poesia, intimoa politiko eta politikoa intimo agertzen duena. Giza galbideak arakatzen dituena modu gordinean. Eta baita gutzen gaituzten izpiak. Oinez egin dugu bere etxerako bidea Barruan gaude podcastaren laugarren denboraldia hasteko.
55:38
#60.- Jon Benito, enpateatekin konformatzen da
Episodio en Barruan Gaude
Jon Benito Historian lizentziaduna da. Baina idazle gisa nabarmendu zen gazte gaztetatik. Dagoeneko bi poemario eta narrazio liburu bat kaleratu ditu. Azkena, elkarrizketa hau egin diogun urtean bertan: Farmazia Beltzaren eskutik, Lagun minak. Sentsibilitate oso handikoa da bere poesia, intimoa politiko eta politikoa intimo agertzen duena. Giza galbideak arakatzen dituena modu gordinean. Eta baita gutzen gaituzten izpiak. Oinez egin dugu bere etxerako bidea Barruan gaude podcastaren laugarren denboraldia hasteko.
55:35
#59.- Ander Izagirre, distantzia jakinminaz neurtzen du
Episodio en Barruan Gaude
Euskal kronista, kazetari eta bidaiari nabarmenetako bat da Ander Izagirre. Munduko bazter urrunetan egon da istorio bila: Australian, Patagonian, Ukrainan eta gure herrian bertan. Distantzia ezinbestekoa da istorio bat ondo kontatzeko, baina, bere hitzetan distantzia hori ez da kilometrotan neurtzen, harriduraz edo jakinminaz baino. Kapuscinski saria jaso berri du "Potosí" liburuagatik eta bere etxeko ateak zabaldu dizkigu.
36:22
58 .- Maddalen Marzol, lurrin eta esentzien bila
Episodio en Barruan Gaude
Hunky Dory Laboratory lurrin denda sortu zuen 2015ean Eva Chartonekin batera, eta ordutik usain eta esentzien artean egin izan du lan. Lurrinak oroitzapenak dira. Bapatean iraganeko une batera eramaten gaituztenak, denboraren makinak nola. Lurrinak maite ditugun pertsonak dira. Lekuak. Amodio eta desamodioak. Lurrina sedukziorako tresna izan liteke, edo kamuflajea. Usaimenaren mundura murgilduko gara atal honetan Maddalen Marzolen eskutik. Bere etxeko ateak zabaldu dizkigu.
41:58
#57.- Roberto Sánchez, palindromo egilea eta anestesista
Episodio en Barruan Gaude
Osakidetzako lan deialdietan iruzurra salatu zuen bi lankiderekin batera. Eta ordutik egunerokoa zailagoa egin zaio Roberto Sánchez anestesistari. Orain, bere aurkako jazarpena salatuta Osakidetza utzi berri duenean, Gasteizen kokatuta dagoen bere etxeko ateak zabaldu dizkigu. Palindromoak ditu itsatsita paretetan, ateetan eta leiho ertzetan eta hizkuntzarekin jolastea maite du. Dena dela, Roberto Sánchez ez da berdin irakurtzen alde bateko zein besteko. Dibertigarria da, baina, serio hartzen du bere ofizioa. Eta agian horregatik egin du egin duena. Sar gaitezen bere etxeko sukalderaino.
38:52
#56.- Juan Luis Etxeberria, hamaika izendun bardoa
Episodio en Barruan Gaude
Esango banizu Giorgio Bassmatti elkarrizketatu dugula, hamarkadak abestiak egiten eta kontzertuak eskaintzen ibili den musikari donostiarra, ez litzateke gezurra izango. Esango banizu Pozik ezizena duen pop ikonoa dela, edo Mursegoren "Eusnob" abestian agertzen dela, orduan ere ez nintzateke oker ibiliko. Juan Luis Etxeberriak bere Donostiako etxeko ateak zabaldu dizkigu. Eta seriotasunaren barniza kenduta ibili gara solasean. Sartu nahi?
39:04
#55.- Ane Irazabal, kontatzea ez da laguntzea
Episodio en Barruan Gaude
EiTBren korrespontsala da Berlinen eta Kiev hirian zegoen Errusiak Ukraina eraso zuenean. Haurdunaldia zela medio herrialdetik alde egitea erabaki zuen, kontraesan artean. Cairon, Palestinan, Italian eta beste hainbat lekutan izan da informatzen. Eta etorkizunean ere albistea dagoen lekuan izango da. 'Awlad' dokumentala egin zuen 2019an Cosimo Caridi bikote eta lankidearekin batera, munduko txoko ezberdinetan bizi diren haur errefuxiatuen bizitza jasotzen duen pelikula. Udaberria da Berlinen etxeko ateak zabaldu dizkigunean.
41:39
#54.- Mikel Lizarralde, bizitzarekin aurrez aurre topo egiten duzunean
Episodio en Barruan Gaude
2018ko otsailaren 3an, San Blas egunez, mendian korrika zebilela, bikoitza ikusten hasi zen Mikel Lizarralde Asurmendi. Geroago diagnostikatu zioten Esklerosi Anizkoitzaren lehen zantzuak ziren haiek. Kolpeak kolpe, gaitz honen inguruan kontzientziatzeko kirol probetan parte hartzen hasi zen. Besteak beste, Zegama Aizkorri proban edo Getaria-Zarautz itsas trabesian parte hartuz. Orain beste talaia batetik hitz egiten du. Bizitzarekin aurrez aurre topo egin balu bezala. Eibarko bere etxeko ateak zabaldu dizkigu, sartu nahi?
38:45
#53.- Jon Maia, hona ekarri gaituen harian
Episodio en Barruan Gaude
Kantu bat garela dio Jon Maiak. Zarata, doinu eta distortsio ororen azpian badela honaino ekarri gaituen partitura bat. Eta bertan idatzi ditugun ahalpaldietan uler dezakegula nor garen. 90eko hamarkadako euskal musikaren lerro ederrenetarikoak idatzi ditu Maiak. Negu Gorriak, Anari, Gari, Gozategi edo Mikel Urdangarinek jarri diote musika bere abestiei. Eta jada herriarenak dira. Gure imaginarioaren zati. Bertsolari txapelketa utziko duela iragarri aurretik hartu gaitu bere Zumaiako etxeko sukaldean.
54:41
#52.- New Yorketik informatzen, Amaia Uribe
Episodio en Barruan Gaude
Roosvelt Island Manhattan eta Queens artean dagoen uharte estu bat da. Garai batean Welfare island edo Blackwell Island bezala ezagutzen zena. Asko aldatu da ordutik baina. Baztanga zuten gaixoentzako ospitalea zegoen bertan, eta orain, zeharo gentrificatu da. Eskola, baseball zelaia eta trafikorik gabeko auzo batek osatzen dute irla. Bertan bizi da AEBtako EiTBko korrespontsala den Amaia Uribe. Bertsolaria, kazetaria eta ama, bertatik bertara ari da munduko aldaketen berri ematen. New York pandemiak nola aldatu zuen kontatu eta Trumpismoa ulertzeko gakoak eman zizkigun mikrofonoa eskuan. Orain, bere etxeko ateak zabaldu dizkigu eta guk jarri diogu mikrofonoa egongelako mahaian.
48:51
#51 - Elizabeth Macklin, mende erdia hasperen batean
Episodio en Barruan Gaude
Gauzak askotan serendipia hutsez gertatzen dira. Poughkeepsien jaiotzea esaterako. Edo New Yorkerreko erredakzioan lan egitea, oraindik paperezko aldizkariak irakurtzen zirenean. Tira, edo Madrilera gaztelania ikastera joan eta euskaraz maitemintzea, Elizabeth Macklini gertatu zitzaion bezalaxe. Zazpigarrena eta hamalaugarrena gurutzatzen diren bidegurutzean bizi da New Yorkeko poeta eta itzultzailea eta bere etxeko ateak zabaldu dizkigu. Sartu nahi?
33:05
#50.- Kirmen Uribe, liburuz egindako eraikinetan
Episodio en Barruan Gaude
Munduko txatalez osatua dagoen puzzle deszifraezina da New York. Migrariek eraiki zituzten zerua urratzen duten etxeorratzak eta sortu zuten gerora munduan hain ezaguna egin den iruditeria. Etorkinek idatzi dute hiriaren historia eta 2018tik gaurdaino, Kirmen Uribe euskal idazlea ere nortasun, hizkuntza eta kultura mosaiko honen zati bihurtu da. Central park-en albo batera, mendebaldean, bizi da idazlea Phillip Roth bizi zen eskaratzaren hurrengo zenbakian. New Yorkeko liburutegi publikoaren beka medio iritsi zen hiri handira eta laugarren urtea du bertan. Manhattan elkarrekin gurutzatu eta eta etxeko atea zabaldu digu.
51:01
#49.- Gari Garaialde, leiho txikitik begira
Episodio en Barruan Gaude
Txikitatik liluratu zuen argazki kamerako leiho txikiak. Familiako etxean bakarra zuten, eta ahal zuen guztietan sartzen zuen begia txulotik. Baina ez zuen argazkilari izateko gogo berezirik. Horretara Sorotan Bele taldeak eraman zuen, furgoneta zuria gidatzen kontzertuz kontzertu ibiltzen baitzen Gari Garaialde Hondarribiako taldea garraiatzen. Kontzertu bateko argazkiekin egin zuen bere lehen argitalpena Argia astekarian. Orain Bostok Photo taldeko kidea da eta argazki kazetari lanetan urteak eman ditu. Orain Zinemaldian, orain manifa batean eta gero Anoetako estadioan. Bere etxeko ateak zabaldu dizkigu 2021eko azken atal hau egiteko.
46:32
#48.- DJ Makala, doinuen eta erritmoen arkeologoa
Episodio en Barruan Gaude
Itsasontzi bat dirudi Mikel Unzurrunzaga Schmitz-en etxeak. Sukaldera sartu eta bi leiho borobiletatik itsasoa ikus daiteke. Harro eta apartsu, negua iragartzera baletor bezala, haserre da gaurkoan. Olatuen orroa entzuten da uneoro bere kamarotetik. DJ Makala melomanoa da, euskal Herriko disko jartzaile ezagunenetakoa. Munduko musikek eta batez ere musika beltzak txunditzen du. Eta azken bi urteetan 70. hamarkadako euskal rock progresivoa eta psikodelia ikertzen ibili da. Katebegiak disko liburua da lan horren emaitza.
47:56
#47.- Xabier Erkizia, gauean ikusten ikasi du
Episodio en Barruan Gaude
Soinu mota ezberdin bakoitzerako bere mikrofono berezia du maleta beltz batean Xabier Erkiziak. Eta Hala ibiltzen da orain sumendiak grabatzen, orain ur azpian eta gero idi gurdien hotsaren bila. Hain zuzen ere hots horren bueltan egin du 'O Gemer' film dokumentala, 2021eko Zinemaldian aurkeztu zuena. Bere etxea soinu laborategi bat da, gailu akustikoz betea. Irratiak, sintetizagailuak eta streamingari boikota egiterko erabiltzan duen Ipod "zahar" bat. Interferentzia artean, Topatu dugu lekua solaserako. Jantzi kaskoak eta adi!
01:26:18
Más de ZuZeu Podcast Ver más
Euskal Gaizkileak Abesti asko belaunaldiz-belaunaldi iritsi dira gugaino, eta kantatzen ditugun arren, maiz ez dugu ezagutzen atzean daukaten historia odoltsua. Podcast honetan errealitatea eta fikzio dosiak nahastuta, gure herrietan gertatutako hainbat krimenen berri ematera gatoz. Actualizado
ZuZeuko Bipareta ZuZeu Podcast sareko erreportaje eta dokumental podcasta. Jorratzen ditugun gaiei gutxienez bi aurpegi, bi hegi, bilatzen saiatuko gara. Actualizado
10 minututan 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu. Eskolan aplikatzeko rikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu gurera murgiltzeko? Actualizado
También te puede gustar Ver más
Egonarria Lurrari eta laborantzari buruzko saioa da 'Egonarria', Eli Pagola eta Mattin Jauregik aurkeztua. Astero 40 minutuko pilulatxoa emango digute. Actualizado
Arratsean Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti. Actualizado
Yoko Ona "Yoko Ona" podcastean Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitia (Belako) musikariek beren bizipenak eta anekdotak aztertzen dituzte, Ainhoa Vitoriak gidatuta. Musikak egin dizkien ekarpenak eta bizi izandako egoera eta pasadizoak, modu atseginean aztertuz. Actualizado