iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis

Podcast
Barruan Gaude 5c5y3m
Por ZuZeu Podcast
102
782
Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro. 421z2b
Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.
#46.- Tytti Thusberg: ardiengatik etorri zen amodioagatik geratu
Episodio en Barruan Gaude
Gaurko protagonista finlandiarra da eta goi joskintza ikasi zuen. Moda diseinuan dabil buru belarri lanean eta slow fashion mugimenduaren lehen bultzatzaileetako bat izan zen. Material birziklatuak erabiltzen ditu bere artelanak egiteko eta antzerkirako zein operarako jantziak sortzen ditu, besteak beste. Ezaguna da Slowbag izeneko proiektua, zeinetan segurtasun uhalak saskigintzako txirikordatze teknikekin uztartuta poltsak egiten baititu. Atal honetan Tytti Thusberg moda diseinatzailearen etxean sartu gara. Jantzi kaskoak eta entzun!
33:06
#45.- Goizalde Landabaso, enbaxadore hodeiertzean
Episodio en Barruan Gaude
Bilbo hiriaren amaiera batean, ibaizabal estutzen hasten den lekuan bizi da Goizalde Landabaso. Kazetaria eta idazlea da eta hainbat liburu argitaratu ditu; hala nola, eleberria, poesia eta saiogintza. Urtero bi aldiz ospatzen du urtebetetzea eta 2007az geroztik Radio Euskadin lan egin du. Bera da erdal hedabide batean euskalgintzak izan lezakeen konplize onena. Zabaldu ditzagun bere etxeko ateak.
45:49
#44.- Miren Azkarate, makillajerik gabe
Episodio en Barruan Gaude
Titular asko atera genitzake hemerotekatik atal honetako anfitrioiaz. Gehienak Eusko Jaurlaritzako sailburu eta bozeramale izan zen garaikoak dira. Edo lehen emakume euskaltzain bihurtu zenekoa. Akademiatik politikara salto egiteko hautua egin zuen Ibarretxe lehendakariak deituta, eta bi legegintzaldi egin zituen ordezkari publiko gisa. Harro dago egindakoaz, nahiz eta, politikan bi legealdi bi hamarkada adina izan. Orain bere etxean hartu gaitu, bere bulegoan. Patxadaz hitz egiteko. Makillajearen beharrik gabe.
43:19
#43.- Joseba Irazokiren etxean bazkari bat
Episodio en Barruan Gaude
Mahaiaren bueltan dugu menua. Sardiñak oliotan eta oilaskoa labean patata erre eta piperrekin. Eta Rafael Berrioren omenezko ardo Beltza. "Ser autor de culto da para vino corriente", dio etiketak. Gaurko Barruan Gaude, kultuzko sortzaile batekin batera bazkaldu bitartean egingo dugu. Joseba Irazokiren Berako etxean sartuko ditugu mikrofonoak. Elkarrizketa egiten dugun unean 'III' diskoa kaleratu berri du, baina, bakarkako ibilbideaz gain hamaika musikariren alboan egin du lana. Oholtza txiki zein handietan. Estadioetan eta gaztetxeetan.
49:32
#42.- Nagore Legarreta, argiarekin magia egiten du
Episodio en Barruan Gaude
Nagore Legarretak poto, kutxa eta poxpolo kaxekin argazki kamerak eraikitzen ditu. Eta gero haien zulo nimiñoetatik argia harrapatu eta uneak izozten ditu. Emakume biluziak, Indiako merkatuak, hondartzetako siestak. Guztiak betikotuak. Hernaniko Portuan, lehendik bisitatu genuen etxe bateko atariaren parean dago artista honen bizitokia. Amonarena zen etxea eta orain bere egiteko prozesuan da. Mudantza oraindik amaitzeke, etxeko ateak zabaldu dizkigu eta sukaldeko mahaian jarri ditugu mikrofonoak.
43:22
#41.- Jabier Muguruza, poesiaren hauspoaz
Episodio en Barruan Gaude
Irungo Pilar kalean bizi da Jabier Muguruza, Alberdania argitaletxearen egoitzatik gertu. Akordeoiarekin birtuosoa eta hitzekin jostaria bera, adituek intimista bezala definitu dute bere bakarkako diskografia. Hamaika musikarirentzako jo du akordeoia, Delirium Tremens, Kortatu, Xabier Lete, Antton Valverde edo Imanol Larzabalentzat, besteak beste. Etxean maitatua, baina baita Katalunia aldean ere, ibilbide oparoa egin du musikaren zein literaturaren alorrean. Etxeko ateak zabaldu dizkigu, solasaldirako prest.
51:07
#40.- Hedoi Etxarte: Ekialdetik dator, gauetik dator
Episodio en Barruan Gaude
Idazlea eta itzultzailea, poeta eta pentsalaria. Liburu-dendaria eta editorea. Gauza asko da Hedoi Etxarte. Elkarrizketa egin dugun sasoian kaleratu du 'Sortaldekoak' (2021, Susa) liburu ederra. Bere azken bigarren poema liburua. Eta Iruñeko Donibane auzoko bere etxeko ateak zabaldu dizkigunean, berriz, asteazken goiza da, langileak beharrean daude eta mikak hegan. Sukaldeko mahaian egin dugu solasaldia.
01:10:45
#39.- Gorka Bereziartua, boligrafo gorriaz idazten du
Episodio en Barruan Gaude
Hogeita hemeretzigarren atalean ofiziokide batek zabaldu digu atea. Argia astekariko kazetaria da, kazetari zorrotza, kritikoa. Boligrafo gorria astintzen duen horietakoa. Ahoan bizarrik gabe hitz egiten duena. Euskal kultur kazetaritzako luma nabarmenetako bat ezbairik gabe. 'Ez gara neutralak' argitaratu zuen 2019an, Argia astekariaren 100 urteko ibilbidea eta kazetaritza jorratzen zuen liburu interesgarria. Normalean istorioen atzetik ibili ohi bada ere, atala grabatu dugun sasoian eszedentzian harrapatu dugu, aita izan baita berriki. Etxeko saloi argitsuan egin dugu elkarrizketa.
48:46
#38.- Bernardo Atxaga, behitasunaren apologia
Episodio en Barruan Gaude
Etxeko azken solairua oso osorik liburutegi egina du Bernardo Atxagak. Teilatua liburuok babesteko espresuki eraikia balego bezala. Apenas dago ezer liburuekin zer ikusirik ez duenik. Butaka bat, mahai txiki bat eta lanpara, irakurtzeko oinarrizkoak den argia emango diona. Solairu bat beherago, bere bulegoan, jarri ditugu mikrofonoak eta hitz egin dugu laguntasunaz, auzoaz eta iluntasunaz, besteak beste. Atxagaren Zalduondoko etxean sartu gara.
01:07:56
#37.- Maria Jauregi Lasa, memoria txatalak elkartzen
Episodio en Barruan Gaude
Duela 21 urte ETAk tiroz erail zuen Maria Jauregiren aita Juan Mari Jauregi, Gipuzkoako Gobernadore Zibil ohia. Bizitza zeharkatu zion hilketa hark eta Maixabel Lasa amarekin batera ahots propioz hitz egin izan du biktimen kolektiboan. 2018an eskaini zuen bere lehenengo elkarrizketa eta ordutik erreferentzia bihurtu da elkarbizitzari eta memoriari dagokionean. Bilboko etxeko ateak zabaldu dizkigu.
42:47
#36.- Gaizka Insunza, abesti bilatzailea
Episodio en Barruan Gaude
Gernikako juntetxetik oso gertu bizi da Gaizka Insunza, Audience taldeko abestigile eta musikaria. Melomano hutsa da eta etxera sartu orduko senti daiteke musikarekiko duen pasioa. Bi piano ditu: bata zaharra eta desafinatua, bestea berriz abestiak egiteko erabili ohi duena, fina eta doinu ederrekoa. Gitarrak, teklatuak, eta diskoak. Disko mordoa paretetako apalategietan. Etxeko ateak zabaldu dizkigu eta hona hemen emaitza.
01:15:48
#35.- Maite Larburu, musikarekin irakurtzen du iragana.
Episodio en Barruan Gaude
Hamasei urtez Holandan bizi ostean, Hernanira porturatu da Maite Larburu. Portua auzora hain zuzen ere, amona bizi zen etxera. Musika barrokoa ikasi du Amsterdamen eta Europako hamaika orkestrarekin jo izan du biolina. Antzinako musika ikertzen duen ororen lana da XVII. Mendean musika nola jotzen, ulertzen eta entzuten zen asmatzen saiatzea. Ia obsesio bihurtzeraino. Animalien tripekin egindako biolinaren kordak erabiliz, doinuera edo testura sonoro jakin baten bila. Edo Mamutaren letaginekin arku dantzarinaren akaberak egitea, esaterako.
01:16:56
#34.- Iñaki Peña, bizitza edo azkenengo bidaia
Episodio en Barruan Gaude
Egunero begiratzen dio heriotzari begietara Iñaki Peñak. Medikua da Arrasateko Ospitalean eta zaintza aringarrietan egiten du lana. Paliatibista ere esaten zaio. Bere ofizioaz aparte hiru dokumental zuzendu ditu heriotza ardatz dutenak; hurrenez hurren, 'Aulki Hutsak'. 'Saminetik bakera' eta 'Mendian hil, hirian hil'. Argi du bere ofizioa ez dela sendatzea, edo ez hori bakarrik. Bidelagun izatea dela hein batean, laguntzaile bizitza den azkenengo bidaia honetan.
01:02:20
#33.- Jakoba Errekondo, lurrari eman eta lurretik hartu
Episodio en Barruan Gaude
Agronomoa eta paisajista da Jakoba Errekondo. Ezaguna egingo zaizu idatzi dituen landareen inguruko liburuengatik, edo akaso Euskadi Irratian 1985etik egiten duen kontsultategia medio. Oriotik Usurbilera doan errepidea eskuinetara utzi eta sagarrondo sailak igarota, Urkamendi bidearen amaieran dago Jagoba Errekondoren baserria. 20 urte baino gehiago darama bertako lurrei eman eta bertako lurretik hartzen. Etxeko ateak zabaldu dizkigu.
01:06:36
#32.- Jose Ramon Etxebarria, denborari denbora
Episodio en Barruan Gaude
Pentsatzea burua nekatzea da Jose Ramon Etxebarriarentzat (Gernika, 1948). Astia behar da pentsatzeko, kontzeptuak ulertzeko eta ikasteko. Arrapaladan bizi garen garaiotan patxadaren aldarria egiten die bere ikasleei. Ingeniaritza ikasi zuen, doktorea da fisikan eta euskara teknikoaren garatzaile eta bultzatzaile garrantzitsuenetako bat izan da. Irakasle gisa nabarmendu den arren, Eusko Legebiltzarreko Herri Batasunako parlamentari izan zen lehen legegintzaldian eta 2006an euskaltzain urgazle izendatu zuten. Eusko Ikaskuntzak 2020an Manuel Lekuona Saria eman zion. Santutxuko bere etxeko ateak
57:05
#31.-Ana Arsuagaren pintzela, Verde Pratoren ahotsa
Episodio en Barruan Gaude
Ana Arsuagak arte ederrak ikastea erabaki zuen bere institutuko orientatzailearen aholkua jarraitu gabe eta Bilbon igaro du azken hamarkada. Arte plastikoak lantzeaz gain musika ere izan du bizibide, Serpiente eta Mazmorra proiektuetan lehenik eta Verde Prato bezala orain. "Kondaira eder hura" diskoa plazaratu berri du eta orain hasiko da zuzeneko kontzertuak eskaintzen.Mudantza amaitu berritan, oraindik egongela kutxaz betea duela, zabaldu dizkigu bere Tolosako etxeko ateak.
51:24
#30.- Xabier Peritz Mendizabal, Euzkitze baserrikoa
Episodio en Barruan Gaude
Bertsoa etxeko sukaldean entzun zuen lehenengoz Xabier Euzkitzek. Aitaren eta amaren arteko zirtoak eta Gloria Fuertesek espainiar telebistan egiten zituen hitz joko eta errimak oso ondo oroitzen ditu azkoitiarrak. Oso bizkor iritsi zen plazetan handienekin abestera, eta agian bizkorregi utzi zuen oholtza, arrazoi politikoak medio. Telebistan karrera oparoa egin du aurkezle gisa 80ko hamarkada amaieratik gaurdaino, aitzitik, ez dio inoiz uko egin bertsolariaren tituluari. Zarauzko bere etxean sartu ditugu mikrofonoak.
57:54
#24 - Joxe Mari Agirretxe - Irriaren militantea
Episodio en Barruan Gaude
Joxe Mari Agirretxek (Lasarte-Oria, 1964) pailazogintzari eman dio bizitza osoa. Ezagunagoa egingo zaizu agian bere pailazo izengoitia: Porrotx. Aitarekin boxeoa ikusten zuen Urtainen garaian, eta Xabier Arzalluzen mitinetara laguntzen zion baita. Gazterik, Jarraien sartu eta Herri Batasuneko zinegotzia izan zen Lasarte-Orian. Garaiotan hasi zuen baita bere pailazo ibilbidea Takolo, Pirrutx eta Porrotx hirukotean. Azkenean pailazogintza ogibide bihurtu eta urte mordoa darama irriaren militante lanetan. Belaunaldi batek baino gehiagok egin du barre Porrotxekin. Orain Pirritx, Porrotx eta Marimototsek osatzen dute hirukoa, eta sekulako lantaldea dute atzean. Agirretxek bere baserriko ateak zabaldu dizkigu, sartu nahi? Jarri kaskoak eta entzun! Harpidetu eta babestu proiektua! http://patreon.com/zuzeupod
01:01:20
#24 - Joxe Mari Agirretxe - Irriaren militantea
Episodio en Barruan Gaude
Joxe Mari Agirretxek (Lasarte-Oria, 1964) pailazogintzari eman dio bizitza osoa. Ezagunagoa egingo zaizu agian bere pailazo izengoitia: Porrotx. Aitarekin boxeoa ikusten zuen Urtainen garaian, eta Xabier Arzalluzen mitinetara laguntzen zion baita. Gazterik, Jarraien sartu eta Herri Batasuneko zinegotzia izan zen Lasarte-Orian. Garaiotan hasi zuen baita bere pailazo ibilbidea Takolo, Pirrutx eta Porrotx hirukotean. Azkenean pailazogintza ogibide bihurtu eta urte mordoa darama irriaren militante lanetan. Belaunaldi batek baino gehiagok egin du barre Porrotxekin. Orain Pirritx, Porrotx eta Marimototsek osatzen dute hirukoa, eta sekulako lantaldea dute atzean. Agirretxek bere baserriko ateak zabaldu dizkigu, sartu nahi? Jarri kaskoak eta entzun! Harpidetu eta babestu proiektua! http://patreon.com/zuzeupod
01:01:19
#24 - Joxe Mari Agirretxe - Irriaren militantea da
Episodio en Barruan Gaude
Joxe Mari Agirretxek (Lasarte-Oria, 1964) pailazogintzari eman dio bizitza osoa. Ezagunagoa egingo zaizu agian bere pailazo izengoitia: Porrotx. Aitarekin boxeoa ikusten zuen Urtainen garaian, eta Xabier Arzalluzen mitinetara laguntzen zion baita. Gazterik, Jarraien sartu eta Herri Batasuneko zinegotzia izan zen Lasarte-Orian. Garaiotan hasi zuen baita bere pailazo ibilbidea Takolo, Pirrutx eta Porrotx hirukotean. Azkenean pailazogintza ogibide bihurtu eta urte mordoa darama irriaren militante lanetan. Belaunaldi batek baino gehiagok egin du barre Porrotxekin. Orain Pirritx, Porrotx eta Marimototsek osatzen dute hirukoa, eta sekulako lantaldea dute atzean. Agirretxek bere baserriko ateak zabaldu dizkigu, sartu nahi? Jarri kaskoak eta entzun! Harpidetu eta babestu proiektua! http://patreon.com/zuzeupod
01:01:19
Más de ZuZeu Podcast Ver más
ZuZeuko Bipareta ZuZeu Podcast sareko erreportaje eta dokumental podcasta. Jorratzen ditugun gaiei gutxienez bi aurpegi, bi hegi, bilatzen saiatuko gara. Actualizado
Euskal Gaizkileak Abesti asko belaunaldiz-belaunaldi iritsi dira gugaino, eta kantatzen ditugun arren, maiz ez dugu ezagutzen atzean daukaten historia odoltsua. Podcast honetan errealitatea eta fikzio dosiak nahastuta, gure herrietan gertatutako hainbat krimenen berri ematera gatoz. Actualizado
10 minututan 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu. Eskolan aplikatzeko rikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu gurera murgiltzeko? Actualizado
También te puede gustar Ver más
Yoko Ona "Yoko Ona" podcastean Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitia (Belako) musikariek beren bizipenak eta anekdotak aztertzen dituzte, Ainhoa Vitoriak gidatuta. Musikak egin dizkien ekarpenak eta bizi izandako egoera eta pasadizoak, modu atseginean aztertuz. Actualizado
Berria FM 2019an abiatu zen Berria FM podcasta, eta ziklo berri bat hastekoa da. Aurrerantzean, Uxue Rey eta Ane Eslaba kazetariak izanen ditu gidari. Hamabostean behin, podcastak aukera emanen du pausa bat egin eta bi astez gertatu direnei atzera begirakoa egiteko. Albisteak berrikusi, askotariko esparruetan dabiltzan emakumeen eta genero disidenteen ahotsei bozgorailua eman, eta azkurak eragin, behar denetan. Betaurreko moreak janzteak hori baitakar: begirada zorrotza, eta, feminismoan aurrera egiteko, beste batzuk atzera bultzatzea tarteka. Actualizado
baDA!bil "BaDA!bil", egile gazteei eskainitako podcasta da. DA, Durangoko Azoka nagusiaren testu inguruan gogoetarako zabaldu den kanal berria da. Egile eta ekintzaileek aztertu nahi dituzten gaien inguruan aunartzeko gunea. Actualizado