Trending Misterio
iVoox
Descargar app Subir
iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis
Pasaiak
Pasaiak
Podcast

Pasaiak 3s1e1d

72
15

Musika munduan garrantzitsuak izan diren egile, artista edo eta gertakarien inguruko argibideak emango dizkizuten musika podcastak. 3x1fu

Musika munduan garrantzitsuak izan diren egile, artista edo eta gertakarien inguruko argibideak emango dizkizuten musika podcastak.

72
15
1982, Pop musikaren aro berria
1982, Pop musikaren aro berria
Episodio en Pasaiak
Euskadi Irratia eta Euskal Telebista abian jarri ziren urtea borobila izan zen arrazoi askorengatik; esperimentazio eta estilo-nahasketa garaia izan zen, eta Depeche Mode, The Clash, Michael Jackson,  Supertramp, Yazoo eta Oskorri nahiz Itoiz moduko talde eta bakarlarien abestirik sonatuenena, ere bai. "Thriller", "Should I stay or Should I Go", "Euskal Herrian Euskaraz", "Only You", "Marilyn"… 1982an argitaratu ziren! Pop musikaren historian urterik aberatsenetakoa izan zenaren soinu banda bildu du Irantzu Karrerak, Pasaiak podcastaren atal honetan.
Pop y Pop-Rock 2 años
0
0
7
57:08
The Mamas and the Papas, hippie mugimenduaren soinu banda
The Mamas and the Papas, hippie mugimenduaren soinu banda
Episodio en Pasaiak
 The Mamas and The Papas 60ko hamarkada ondoen irudikatzen duen taldeetako bat da, zalantzarik gabe. Hippy talde ezagunenentariko bat izan zen. Gizonak eta emakumeak elkarrekin abesten zuten lehen talde ospetsuetako bat. Eta polemikoenetako bat era bai nahiz eta itxura lasaia eman California Dreamin edota Monday Monday moduko kantu delikatuekin. Irantzu Karrerak zerrendetako goienera iritxi zen laukote honen historia azaldulo digu Pasaiak podcastaren atal honetan.  
Pop y Pop-Rock 2 años
0
0
7
43:02
Pavarotti: Do akutuen erregea
Pavarotti: Do akutuen erregea
Episodio en Pasaiak
Luciano Pavarotti gure garaiko opera abeslari handienetarikoa izan zen eta askoren ustez baita XX garren mendeko pertsona publiko garrantzitsuenetarikoa ere. Oso operazaleak zirenak eta ez zirenak ere maitemindu zituen bere ahots harrigarriarekin. 2007ko irailaren 6-an zendu zen antzoki zein plazarik ospetsuenetan abestu zuen Modenako tenore erraldoia, eta bere ibilbidean atzera egin du Irantzu Karrerak Pasaiak podcastaren atal honetan.  
Pop y Pop-Rock 2 años
0
0
7
58:58
The Beach Boys: Pop musikaren Olatu perfektua
The Beach Boys: Pop musikaren Olatu perfektua
Episodio en Pasaiak
Zer litzateke uda hondartzako musikarik gabe? Hawthorne, Kaliforniako taldea izan zen 60ko hamarkadan surf musika nortu zuena. Baina ez hori bakarrik. Brian Wilsonek, The Beach Boys taldearen buru zela, historiako kantarik onenetako batzuk idatzi, moldatu eta ekoiztu zituen.  
Pop y Pop-Rock 2 años
0
0
9
43:29
Paul McCartney: Ongietorri 80ko hamarkadara!
Paul McCartney: Ongietorri 80ko hamarkadara!
Episodio en Pasaiak
Paul McCartney-k (Liverpool 1942) The Beatles taldearentzat egin zituen abestirik onenak gogoratu ditugu Pasaiak podcastaren atal honetan. "All my Loving"-etik "Yesterday"-ra, alfabeto ordena jarraitu du Irantzu Karrerak, "Maccak" "The Lyrics" liburuan egin duen moduan. Tartean musikaren maisulan handienetakoak entzungo ditugu, "Hey Jude", "Let It Be" edota Penny Lane" eta inspirazioa nondik etorri zitzaion jakingo dugu.  Zorionak paulmccartney. Welcome to the 80s!  
Pop y Pop-Rock 2 años
0
0
7
58:13
“Ella Fitzgerald: Jazzaren Ahotsa”
“Ella Fitzgerald: Jazzaren Ahotsa”
Episodio en Pasaiak
Ella Jane Fitzgerald (1917ko apirilaren 25a – 1996ko ekainaren 15a) Ahots malgua zuen, irismen handikoa, zehatza eta adinik gabea. Jazzeko handi guztiekin lan egin zuen, besteak beste, Duke Ellington, Count Basie, eta Benny Goodman-ekin (Edo, batzuk esango dute, haiek izan zutela berarekin jarduteko zortea!)  Grammy bat eskuratu zuen lehen emakume afroamerikarra izan zen, emakumezko jazz-abeslari ezagunena mende erdi baino gehiagoan. Baino gauza bat leporatzen zioten, kanta tristeak ere kanta alai bihurtzen zituela…
Pop y Pop-Rock 2 años
0
0
10
58:11
Hip Hop-ak 50 urte bete ditu. Hemen rap musikaren historia!
Hip Hop-ak 50 urte bete ditu. Hemen rap musikaren historia!
Episodio en Pasaiak
Hip-Hoparen historian sakonduko dugu gaur.  70eko hamarkadan New York-en sortu zen kultura honek berebizko garrantzia izan du dantzan, artean, modan eta musikan. Nola zabaltzen joan zen ikusiko dugu era guztietako doinu eta estiloekin nahasten, eta duela 25 urte musika mundua astindu zuten 2Pac eta Notorious Big-en hilketak ere azalduko ditugu. Lanbide arriskutsua dirudi, ikerketa baten arabera gutxienez 65 rapero hil dira bortizki azken hiru hamarkadetan. Raparen eragin globala aztertuko du Irantzu Karrerak Pasaiak podkastaren ale honetan
Pop y Pop-Rock 3 años
0
0
6
56:01
Eurovision, Europako herrialdeak mugaz gaindi lotzeko helburuz sortutako musika lehiaketa
Eurovision, Europako herrialdeak mugaz gaindi lotzeko helburuz sortutako musika lehiaketa
Episodio en Pasaiak
Kirolaz kanpoko gertaerarik ezagunena da Eurovision Musika Lehiaketa. Europako herrialdeak mugaz haraindiko telebista-emisioen bidez lotzeko azken helburuarekin, sortu zen lehiaketa ezaguna, Bigarren Mundu Gerraren ondoren.  1956an Eurovisioneko lehen musika jaialdia egin zenetik behin bakarrik huts egin du, COVID 19arengatik; UER erakundeak hiru minutuen araua sartzea erabaki zuen 1957an; eta eszenatokian sei pertsona baino gehiago egotea galerazten du maiatzean egin ohi den jaialdiaren beste arau nagusietako batek. Pasaiak podcastaren atal honetan Eurovisionen historia aztertu dugu.
Pop y Pop-Rock 3 años
0
0
6
53:47
Van Morrison: ''Baditut ''Brown Eyed Girl'' baino hobeak diren 300 abesti''
Van Morrison: ''Baditut ''Brown Eyed Girl'' baino hobeak diren 300 abesti''
Episodio en Pasaiak
Duela 55 urte, musikari ipar irlandarrak bere estreinako diskoa grabatu zuen,"Blowing Your Mind". Bertan bildu zuen -estudioko 42 lan baino gehiago egin ondoren ere- bere katalogoko kanta ezagunenetako bat izaten jarraitzen duen, "Brown Eyed Girl". Geroztik, abesti ahaztezinak kaleratu ditu, "Gloria", " Into the Mystic" edota "Why must I always explain"... eta oraindik ere  kaleratzen jarraitzen du, zorionez!
Pop y Pop-Rock 3 años
0
0
10
58:18
Judy Garland: Ostadarraren argiak eta ilunak
Judy Garland: Ostadarraren argiak eta ilunak
Episodio en Pasaiak
Ostadarraren azpian ibiliko gara "Over the Rainbow" zenbait adituren ustez XXgarren mendeko abestirik onena dena gogoratuz. "Oz-eko Aztia" pelikulan, Judy Garland, zine musikaren ikono handienak interpretatu zuen. Larrosa koloretik baino urdin eta bioleta gehiago izan zituen aktore eta abeslariaren bizitza laburbilduko dugu Pasaiak podkastaren ale honetan.                                  Irantzu Karrerak azalduko dizkigu abeslari eta aktore handi honen argiak eta ilunak.
Pop y Pop-Rock 3 años
0
0
5
59:35
Silvio Rodriguez: “Konposatzeko konposatu, abesteko abestu, inoiz ulertu ez ditudan gauzak dira”
Silvio Rodriguez: “Konposatzeko konposatu, abesteko abestu, inoiz ulertu ez ditudan gauzak dira”
Episodio en Pasaiak
El Salvadorreko gerraren garaian munduaren arreta erakartzeko, "Unicornio", bere kantarik entzutetsuenetakoa salvadortar herriari eskaini zion Silvio Rodriguezek; Roque Dalton poeta-gerrilariaren oroimenez. Berrogei urte bete dira eta eduki liriko handiko "Adarbakar urdin" honen aitzaikian, kubako poeta eta musikariaren ibilbidea laburbildu du Irantzu Karrerak, Pasaiak podkastaren atal honetan  Silvio, gaztelaniazko abestien egilerik garrantzitsuenetakoa izan da XXgarren mendean. Iraultzaren eta edertasunaren bandoan.
Pop y Pop-Rock 3 años
0
0
8
56:20
Udaberria!
Udaberria!
Episodio en Pasaiak
Eguraldia epeltzen hasi da, eguna luzatzen eta kimuak loretzen… Udaberria heldu dela esan nahi du eta historian zehar musikariak nola inspiratu dituen ikusiko dugu. Johan Strauss, Beethoven, Haydn edota Vivaldiren ondoan, Elly Ameling abeslaria, Gerald Moore pianista Dietrich Fisher Discau braitonoarekin, eta Zea Mays taldea ekarri ditugu; Suediako koru bat ere bai eta baita Txinako musika ere. Ongietorri Udaberrira!  Negua joan da eta...
Pop y Pop-Rock 3 años
0
0
10
58:31
The Everly Brothers: Rock-baladaren kanonak ezarri zituen bikotea
The Everly Brothers: Rock-baladaren kanonak ezarri zituen bikotea
Episodio en Pasaiak
50eko hamarkadaren azken urteetan eta 60koaren hasieran, Everly Brothers bikotea jaun eta jabe izan zen Atlantikoaren bi aldeetako musika zerrendetan. Everly anaien ia etenik gabeko arrakasten eragina sekulakoa izan zen. Batetik, entzulearen bihotzera iristeko estrategiarik onenak erakutsi zituzten eta, bestetik, euren ahots armonia zoragarriekin "beat" taldeen soinuaren oinarria jarri zuten.  "Bye Bye Love" edo "All I Have To Do Is Dream" moduko abestiei esker errekor historikoa ezarri zuten. Askorentzat duorik onena izan zena dakar Irantzu Karrerak, Pasaiak podcastaren  atal honetara. 
Pop y Pop-Rock 3 años
0
0
14
56:03
Giorgio Moroder: ''Ez naiz disko musikaren aita, osaba bakarrik''
Giorgio Moroder: ''Ez naiz disko musikaren aita, osaba bakarrik''
Episodio en Pasaiak
Giovanni Giorgio Moroder (Bolzano 1940), House nahiz Elektro musikan aitzindaria dugu. Musikari italiarrak, sintetizadoreak erabiliz Disko musika eraberritu zuen 1970eko hamarkadan eta geroago Techno musika deituko zena sortu.     Hainbat Oscar sari irabazi ditu konpositore edota ekoizle moduan eta batez ere Donna Summer-ekin egindako lanagatik ezagutzen da; besteak beste, "Love To Love You Baby" eta "I Feel Love" abestiengatik.  Irantzu Karrerak bere arrastoa jarraitu du Pasaiak podcastaren  atal honetan eta, dantza-pistaren erdiraino ekarri du musikaren genio handia!  
Pop y Pop-Rock 3 años
0
0
7
49:02
Ruben Blades, 60 urte saltsa musikan
Ruben Blades, 60 urte saltsa musikan
Episodio en Pasaiak
Rubén Blades Bellido de Luna (Panama Hiria 1948). Musikari eta konpositorea, ideologo eta politikaria. Ruben Blades izan da saltsa musikaren berritzaile nagusia. Jendearen hankak mugituz bihotzak eta neuronak ere mugitu ditu azken sei hamarkadetan. Inoizko saltsa diskorik salduena argitaratu zuen; "Siembra"-ren letrak herri herrikoak dira mezu bat helarazi nahi bait dio Latinoamerika osoari. Panamako presidentziara aurkeztu zen 1994an, eta ez du baztertzen berriro saiatzea. Izan ere, "Pedro Navaja"-ren egilearen bizitza "sorpresaz" betea dago! Irantzu Karrerak Pasaiak podkastean laburbildu du.
Pop y Pop-Rock 3 años
0
0
8
59:43
Creedence Clearwater Revival, Rock eta Country musikak arrakastaz bateratu zituen taldea
Creedence Clearwater Revival, Rock eta Country musikak arrakastaz bateratu zituen taldea
Episodio en Pasaiak
60ko hamarkadan Creedence Clearwater Revival talde garrantzitsuenetakoa izan zen eta sei urte eskasean country-rockaren haziak erein zituen. Arrakasta meteorikoa izan zuten: inor ez izatetik gorenera iritxi ziren bi urtetan! Baina amaiera ere oso azkar iritsi zen eta azkenerako kideen arteko talka, demanda judizial eta gorrotoek bideraezina egin zuten Fogerty anaien proiektua. Nolanahi ere, grabatu zituzten zazpi diskoetatik bost harrigarriak dira, eta "Have You Ever Seen The Rain" bezain abesti mitikoen nondik norakoak azaldu dizkigu Irantzu Karrerak, Pasaiak podcastaren atal honetan.
Pop y Pop-Rock 3 años
0
0
13
53:16
David Bowie, gainerakoengandik pauso bat aurrerago beti
David Bowie, gainerakoengandik pauso bat aurrerago beti
Episodio en Pasaiak
David Robert Jones (Londres 1947-New York 2016). David Bowie-k guztiz barneratua izan zuen betidanik, artista bizitza eraman nahi zuela. Txikitan musikan nahiz abesten nabarmendu zen eta 9 urte zituenerako dantzari harrigarria zen. Gerora, zinean edota antzerkian jardun zuenean ere bere estilo pertsonala erakutsi zuen, iraultzailea eta izan den inspiratzaileenetarikoa. Moldeak apurtu zituen, eta Pasaiak podkastaren ale honetan Irantzu Karrerak argi uzten du Bowiek ez zituela modak jarraitzen. "Space Oddity" eta Ziggy Stardust-en aitak "modak sortu egin zituen", Pop-aren ikono nagusi bihurtuz.
Pop y Pop-Rock 3 años
0
0
8
59:25
Blondie, emakume bat buru zuen lehen pop talde arrakastatsua
Blondie, emakume bat buru zuen lehen pop talde arrakastatsua
Episodio en Pasaiak
New York-eko underground mugimenduaren baitan Ramones edo eta Velvet Underground-en urte berean sortua, Deborah Harry-ren taldea punta-puntan ibili zen 70eko hamarkadaren amaieratik, 80ko hamarkadaren hasierara arte. "Blondiemania" moduko bat eman zen, aurrez The Beatles-ek ezagutu zuenaren antzera. Ez da kasualitatea bi taldeen izenak "B" hizkiz hastea: Beatles eta Blondie, disko dendetako apaletan aldamenean egotea oso interesgarria izango zela pentsatu zuen Debbie Harry abeslariak. Hile hori tuntunaren estereotipotik urrun, Blondie zeinen emakume burutsua eta abeslari karismatiko bezain inspiratzailea izan den azaldu digu Irantzu Karrerak Pasaiak podcastaren 14. atalean.  
Pop y Pop-Rock 3 años
0
0
10
52:26
Ludwig Van Beethoven: “Ez dezagun isiltasuna hautsi, hobetzeko ez bada”
Ludwig Van Beethoven: “Ez dezagun isiltasuna hautsi, hobetzeko ez bada”
Episodio en Pasaiak
Ludwig van Beethoven, (Bonn 1770-Vienna 1827) ziurrenera munduan sona handieneko musikaria da. Beethoven gortu egin zen eta bere azken urtetan  ezin zuen instrumenturik jo eta konposatzen zuen musika ere ez zuen entzuten. "Patetica" sonataren ondoren entzumen arazoekin hasi zen eta mundutik nola urrutiratzen joan zen antz ematen da bere lanetan. Zorionez ez zuen musika utzi eta, paradoxikoki, bere obraren gailurretako batzuk bizitzaren azken aldera idatzi zituen. "Eroica", 5 garren Sinfonia, "Clair de Lune" piano sonata eta 9 garren Sinfonia, "Alaitasunaren Oda" ospetsua entzungo ditugu  Pasaiak" podkastaren atal honetan.  Bide batez, musikaren hiriburua izan zen Vienna-ra gerturatuko gaitu, Irantzu Karrerak
Pop y Pop-Rock 3 años
0
0
12
58:05
''Mikel Laboa, euskal kanta berriaren hasiera''
''Mikel Laboa, euskal kanta berriaren hasiera''
Episodio en Pasaiak
Mikel Laboa Manzisidor (Donostia 1934-2008). Mikelek esaten zuen hizlari eskasa zelako aukeratu zuela kantagintza. Artxiboetatik bere oroitzapenak bilduz eta nahi zuen bezala, kantuz, gogoratuko dugu askorentzat euskal musikaren patriarka izan zena. "Txoria Txori" da bere abestirik sonatuena eta honekin lortu zuen, Bernardo Atxagaren ustez musikari bakan batzuk lortzen dutena, jendeak jatorri tradizionala duela pentsatzea. Mikel Laboak herri kantagintza eta abangoardia inork ez bezala ezkondu zituen.  "Pasaiako herritik..." abiatzen da, ba, Irantzu Karreraren Pasaiak Eitb podkast berria. 
Pop y Pop-Rock 3 años
0
0
12
59:43
Más de EITB Radio Televisión Vasca Ver más
Ganbara Negra
Ganbara Negra Podcast de sucesos e investigacion. Forenses, escritores y expertas de la policia cientifica nos ayudan a encontrar respuestas. Actualizado
La mecánica del caracol
La mecánica del caracol Espacio dedicado a la divulgación de la ciencia, la tecnología y la historia dirigido y presentado por Eva Caballero. Actualidad, experimentos, explicaciones a fenómenos cotidianos o extraordinarios, personajes y hechos históricos se dan cita en este programa. Actualizado
Holobionte
Holobionte En la playa de la Zurriola ha aparecido muerto, encadenado a la red, un ser de una especie que no tiene nombre. El hallazgo ha llamado la atencion de la comunidad cientifica y el Gobierno Vasco ha encargado a la investigadora de la UPV Idurre Aldazabal y a su equipo que inicie una investigacion. En la red, sin embargo, han caido los investigadores. El hecho genera atencion internacional. Thriller psicologico. Actualizado
También te puede gustar Ver más
The Sanfreebird Experience Rockshow
The Sanfreebird Experience Rockshow Podcast muscial by Sanfreebird, the last DJ from Fredonia Actualizado
euskal musika
euskal musika programa que se emite los jueves de 20.00 a 21.00 horas en directo y los fines de semana en repetición de 20.00 a 21.00 horas en berriozar irratia 100.8 fm. ivoox: https://ivoox.descargarmp3.app/podcast-euskal-musika_sq_f11365934_1.html Actualizado
GRANDES DIRECTOS
GRANDES DIRECTOS TE LLEVAREMOS LOS DIRECTOS MAS ESPECTACULARES SIN QUE TENGAS QUE MOVERTE DEL SOFA DE TU CASA Actualizado
Ir a Pop y Pop-Rock