iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis

Podcast
Pasaiak 3s1e1d
71
15
Musika munduan garrantzitsuak izan diren egile, artista edo eta gertakarien inguruko argibideak emango dizkizuten musika podcastak. 3x1fu
Musika munduan garrantzitsuak izan diren egile, artista edo eta gertakarien inguruko argibideak emango dizkizuten musika podcastak.
Erik Clapton (I): "Musika, sendatzaile bihurtu zen niretzat"
Episodio en Pasaiak
Eric Claptonen bizitza ez da arrosa kolorekoa izan. Adikzioak, tragedia eta nerbioetako gaitza; muturreko egoerei aurre egin behar izan die. Baina gorabehera horiek ez dute musikatik desbideratu eta historiako gitarristarik onena jotzen dute, Jimi Hendrixen ondoren.Irantzu Karrerak bi ataletan laburbilduko digu “Slowhand” ezizenez ezagutzen dugun musikariaren ibilbidea.
53:15
Mark Knopfler (II) : Gizon diskretua, sailetik aparteko gitarrista
Episodio en Pasaiak
1985ean, Dire Straits-en "Brothers in Arms" fenomeno globala bihurtu zen. Mark Knopfler zuten talde buru eta aurretik zein ondoren, bakarlari modura edota beste batzuekin elkarlanean argitaratu duen musikaren onena biltzen jarraitu du Irantzu Karrerak, “Pasaiak” podcastaren atal honetan.
53:19
Mark Knopfler: “Dire Straits-en musikak jende askoren bizitza aldatu zuen"
Episodio en Pasaiak
Knopfler-ek gitarra jotzeko garatu zuen estiloan zerikusi handia izan zuen bere jatorri apalak: hamabost urterekin, gurasoek esfortzu handia eginez bere lehen gitarra oparitu ziotenean ez zekiten anplifikadorerik gabe ez zebilenik, eta “Fingerpicking”, hau da, hatzekin jotzen hasi zen.
52:52
1985, Euskal Musikaren loraldia
Episodio en Pasaiak
1985. urteak eman zuenarekin jarraituz, euskarazko musikari gainbegiratu dio Irantzu Karrerak "Pasaiak" podcastaren atal honetan.Kantautore-mugimendutik eta euskal rock erradikalera, Itoiz edota Errobiren pop-rocketik pasatuz.
59:44
1985, musika urte aparta
Episodio en Pasaiak
1985 “ Live is Live”-en uda izan zen; sorbalda handi eta neoi koloretsuen zoriontasunarekin lotzen dugu. Bainan benetan izan al zen halako euforiarik?Berrogei urte bete dituzten musikaren klasiko handiak errepasatzen jarraitu du Irantzu Karrerak, “Pasaiak” podcastaren atal honetan.
59:46
1985, nostalgia modan dago
Episodio en Pasaiak
80ko hamarkadak utzi zizkigun kantak dira askotarikoenak, eklektikoenak, itsaskor eta nabarmenenak.Garai hartako modaz pentsatzen duzunaz harago, musikan urte aparta izan zen 1985garrena Irantzu Karrerak "Pasaiak" podcastaren atal honetan gogorarazi digun bezala.
59:17
The Beatles, “Sgt. Pepper’s Lonely Hearts Club Band”
Episodio en Pasaiak
Musikaren mundua guztiz aldatu zen 1967ko ekainaren 1etik aurrera. Disko honekin, pop musikaren kontzeptua artearen mailara igotzea lortu zuten “The Beatles” taldekoek.“Pasaiak” podcastaren atal honetan, maila guztietan iraultzailea izan zen lan honi buruzko xehetasun guztiak emango ditu Irantzu Karrerak.
47:29
Powerpop: The Beatlesen oinordekoak eta Glam-rock taldeen ahaideak
Episodio en Pasaiak
70eko hamarkadako asmakizuna da Powerpop-a. Sixtietako musika faltan botatzen zuten talde gazteek sortu zuten, banda haien soinua norabide berrietara eramanez.
56:11
Sam Cooke, lehen bisionario afroamerikarra
Episodio en Pasaiak
Sam Cooke (Mississippi 1931-1964) Soul musikaren abeslari garrantzitsuenetakoa izateaz gain, bere diskoetxea sortu zuen lehen konpositore eta enpresari beltza izan zen. "A Change is Gonna Come", "Chaing Gang" edota "What a Wonderful World"-ren egilearen bilakaera sinestezina izan zen eta bere ibilbideak beti goranzko joera erakusten zuen. Hogeitahamairu urterekin tiroz hil zuten eta inoiz ez dugu jakingo zertara iritsi zitekeen, bainan itxura hartzen lagunduko digu Irantzu Karrerak Pasaiak podcastaren atal honetan
54:40
Bruce Springsteen & The E Street Band: ''Rock makina''
Episodio en Pasaiak
"Darkness on the Edge of Town" diskoa argitaratuta, eta ondoren Estatu Batuetan egin zuten 100 kontzertu baino gehiagoko birari esker, Bruce Springsteen eta bere taldearen bertsiorik onena ezagutu zen 1978an. Ondorengo urteetan argitara emandako The River (1980), Nebraska (1982) eta Born in the USA(1984) disko ezagunak ere aztertu ditu Irantzu Karrerak Pasaiak podcastean New Jersey-ko musikariari eskaini diogun bigarren atalean.
59:16
Bruce Springsteen: Indartsuek bakarrik irauten dute
Episodio en Pasaiak
"Born in the USA" (1984) izan zen Bruce Springsteen-en ibilbidea katapultatu zuen diskoa: rockandrollaren erdigunean jarri zuen eta bere belaunaldiaren ahotsa izatea lortu zuen. Bainan, aurreko hamarkadan, Asbury Park-eko lokaletan hasten da The Boss-en historia, eta Irantzu Karrerak laburbildu digu EiTBko Pasaiak podcastaren atal berri honetan.
59:57
Toots & The Maytals, Reggae musikaren arima
Episodio en Pasaiak
"Reggae Got Soul" izan zen The Maytals taldearen hit bat, eta Toots Hibbert abeslariak inork baino hobeto frogatu zuen. Pioneroa, aitzindaria izan zen. 2020an zendu zen COVIDaren ondorioz talde asko inspiratu eta belaunaldi askori eragin ondoren eta bere ondarea aztertu du Irantzu Karrerak Pasaiak podcastaren atal honetan.
36:50
Carole King, pop musikaren kristalezko sabaia hautsi zuen (II)
Episodio en Pasaiak
Carole King-en ibilbidea aztertzen jarraituko dugu Estatu Batuetako musikari erraldoi honi eskainitako bigarren atalean Musikariari eskainitako lehen atalean esan genuenez kanta asko eta oso sonatuak egin dituen konpositorea da. Pasaiak podcastaren atal honetan, bere hiru abesti mitikoenak entzungo dituzu Irantzu Karreraren azalpenekin: "You Make me Feel Like a Natural Woman", "Will You Love me Tomorrow" eta "You've Got a Friend".
57:21
The Who, zuzeneko talderik onena
Episodio en Pasaiak
The Who talde ingelesa 1964an sortu zen Londresen. Roger Daltrey abeslari nagusiak, Pete Townshend gitarristak, John Entwistle bajistak gehi Keith Moon bateria-jotzaileak osatu zuten eta rockaren historian inoiz izan den talde garrantzitsuenetakoa da. Pasaiak
59:47
Carole King, Pop musikaren kristalezko sabaia hautsi zuen
Episodio en Pasaiak
Kristalezko horma musikaren munduan hausten aitzinzdarietakoa izan zen Carole King konpositore, pianojole eta abeslari estatubatuarra. Bere ibilbidean zehar idatzi zituen abestietatik ehun, arrakasta zerrendetan sartu dira. Pasaiak podcastaren atal honetan bere ibilbide oparoa bildu du Irantzu Karrerak.
50:11
Ramones, 50 urte lehen kontzertua eman zutenetik
Episodio en Pasaiak
1974ko martxoaren 30ean, punk talde historikoa lagunen aurrean aurkeztu zen Manhattango Performance Studioetan. Pasaiak podcastaren atal honetan bildu digu Irantzu Karrerak The Ramonesen ibilbidea
41:35
“Waterloo”-k 50 urte bete ditu distirarik galdu gabe
Episodio en Pasaiak
1974eko apirilaren 6an, Eurovisionen, Suedia musikaren mapan ezarri zuen ABBAk "Waterloo"-ren garaipenari esker. Pasaiak podcastaren atal honetan Suediako talderik garrantzitsuenaren urte luzeko ibilbideaz ari da Irantzu Karrera
51:27
Dinah Washington, Blues musikaren erregina
Episodio en Pasaiak
Dinah Washington (1924 –1963) abeslari eta pianista estatubatuarra. Gospel, Blues, Jazz, Rithm and Blues nahiz Pop musikan nabarmendu zenez, AEBetako musikaren historian izan den abeslari moldakorrenetako bat izan zen. Pasaiak pocdcastaren atal honetan bildu ditu Irantzu Karrerak bere bizitzaren eta bere musikaren datu aipagarrienak.
58:05
(53) Pasaiak: The Supremes: ''Arrakasta masiboa izan zuen lehen talde afroamerikarra''
Episodio en Pasaiak
Estatu Batuetako musika popularraren zerrendetan arrakasta handiena izan duen emakume-taldea izan zen eta historia egin zuten ez bakarrik musikarekin baita zuten estiloa eta janzkerari esker ere. Esataria: Irantzu Karrera, EITB Musika
31:49
Britpop, 30 urte
Episodio en Pasaiak
90. hamarkadako erdialdean Britaina Handitik zetozen banda batzuk Pop mundua hankaz gora jarri zuten. Blur, Oasis edo Pulp moduko talde ezagunek Iparrameriketako 'grunge' eszenaren aurka laburra bezain interesgarria izan zen 'British' mugimendu bat sortu zuten. Irantzu Karrerak abestirik esanguratsuenak bildu ditu Eitb-ko Pasaiak podkastaren atal honetan.
58:11
Más de EITB Radio Televisión Vasca Ver más
Ganbara Negra Podcast de sucesos e investigacion. Forenses, escritores y expertas de la policia cientifica nos ayudan a encontrar respuestas. Actualizado
La mecánica del caracol Espacio dedicado a la divulgación de la ciencia, la tecnología y la historia dirigido y presentado por Eva Caballero. Actualidad, experimentos, explicaciones a fenómenos cotidianos o extraordinarios, personajes y hechos históricos se dan cita en este programa. Actualizado
Holobionte En la playa de la Zurriola ha aparecido muerto, encadenado a la red, un ser de una especie que no tiene nombre. El hallazgo ha llamado la atencion de la comunidad cientifica y el Gobierno Vasco ha encargado a la investigadora de la UPV Idurre Aldazabal y a su equipo que inicie una investigacion. En la red, sin embargo, han caido los investigadores. El hecho genera atencion internacional. Thriller psicologico. Actualizado
También te puede gustar Ver más
The Sanfreebird Experience Rockshow Podcast muscial by Sanfreebird, the last DJ from Fredonia Actualizado
Lore Hostoak Ekain Perezek musika egileak eta sortzaileak hostokatzen ditu podcast honetan. Berauen sorkuntza prozesuak, moduak eta musika gustuak hobeto ezagutu ahal izango dituzu atalez-atal. Actualizado
euskal musika programa que se emite los jueves de 20.00 a 21.00 horas en directo y los fines de semana en repetición de 20.00 a 21.00 horas en berriozar irratia 100.8 fm. ivoox: https://ivoox.descargarmp3.app/podcast-euskal-musika_sq_f11365934_1.html Actualizado