iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis

Podcast
Berriketan 4o5e31
Por Berria
182
167
BERRIA egunkariaren aktualitateko podcasta da 'Berriketan', Euskal Herrian eta munduan gertatzen ari denaz jabetzeko gakoak eskaintzen dituena. Saio bakoitzak gai bat izanen du hizpide, eta, elkarrizketa laburren bidez, jakin beharrekoak aletuko dituzte adituek eta kazetariek, Iker Tubia kazetariak gidatuta. 3o3x5z
BERRIA egunkariaren aktualitateko podcasta da 'Berriketan', Euskal Herrian eta munduan gertatzen ari denaz jabetzeko gakoak eskaintzen dituena. Saio bakoitzak gai bat izanen du hizpide, eta, elkarrizketa laburren bidez, jakin beharrekoak aletuko dituzte adituek eta kazetariek, Iker Tubia kazetariak gidatuta.
Eraztunaren jagole
Episodio en Berriketan
Donazaharren aurkitutako erromatar garaiko eraztuna du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Oihane Mendizabal Sandonis Aranzadi zientzia elkarteko kideak azaldu dizkigu aurkikuntzaren nondik norakoak. Piriniotako erromatar galtzadako indusketa lanen zuzendaria da bera. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
12:17
Euskaraldia bukatu da; erronka, ez
Episodio en Berriketan
Euskaraldiaren balorazioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Olatz Silva Rodrigo BERRIAko kazetariak jarraitu du Euskaraldiaren antolatzaileek egindako balorazioa, eta Arantxa Iraola BERRIAko hezkuntza eta euskara gaietako kazetariak egin du Euskaraldiaren analisia Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
12:46
Atzerritarren Espainiako Legea: batean bale, bestean kale
Episodio en Berriketan
Atzerritarren Espainiako Lege erreforma du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hego Euskal Herriko migratzaile askok haien egoera istratiboa erregularizatzeko egin beharreko tramiteak arinduko ditu, baina beste asko kanpoan utzi ditu, asilo eskatzaileak, esaterako. Lege erreforma horren aurrerapausoak eta akatsak zein diren azaldu digu Olatz Silva Rodrigo BERRIAko gizarte gaietako kazetariak. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
13:25
Seaska: Errespetua baizik ez dute eskatzen
Episodio en Berriketan
Seaskaren egoera eta aldarriak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Frantziako Hezkuntza ministerioak ez dizkiela baliabide aski ematen salatu dute, eta irakasle faltan daude. Protesta eginen dute gaur, Baionan. Ekhi Erremundegi Beloki kazetariak azaldu digu auzia. Hezkuntza gaiak lantzen ditu BERRIAk Baionan duen ordezkaritzan. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
13:36
Hodeiko oinordetza
Episodio en Berriketan
Borondate digitala du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ondasunak oinordekotzan uzten diren modu berean utz daitezke identitate eta ondare digitalak. Pertsona gehienak arrastoa uzten ari dira Intereneten, baina oso gutxi dira hil aurretik horrekin zer egin idatzita uzten dutenak. Gai horri buruzko azalpenak eman dizkigu Nerea Intxausti Castiñeira BERRIAko kazetariak. Atalaren hasieran Oskorriren Katuen testamentua abestia agertzen da. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
10:54
Lurra defendatzeagatik,«kriminalak»
Episodio en Berriketan
Aroztegiko auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 2021eko udaberrian hirigintza proiektu handi bat egiteko lanak geldiarazi zituzten herritarrek Lekarozen (Baztan, Nafarroa), baina gaurtik ostiralera bitarte zazpi lagun epaituko dituzte protesta horretan parte hartzea leporatuta. Aroztegiko proiektuarekin gertatutakoak bildu ditugu atal honetan, eta Gorka Berasategi Otamendi BERRIAko ingurumen gaietako kazetariak azaldu dizkigu auziaren nondik norakoak. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
12:59
Aniztasuna olatu erreakzionarioaren ituan
Episodio en Berriketan
LGTBIfobia eta, batez ere, transfobia ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bihar, maiatzak 17, LGTBIfobiaren kontrako eguna da, eta LGTBI taldeek ohartarazi dute olatu erreakzionarioak ituan dituela kolektiboko kideak. Egoera zein den aztertu dugu Isabel Jaurena BERRIAko feminismo gaietako arduradunarekin eta Mikel Garcia Martikorena BERRIAko kazetariarekin. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
15:50
Arituz aldatuko da
Episodio en Berriketan
Euskaraldia eta Ariguneak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bihar hasiko da Euskaraldia, hizkuntza ohituretan eragiteko ariketa masiboa. Dagoeneko ezagun zaizkigu 'ahobizi', 'belarriprest' edo 'arigune' bezalako kontzeptuak, baina horien atzean ikerketa eta gogoeta sakonak daude. Arantxa Iraola BERRIAko gizarte gaietako kazetariak eman dizkigu xehetasunak. Atalaren hasieran Euskaraldiko aurtengo kanta agertzen da, Bulego taldearen 'Gure bihotzaren taupadak'. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
12:58
Habent papam: Leon XIV.a
Episodio en Berriketan
Leon XIV.a du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Mikel P. Ansa BERRIAko editorearekin batera solasean aritu gara aita santu berriaz. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
15:09
Genetikan kopiatu eta itsatsi
Episodio en Berriketan
Edizio genetikoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Colossal Biosciences enpresak duela 13.000 urte desagertutako otso espezie bat berpiztu duela iragarri zuen apirilean, otso grisari aldaketa genetikoak eginda. CRISPR teknika da edizio genetikoa egiteko erabiltzen dena. Itsaso Jauregi BERRIAko zientzia gaietako kazetariak, eta Ainara Castellanos Rubio genetikan aditu eta Ikerbasque ikertzaileak eman dizkigute gaiari buruzko argibideak. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
13:23
Apaizak giltzapean
Episodio en Berriketan
Konklabea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaur hasiko da Vatikanoan Aita Santua aukeratzeko prozesua. Mikel P. Ansa BERRIAko editorearekin batera solasean aritu gara prozesu horretaz eta zenbait bitxikeriaz. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
14:56
Ilargiraino eta buelta
Episodio en Berriketan
'Maite zaitut' kantua eta Pirritx, Porrotx eta MariMototsen ibilbidea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 20 urte bete dira kantu hori argitaratu zenetik, eta larunbatean Maite Zaitut jaialdia egin zuten euskal pailazoei herri omenaldia egiteko. Amagoia Mujika Maite Zaitut elkarteko kideak kontatu digu pailazoen ekarpena zein izan den, eta Iñigo Astiz BERRIAko kazetariak jaialdiko kronika egin digu. Atal honen Pirritx, Porrotx eta MariMotots pailazo taldearen kanta hauek agertzen dira: 'Maite zaitut', 'Ooo laa riii', 'Pirritx eta Porrotx', eta 'Marimotots'. 'Maite zaitut' kantaren zenbait bertsio ere agertzen dira: Lax‘n’Busto, Demode Quartet eta Euskadiko Orkestrak egindakoak. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
13:41
Potasas: argi bat ilunpean
Episodio en Berriketan
Nafarroako Potasas meatzeko itxialdia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 50 urte izan zen, eta Nafarroako langile borrokaren historian mugarri bat ezarri zuen. Potasaseko 47 langilek 14 eguneko itxialdia egin zuten lurrazpian, meatzean sartuta. Maiatzaren Lehenaren bueltan, memoria egin dugu Nerea Perez Ibarrola NUPeko irakasle eta ikertzailearekin batera. Atal honen hasieran Fermin Balentziaren 'Huelga de Motor Ibérica' kanta agertzen da. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
14:50
Eta argi guziak itzali ziren
Episodio en Berriketan
Itzalaldia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Astelehenean Euskal Herria eta Iberiar penintsula osoa argindarrik gabe gelditu zen eguerdian. Oraindik gauza asko daude argitzeko, baina gertatutakoa ulertzeko gako nagusiak azaldu dizkigute Irune Lasa eta Ion Orzaiz BERRIAko kazetariek, eta Itziar Zubia Olaskoaga eta Alvaro Campos-Celador EHUren Ingeniaritza Eskolako irakasle eta ikerlariek. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
12:51
Finantzak jaun eta jabe
Episodio en Berriketan
Finantzarizazioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ekonomia produktiboa nagusi zen garaitik ekonomia espekulatiboaren garairako trantsizioari deitzen zaio finantzarizazioa. Prozesu hori, inbertsio sozietateak eta funts subiranoak zer diren ulertzeko Iñaut Matauko Rada BERRIAko kazetariarengana jo dugu. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
12:44
Pabilioien aroa
Episodio en Berriketan
Euskal musika industriaren kultur eredua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal talde batzuek pabiloi handiak betetzeari neurria hartu dioten garai honi 'Pabiloien aroa' deitu dio Iñigo Astiz BERRIAko kultur kazetariak. Berarekin aritu gara eredu horren argiez eta itzalez hausnartzen. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
14:33
Agorafobia: barrua dardarka hasten denekoa
Episodio en Berriketan
Agorafobia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Barruko dardara deitutako film laburra egin du Maider Arrutik, bere bizipenak azaleratu eta agorafobia zer den erakusteko. Arrutik berak eta Maider Gorostidi Agifes elkarteko psikologoak azaldu dizkigute gaitz honen nondik norakoak. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
12:17
Bortizkeria obstetrikoa, azken lerroan
Episodio en Berriketan
Indarkeria obstetrikoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Berriki Ane Lekanda Alzibarrek ginekologoarengandik indarkeria obstetrikoa jaso duela salatu du, eta ezkutuan egon ohi den gai hori mahai gainean paratu du horrela. Kasu horren berri eman digu Olatz Silva Rodrigo BERRIAko gizarte gaietako kazetariak, eta hortik abiatuta, indarkeria obstetrikoari buruzko xehetasunak eman dizkigu Isabel Jaurena BERRIAko feminismo gaietako koordinatzaileak. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
15:04
Muga zergen ofentsiba
Episodio en Berriketan
Donald Trumpek ezarritako muga zergak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Tarifa orokorra %10ekoa da, baina herrialde batzuei zerga altuagoak ezarri dizkio, Txinari eta Europako batasunari, adibidez. Neurri honek kalteak eragin ditu munduko merkatuetan, eta egoera hori aztertu dugu Irune Lasa BERRIAko Ekonomia saileko kazetariarekin. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
13:53
Euskal esklabisten historia
Episodio en Berriketan
Euskal Herriko iragan esklabista du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Denbora luzez zabaldu da Euskal Herrian esklabotzarik egon ez zelako ustea, baina ez da hala, 1990eko hamarkadatik historialariek kontrakoa esaten dute. Gure herriko iragan esklabistari eta gaur egun horrek utzi dituen arrastoei erreparatu diegu Amaia Igartua Aristondo BERRIAko Bizigiro saileko kazetariarekin. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
14:39
Más de Berria Ver más
Berria FM 2019an abiatu zen Berria FM podcasta, eta ziklo berri bat hastekoa da. Aurrerantzean, Uxue Rey eta Ane Eslaba kazetariak izanen ditu gidari. Hamabostean behin, podcastak aukera emanen du pausa bat egin eta bi astez gertatu direnei atzera begirakoa egiteko. Albisteak berrikusi, askotariko esparruetan dabiltzan emakumeen eta genero disidenteen ahotsei bozgorailua eman, eta azkurak eragin, behar denetan. Betaurreko moreak janzteak hori baitakar: begirada zorrotza, eta, feminismoan aurrera egiteko, beste batzuk atzera bultzatzea tarteka. Actualizado
New Yorkeko munduak Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar. Actualizado
También te puede gustar Ver más
Euskalerria Irratia: elkarrizketak Euskalerria Irratiaren programaziotik eratorritako audio entzungarriak Actualizado
Iruñerrian Gaur Iruñerriko albisteak, Haritz Pascualek eta Maialen Huartek kontatuak. 13:30etik 14:00etara. Actualizado
Urubia Aktualitate gai baten ikuspegi orokorra ematea da Urubia bideo-podcastaren helburua. BADAren eta BERRIAren artean elkarlanean ondutako podcasta da, eta hilean behin argitaratuko da. Actualizado