Trending Misterio
iVoox
Descargar app Subir
iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis
Dunbala
Dunbala
Podcast

Dunbala 5f3k21

Por Berria
81
190

Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Ihintza Orbegozo eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa. 96w3z

Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Ihintza Orbegozo eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

81
190
EHZ24 IGANDEA
EHZ24 IGANDEA
Episodio en Dunbala
Esnatu da eguna Arberatze-Zilhekoan. Iritsi da igandea, iritsi da EHZ24-ko agur eguna. Jagoba Salvadorrek eta Jaione Dragdommerrek gaurkoak zer eman dezakeen azaldu dute Dunbala berezi honetan.
Músicas del mundo y otras 11 meses
1
0
815
31:20
EHZ24 Larunbata
EHZ24 Larunbata
Episodio en Dunbala
Eguraldi txarrari aurpegi ona EHZn. Dunbala-ko lagunek gaurko egunaren programazioa aletu dute.
Músicas del mundo y otras 11 meses
1
0
228
44:16
Bananas taldeari elkarrizketa
Bananas taldeari elkarrizketa
Episodio en Dunbala
Gordintasuna eta emozioa ederki nahastu ditu Bananas taldeak 'Errekak Nola' lanean. Bertako kantuei buruz aritu gara, besteak beste, Itzal Uranga taldekidearekin.
Músicas del mundo y otras 1 año
0
0
561
48:05
Herenegun taldea zuzenean, eta haiekin solasean
Herenegun taldea zuzenean, eta haiekin solasean
Episodio en Dunbala
Lehen aldiz Dunbala zuzenean eta publikoarekin grabatutako solasaldi-kontzertu akustiko batekin osatu dugu. Korrika Kulturalaren harira, Donostiako Herenegun taldearekin izan ginen Antigua auzoko Txirain elkartean, eta haien abestiak formatu biluziagoan entzuteko aukera izan genuen.
Músicas del mundo y otras 1 año
0
0
564
47:25
Pelax
Pelax
Episodio en Dunbala
Pelax taldeak lan berria kaleratu du, eta proiektua hasi zuen Unai Pelayo gonbidatu dugu honen nondik norakoak ezagutzeko. 'Esan gabe doa' diskoan garapen musikal luzeak alde batera utzi eta abesti zuzenagoak sortu dituzte. Gertakari bitxi bat ere izan du elkarrizketak, kasualitate horietako bat, edo ez.
Músicas del mundo y otras 1 año
0
0
419
45:31
Neu Troia-ri elkarrizketa
Neu Troia-ri elkarrizketa
Episodio en Dunbala
Denboraldi berriko lehen bi gonbidatuak izan dira Julen Azkona eta Gorka Gabilondo, Neu Troia proiektuko kideetako bi. Arriskuaren xarma izeneko lan berria atera berri dute, eta horixe izan da haiekin solasean aritzeko aitzakia. Instrospekzioa, psikodelia eta popa dira haien bidaia musikalaren oinarriak.
Pop y Pop-Rock 1 año
1
0
399
53:39
2024aren hasierak ekarri diguna
2024aren hasierak ekarri diguna
Episodio en Dunbala
Dagoeneko 2024aren ia bi hilabete joan zaizkigu, eta saio honetan urte hasiera honek ekarri dizkigun hainbat kanta nabarmendu ditugu. Ez da Gorka Urbizu izan nobedade bakarra; oraingoan Anari, Libe, Cccorrosion, Verde Prato eta Bronquio, Monsieur Lecrêpe eta Eneritz Furyak izan ditugu hizpide.
Músicas del mundo y otras 1 año
1
0
470
47:18
Beste begirada bat 2023ko uztari
Beste begirada bat 2023ko uztari
Episodio en Dunbala
Badokeko 2023ko disko kuttunen zerrenda guztiak webgunean dira jada! Saio honetan izen entzutetsuenetatik ihes egin dugu, askorentzat oharkabean pasa diren beste batzuk deskubritzeko.
Músicas del mundo y otras 1 año
0
0
604
34:24
2023ko uzta
2023ko uzta
Episodio en Dunbala
Errepaso modukoa eman diogi iazko diskoen uztari Andoni Tolosa 'Morau' musikari eta kritikaria eta Jaione Dagdrommer 'Gaztezulo' aldizkariko kazetaria bidelagun hartuta.
Músicas del mundo y otras 1 año
0
0
575
50:58
59. Durangoko Azokari hainbat begirada
59. Durangoko Azokari hainbat begirada
Episodio en Dunbala
Hemen da Dunbala podcastaren denboraldi berria! Itzulera honetan 59. Durangoko Azokan musikak eskaini digunari egindako hainbat begirada bildu dituzte Ihintza Orbegozo eta Jagoba Salvadorrek. Horretarako, sortzaile, disketxe eta publikoaren partaidetza izan dute, giroaz, formatu fisikoaren balioaz, zuzenekoez, gomedioez eta abar aritzeko.
Músicas del mundo y otras 1 año
0
0
592
01:05:25
EHZ festibala, igandea
EHZ festibala, igandea
Episodio en Dunbala
Iritsi da EHZ festibalaren hirugarren eta azken eguna ere; igandeak dakarrena aletu dute Eneritz Furyakek eta Jagoba Salvadorrek 'Dunbala'-ren bigarren pilula honetan.
Músicas del mundo y otras 1 año
0
0
2.1k
28:47
EHZ - larunbata
EHZ - larunbata
Episodio en Dunbala
EHZ musika jaialdiaren bigarren eguna da gaurkoa; larunbatak dakarren egitaraua xehetu dute Eneritz Furyakek eta Jagoba Salvadorrek 'Dunbala'-ren podcst pilula honetan.
Músicas del mundo y otras 1 año
0
0
222
41:32
Joseina Etxeberriari elkarrizketa
Joseina Etxeberriari elkarrizketa
Episodio en Dunbala
Urte asko egin ditu Joseina Etxeberriak (Ataun, Gipuzkoa, 1968) Gaztea irratian esatari modura. Egun Euskadi Irratiko 'Kontu Kantari' saioa aurkezten du egunero. aAren ibili luzeaz egin diogu elkarrizketa .
Pop y Pop-Rock 1 año
0
0
369
01:07:17
Kuma No Motor-i elkarrizketa
Kuma No Motor-i elkarrizketa
Episodio en Dunbala
'Baiona zikina' diskoa kaleratu berri du hardcore punk talde lapurtarrak. Txomin Urriza da taldeko gitarra jpotzailea elkarrizketatu dugu, diskoaren nondik norakoen berri eman dezan. Tooth eta Aho Zakil Konexion ere aipatru ditugu, abesti banarekin.
Músicas del mundo y otras 1 año
0
0
239
41:42
Bueltan da MEFSST Musika Errebolta Feminista jaialdia
Bueltan da MEFSST Musika Errebolta Feminista jaialdia
Episodio en Dunbala
Ekainaren 3an egingo dute MEFSST Musika Errebolta Feminista jaialdia Zarauzko Hiruputzu gaztetxean, Putzuzuloren ondorengoan (Gipuzkoa). Seigarren aldia izango du, sei urteko eten baten ondoren. Jone Azkuaga eta Gatxi Eizagirre, antolatzaileetako bi, proiektuaren oinarrizko asmoez, orain arteko ibilbideaz eta aurtengo egitarauaz aritu dira saio honetan.
Músicas del mundo y otras 2 años
0
0
442
50:20
Urtzi Iza musikaria eta ekoizlea
Urtzi Iza musikaria eta ekoizlea
Episodio en Dunbala
Ez da erraza Urtzi Izak zer egiten duen zerrendatzea. «Musikan nabil», esan du 'Dunbala' saioan egindako elkarrizketan. Musikaria da, eta Otoi proiektuan murgilduta dabil azken boladan; aurretik, Enkore eta Empty Files taldeetan aritu izan da, besteak beste. Teknikaria eta ekoizlea ere bada, eta Bilboko Eten espazio sonoroa baliatzen du bere lanerako. Haren lanean sakontzeko baliatu dute aukera.
Músicas del mundo y otras 2 años
0
0
459
01:02:08
Tatxers taldeari elkarrizketa
Tatxers taldeari elkarrizketa
Episodio en Dunbala
Tatxers hirukoteak bere lehenengo disko luzea argitaratu berri du, aurreko lanekin zale ugari bildu ondoren. Martin Ziriza gitarristak azaldu du zer ezaugarri dituen diskoak, eta nola abiatu diren beste soinu baten bila.
Músicas del mundo y otras 2 años
1
0
791
49:26
Xabier Malbadi eta triklatua
Xabier Malbadi eta triklatua
Episodio en Dunbala
Bai, ongi irakurri duzu: tri-kla-tu-a. Izan hori jarri dio Xabier Malbadik berak sortu duen gailuari. Trikiti moduko bat da, baina hausporik ez duena eta ordenagailuari konektatzen zaiona. Tresna horri buruz hitz egin du saioan Malbadi trikitilari eta ingeniariak: nola sortu duen eta zer erabilera izan dezakeen kontatu du.
Músicas del mundo y otras 2 años
0
0
746
01:02:38
Nokodek bideo eta musika jaialdia
Nokodek bideo eta musika jaialdia
Episodio en Dunbala
«Mugako» proiektu bat Nokodek: nahasten dituzte diziplinak, hizkuntzak, artistak eta publikoa... Bideo eta musika sormen jaialdi bat da, eta apirilaren 1ean egingo dute aurten, Hendaiako Borderline fabrikan (Lapurdi). Boladan dagoen adimen artifizialak toki nabarmena hartuko du, Ander Fernandez antolakuntzako kideak Dunbalan azaldu duenez.
Músicas del mundo y otras 2 años
0
0
1k
49:44
Izkander Fernandezen top-ak
Izkander Fernandezen top-ak
Episodio en Dunbala
Twitterren ibiltzen baldi bazara, agian ikusiko zenuen Izkander Fernandezek galdetegi berezi batzuk egiten dituela hainbat urtetako diskorik onenak zein izan diren hautatzeko. 'Top' zerrenda horietan ageri diren lan ezagunez, ezusteez eta joerez aritu da 'Dunbala' podcastean.
Músicas del mundo y otras 2 años
1
0
1k
01:02:18
Más de Berria Ver más
Berriketan
Berriketan BERRIA egunkariaren aktualitateko podcasta da 'Berriketan', Euskal Herrian eta munduan gertatzen ari denaz jabetzeko gakoak eskaintzen dituena. Saio bakoitzak gai bat izanen du hizpide, eta, elkarrizketa laburren bidez, jakin beharrekoak aletuko dituzte adituek eta kazetariek, Iker Tubia kazetariak gidatuta. Actualizado
New Yorkeko munduak
New Yorkeko munduak Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar. Actualizado
Kinka
Kinka Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen saioa. Actualizado
También te puede gustar Ver más
Urpeko Bonbarda
Urpeko Bonbarda Suzko arma bat eta musika tresna bat da bonbarda, eta Anartz Bilbaok gidatuta, Zuzeu Podcastek urpetik dakarren musika saioa Urpeko Bonbarda. Actualizado
Bertso jarriak
Bertso jarriak Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Uda honetan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk bertsolari batek jarritako bertsoak, testua ez ezik doinua eta ahotsa ere gozatzeko. Horra bertso berriak, zuzenean belarrira jarriak. Actualizado
MUSIKA ZUZENEAN
MUSIKA ZUZENEAN Musika Zuzenean telebista saioko elkarrizketak entzungai Actualizado
Ir a Músicas del mundo y otras