Trending Misterio
iVoox
Descargar app Subir
iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis
Txatxaran
Txatxaran
Podcast

Txatxaran 233o50

8
21

Ongi etorriak Txatxaran podcastera! Iñigo Antsorregi Dierezek gidatuta, euskal gizarte eta kulturako pertsona desberdinei egindako elkarrizketak entzun ahal izango dituzu hemen. Askotan, ez dago txatxaran aritzea baino gauza ederragorik! Harpidetu zaitez atalik ez galtzeko! Podcastaren azala: @erregetxo Musika: Iker Lauroba 3c526q

Ongi etorriak Txatxaran podcastera!

Iñigo Antsorregi Dierezek gidatuta, euskal gizarte eta kulturako pertsona desberdinei egindako elkarrizketak entzun ahal izango dituzu hemen. Askotan, ez dago txatxaran aritzea baino gauza ederragorik!

Harpidetu zaitez atalik ez galtzeko!

Podcastaren azala: @erregetxo
Musika: Iker Lauroba

8
21
8. Aitziber Garmendia
8. Aitziber Garmendia
Episodio en Txatxaran
Aitziber Garmendia da gure zortzigarren gonbidatua! Aurkezpenik behar ez duen zaldibiko aktore eta umoregilearekin amaituko dugu "Txatxaran" podcastaren lehen denboraldia. Umorea, drama, antzerkia, telesailak, osasun mentala, suizidioa... Gai eta emozio koktel ederra izan dugu Aitziberrekin. Entzun eta harpidetu!
Mundo y sociedad 1 semana
0
0
85
28:54
7. Haizea Urkiola
7. Haizea Urkiola
Episodio en Txatxaran
Haizea Urkiola da gure zazpigarren gonbidatua! Bi gidoilari elkartu dira Txatxaran podcastaren mahaian eta ezinezkoa egin zaie telebistaz ez hitz egitea. Ofizioko kontuez gain, Haizeak 2024ko irailean sufritu zuen hegazkin istripu baten esperientzia traumatikoa ere partekatu du gurekin. Entzun eta harpidetu zaitez!
Mundo y sociedad 3 semanas
0
0
83
30:36
6. Ainara Epelde
6. Ainara Epelde
Episodio en Txatxaran
Ainara Epelde da gure seigarren gonbidatua! 2002tik 2004ra, Betizu Taldearen parte izan zen Ainara Epelde, ETB1eko saio arrakastatsutik pasa ondoren. Uxue, Mikel eta Leirerekin batera, "BT 1.0" diskoa atera eta Bilboko Miribilla eta Donostiako Atano pilotalekua bete zituen azpeitiarrak. Kasualitateak zer diren, gure aurkezlearen lehen autografoa ere izan zen! BT taldearen fenomenoa ekarri dugu gogora, eta 20 urteren ondoren non eta zertan dabilen kontatu digu.
Mundo y sociedad 1 mes
0
0
86
36:07
5. Maddalen Arzallus
5. Maddalen Arzallus
Episodio en Txatxaran
Maddalen Arzallus da gure bosgarren gonbidatua! Doinu eta erritmo gozoan, gai sorta ederra izan dugu hizpide Maddalenekin: telebista, itzulpengintza, Harry Potter, bertsolaritza, Doraemon eta Puigdemont... Entzun eta harpidetu!
Mundo y sociedad 1 mes
0
0
112
01:07:16
4. Nekane Zalbide
4. Nekane Zalbide
Episodio en Txatxaran
Nekane Zalbide da gure laugarren gonbidatua. Elkarrizketa honetan, autismoa duen jendearen errealitatea hobeto ulertzen ikasi dugu Nekaneri esker. Bere seme Lukenen kasua azaldu digu eta urte guzti hauetan bizitako gorabehera, ikaspen eta egunerokotasunaren erronkak zeintzuk diren kontatu dizkigu. Marea Urdina elkarteak aniztasun funtzionala duten pertsonen eta euren familien alde egiten duen lana ere izan dugu mintzagai.
Mundo y sociedad 2 meses
0
0
132
51:29
3. Tom Lizarazu
3. Tom Lizarazu
Episodio en Txatxaran
Tom Lizarazu da gure hirugarren gonbidatua! Bulego taldearen errepaso sakona egin dugu Tom abeslariarekin: hasierak, aurretiko proiektuek utzitako irakaskuntzak, kontzertuak, abestien atzean dauden istorioak... "Irulegiko esku" kantaren sorrerak asko harritu zaitzake! Tomen alderdi pertsonala ere hobeto ezagutu dugu elkarrizketa honi esker. Bihotza ireki digu sormen blokeoari edota aitatasunari buruz hitz egitean. Entzun ezazu!
Mundo y sociedad 2 meses
0
0
148
01:12:16
2. Irati Galardi
2. Irati Galardi
Episodio en Txatxaran
Irati Galardi da Txatxaran podcasteko bigarren gonbidatua! Bederatzi urterekin eskola jazarpena sufritzen hasi zela kontatu digu Iratik. Bere testigantza eskaintzeaz gain, Adore proiektua aurkeztu digu eta ikastetxeetan haur eta nerabeekin egiten duen kontzientziazio lanaren gakoak eman dizkigu. Jarraitu Iratiren lana instagramen: @adore_proiektua
Mundo y sociedad 3 meses
0
0
128
37:59
1. Ainhoa Etxebarria
1. Ainhoa Etxebarria
Episodio en Txatxaran
Ainhoa Etxebarria kazetari eta aktorearekin hasi dugu gure ibilbidea Txatxaran podcastean! Ezinezkoa izan da gai bakarrari buruz hitz egitea Ainhoarekin: heriotza, maskotak, telesailak, podcastak, tarota... Hau guztia eta gehiago!
Mundo y sociedad 3 meses
0
0
208
43:00
También te puede gustar Ver más
Barruan Gaude
Barruan Gaude Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro. Actualizado
Deforme Semanal Ideal Total
Deforme Semanal Ideal Total Deforme Semanal Ideal Total es el radioshow quincenal en el que Isa Calderón y Lucía Lijtmaer desgranan su particular visión de la vida y la cultura contemporánea con risas, explicaciones redundantes y, en definitiva, todo aquello que necesitas saber, sólo para ti. El podcast revelación en castellano de 2020, ganador de dos premios Ondas, y uno de los más escuchados en España y Latinoamérica según Spotify. Ahora con contenidos extra en Patreon! https://www.patreon.com/deformesemanal Actualizado
BAIPASA
BAIPASA Euskadi Irratiko Baipasa duzu biderik egokiena arratsaldero munduko aktualitatea jarraitzeko. Olaia Urtiagak lagunduko dizu entretenimendutik informaziorako by-a egiten. Actualizado
Ir a Mundo y sociedad