Trending Misterio
iVoox
Descargar app Subir
iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis
Barruan Gaude
Barruan Gaude
Podcast

Barruan Gaude 5c5y3m

102
782

Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro. 421z2b

Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

102
782
#23 - Luistxo Fernandez - Ni naiz Spartacus.
#23 - Luistxo Fernandez - Ni naiz Spartacus.
Episodio en Barruan Gaude
Luistxo Fernadez (Eibar, 1966) Egunkariaren sortzaileetako bat da. Kazetaria. Baina teknologiaren oihanera salto egin zuen, haren lilurak erakarrita, lagun batzurekin batera Codesyntax sortu zuenean. Ozpina da, garratza, eta era berean sinpatikoa eta jatorra. Hori bai ez espero zurikeriarik haren partetik. ‘Etxepare Porno. zibernetika euskaratzeko metodoa’ liburua idatzi zuen 1998ean, eta Sustatu.eus 2001ean, baina euri gehiegi egin du ordutik. Orain Egunean Behin plataforma ospetsuaren arduradunetako bat da. Snookerraz, ADN mitokondrialaz eta internetez hitz egin dugu, besteak beste. Bere etxeko ateak zabaldu dizkigu. Jarri kaskoak eta entzun! Harpidetu eta babestu proiektua! http://patreon.com/zuzeupod the show (http://podcast.zuzeu.eus)
Mundo y sociedad 5 años
1
0
169
59:22
#23 - Luistxo Fernandez - Bera da Spartacus
#23 - Luistxo Fernandez - Bera da Spartacus
Episodio en Barruan Gaude
Luistxo Fernadez (Eibar, 1966) Egunkariaren sortzaileetako bat da. Kazetaria. Baina teknologiaren oihanera salto egin zuen, haren lilurak erakarrita, Codesyntax sortu zuenean lagun batzurekin batera. Ozpina da, garratza, eta era berean sinpatikoa eta jatorra. Hori bai ez espero zurikeriarik haren partetik. ‘Etxepare Porno. zibernetika euskaratzeko metodoa’ liburua idatzi zuen 1998ean, eta Sustatu.eus 2001ean, baina euri gehiegi egin du ordutik. Orain Egunean Behin plataforma ospetsuaren arduradunetako bat da. Snookerraz, ADN mitokondrialaz eta internetez hitz egin dugu, besteak beste. Bere etxeko ateak zabaldu dizkigu. Jarri kaskoak eta entzun! Harpidetu eta babestu proiektua! http://patreon.com/zuzeupod the show (http://podcast.zuzeu.eus)
Mundo y sociedad 5 años
2
0
100
59:22
#22 - Beñat Sarasola - Liburu bakoitzak du bere lekua
#22 - Beñat Sarasola - Liburu bakoitzak du bere lekua
Episodio en Barruan Gaude
Beñat Sarasola 1984an jaio zen Donostian.  Nekez topa zezakeen NAN txartelean zizelkatzeko urte aproposagorik.  Literaturak apasionatu izan du gazte gaztetatik eta, idazlea izateaz gainera, kritikaria eta unibertsitateko irakaslea ere bada donostiarra. Poesiatik eleberriaren jenerora egin du salto 'Deklaratzekorik ez' (Susa, 2019) lana ederrarekin. Bere etxeko apalategietan nekez topatuko duzu tartetxo bat, aitzitik, liburu bakoitzak du bere lekua. Harkaitz Canoren belauntzitik oso gertu bizi da, Egia auzoan, eta berak ere katamaraneko ateak zabaldu dizkigu. Sartu nahi? Jarri kaskoak eta entzun! Harpidetu eta babestu proiektua! http://patreon.com/zuzeupod the show
Mundo y sociedad 5 años
2
0
363
54:47
#21 - Arantxa Iturbe - Irratia da bere etxea
#21 - Arantxa Iturbe - Irratia da bere etxea
Episodio en Barruan Gaude
Euskadi Irratiko uhinetan entzuten da Arantxa Iturberen (Alegia, 1964) ahotsa 80ko hamarkadatik. Bere etxera gonbidatuko gaituen galdetu eta erantzun digu erredakzioa dela bere kabia. Iturbek dio, mikrofono, estudio eta bulego arteko leku hori duela etxetzat aspaldidanik. Kultura maite du eta berau egin du ogibide, irratian eta idazle gisa. Entzule fina da, galderak egiten dituenak entzuten ere jakin behar baitu. 'Arratsean' saioa amaitzen den azken segunduan den dena bere lekuan dagoela sentitzea, orgasmoaren parekoa dela aitortu digu alegitarrak. Hala ote? Jarri kaskoak eta entzun! Harpidetu eta babestu proiektua! http://patreon.com/zuzeupod the show
Mundo y sociedad 5 años
2
2
345
51:48
#20 - Rafa Rueda - Akorde minor baten ostean
#20 - Rafa Rueda - Akorde minor baten ostean
Episodio en Barruan Gaude
Bizitzaren pentagraman akorde minor baten ostean maiorra etorri liteke. Edo beste minor bat gehiago, agian. Rafa Ruedak (Mungia, 1972) ondotxo daki hori, urte ugari baitaramatza musikaren oihanean bizitzen. Abeslaria, ekoizlea, eta Euskal Herriko gitarrista finenetariko batda mungiarra. PiLT metal talde ospetsua sortu zuen 1992an eta bakarka diskografia oparoa osatu du azken hamarkadetan. Ez da saski bakarreko sagarra, eta hainbat musika estilo landu ditu; besteak beste, metala, folka, popa edo elektronika, baina, berak ez du sailkapenen neurrietan sartzea gustoko. Orain Mungiako bere etxeko sotoan eraiki du estudioa. Bertan igarotzen ditu orduak musika egiten, doinuekin eta testurekin jolasean. Etxeko ateak zabaldu dizkigu, sartu nahi duzu? Harpidetu eta babestu proiektua! http://patreon.com/zuzeupod the show
Mundo y sociedad 5 años
2
0
240
01:05:32
#19 - Itziar Ituño - Bizitzan errebeldea, fikzioan polizia
#19 - Itziar Ituño - Bizitzan errebeldea, fikzioan polizia
Episodio en Barruan Gaude
Itziar Ituño aktorea da. Goenkalen egiten zuen Nekane Beitia ertzainaren papera zela eta ezagutu zuen Euskal Herriak, eta orain 'La Casa de Papel' telesail arrakastatsuko Raquel Murillo poliziaren azalean jarri delako egin da famatua mundu osoan. Egunetik gauera milaka eta milaka zale batu ditu Instagramen 2,4 milioi jarraitzaile izatera (2019ko azaroa) iritsi arte. Influentzerra izanagatik ere zenbait lan galdu ditu, espainiar ultraeskuinak bultzatutako boikot kanpainak direla medio. Polemikoaren etiketa jarri diote, baina, horrek Netflix etxeari bost ajola. La Casa de Papelen 4. denboraldia iragarri dute jada, eta Murillo inspektoreak pisuzko papera izaten segiko du bertan. 'Hil Kanpaiak' Imanol Rayoren pelikulan parte hartu du Eneko Sagardoy aktorearekin batera. Deskantso egunak dituen arren, bere etxeko ateak zabaldu dizkigu, sartu nahi? the show
Mundo y sociedad 5 años
3
1
441
50:40
#18 - Joserra Senperena - Doinuen alfabetoaz idazten du
#18 - Joserra Senperena - Doinuen alfabetoaz idazten du
Episodio en Barruan Gaude
Seat 600 baten tamainako pianoa dauka egongelan aparkatuta. Beti afinatuta, bada ezpada ere. Gros auzoan daukan etxea musika eginaz ordaindu du, eta maite du ofizioa. 'Existentzia minorrak' bakarkako diskoaren aurkezpen lanetan dabil orain, Victoria Eugenia Klubean goiz bakar batean grabatutako piano piezekin osatutako disko luzea. Baina bakarka aritzeaz gainera, beste musikarien laguntzaile gisa ere ibili izan da; tartean, Bide Ertzean, Fito y los Fitipaldis, Duncan Dhu edo Sabinarekin. Ezagutu du estadio betearen oihartzunak eragiten duen oilo ipurdia, eta baita jazz clubaren zurrumurru ixila ere. Euskal Herrian gutxi dira musikaren mundua berak bezain sakon ezagutzen dutenak. Etxeko ateak zabaldu dizkigu. Harpidetu eta babestu proiektua! http://patreon.com/zuzeupod the show
Mundo y sociedad 5 años
1
0
150
45:12
#18 - Joserra Senperena - Doinuen alfabetoan idazten du

87
45:12
#17 - Izaro Andrés - Limoiari kosk!
#17 - Izaro Andrés - Limoiari kosk!
Episodio en Barruan Gaude
Azken denboran gehien nabarmendu den euskal abeslaria da Izaro Andrés (Mallabia, 1993). Bizkaitarra izanagatik ere Donostian bota ditu erroak, eta maite ditu hiriburuko izkinak eta ezkutalekuak. Bere etxeko ateak zabaldu dizkigun egunean Franco diktadorea zulotik atera dute eta El País egunkariak argitaratu du 'Invierno a la vista' 2020ko urtarrilean kaleratuko duen 'Limones en invierno' diskoaren siglea. Abesti egilea izateaz gainera enpresa bat ere sortu du, eta musika ogibide bihurtzea lortu du mallabiarrak. Etxeko saloian, limoien artean, hasi dugu solasaldia. the show
Mundo y sociedad 5 años
2
0
366
55:26
#16 - Juanan Larrañaga - Bizitza futbolari emana
#16 - Juanan Larrañaga - Bizitza futbolari emana
Episodio en Barruan Gaude
Futbolari baten handitasuna ez da neurtzen etxeko atarian duen autoaren zaldietan. Ezta etxearen kalibrean ere. Juanan Larrañaga (1958, Loiola, Azpeitia) da honen adibide. Errealarekin kopa bat eta bi liga irabazi zituen, besteak beste, azpeitiarrak. Futbol zaharraren eta berriaren arteko zubitik igaro zen, Atotxa mitikoa eraitsi eta Anoeta estrenatuz 93-94 denboraldian. Hain zuzen ere, botak eskegi zituen urte berean. Gerora EiTBn esatari lanetan aritzeaz gain, entrenatzaile eta zuzendari teknikoa ere izan da hainbat taldetan. Astigarragako Mundarro taldean dabil orain. Bere etxeko atea igaro, eta korridoretik egongelara egin dugu bidea. Bertan egingo dugu solasaldia. Sakatu 'harpidetu' zure audio plataforman! the show
Mundo y sociedad 5 años
0
0
125
51:04
#16 - Juanan Larrañaga - Loiolako futbolaria

#15 - Josebe Blanco - Pikunietako artzaina
#15 - Josebe Blanco - Pikunietako artzaina
Episodio en Barruan Gaude
Pikunieta baserria pinudiek inguratutako larre batean paratzen da, itsaso mailatik 500 metrora-edo. Gertuen dagoen herria 7,5 kilometrora dago eta hego haizeak zakar jotzen du udazkenean. Bertan bizi da Josebe Blanco artzaina. Duela bost urte utzi zuen irakaskuntza artaldearen eta etxaldeko lanen kargu egiteko. Eta oso zoriontsu da. Bere ikuiluko ateak zabaldu dizkigu eta bertan egin dugu solasaldia. Garoz egindako ohatzean. Erabilitako abestiak: 'Piromania', Anari.  'Euria ari du', Joseba Irazoki the show
Mundo y sociedad 5 años
1
0
152
50:30
#14 - Mikel Urdangarin - Margolariaren semea
#14 - Mikel Urdangarin - Margolariaren semea
Episodio en Barruan Gaude
Bigarren denboraldia hasteko, azken hiru urteetan oso gertuko izan dudan lagun baten kabira sartuko gara. Zornotzako Santa Maria parrokiaren parean dagoen haurtzaroko etxean jarri du hitzordua Mikel Urdangarinek. Mutsumi Aragaki okinawar musikaria du alboan, Sanshina (ekialde urruneko banjo moduko bat) lepoan hartuta, zornozatzarrarekin doinuak trukatzeko asmoz. Musika ogibide egiteko erabakia duela 22 urte inguru hartu zuen Urdangarinek eta ordutik hamaika disko kaleratu du. Abesti egilea da, songwriterra, eta idatzi dituen kantu asko hilezkorrak dira dagoeneko. Bazkaldu eta mikrofonoen aurrean jarri gara. the show
Mundo y sociedad 5 años
5
0
274
56:30
S2 Pilotua - Beldurgarria izango da!
S2 Pilotua - Beldurgarria izango da!
Episodio en Barruan Gaude
ZuZeu Podcast bueltan da! Eta Bipareta, 10 minututan eta Barruan Gaude saioez gain, Euskal Gaizkileak Seriea estrenatuko dugu. Entzun pilotua! Euskal Gaizkileak Seriea (Beñat Hach Embarek) ZuZeu Podcastek eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak aurkezten dute Euskal Gaizkileak seriea. Beñat Hach Embarekek zuzendutako saio honen kapitulu bakoitzean Euskal Herriko gaizkile doilorrenak ezagutuko dituzu. 10 Minututan (Maite Goñi) Hezkuntza eta Teknologia eskutik doaz Maite Goñik zuzentzen duen saioan. Eguneroko arazo eta zalantzei erantzuna topatuko diegu. Bipareta (Arrate Hernandez) Gizarte gaiek bi aurpegi gutxienez izaten dituzte. Erreportaje saio honetan txanponaren bi aldeak agerian utziko ditu Arrate Hernandezek. Barruan Gaude (Oier Aranzabal) Elkarrizketa podcasta, baina zeozer gehiago. Oier Aranzabalen eskutik, pertsonaien etxeetara sartuko gara grabagailua eskuan. Etxeetako sotoraino. Adi zure podcast plataformari! the show
Mundo y sociedad 5 años
0
0
63
03:59
#13 - Harkaitz Cano - Idazlearen belauntzian, haizeak nondik jo
#13 - Harkaitz Cano - Idazlearen belauntzian, haizeak nondik jo
Episodio en Barruan Gaude
Egia auzoan, igogailurik iristen ez den zortzigarren pisu batean du kabia Harkaitz Canok (Lasarte, 1975). Saizarbitoriak txabolismoaren Donostia deitu zuen teilatu itsasoaren ertz batean. Eguzkia islatzen du uralita zaharrak, eta argi paregabea sartzen da iluntzean. Sukaldetik bulegora pasatzeko derrigorrez makurtu behar da koskorrekoa hartu nahi ez baduzu behintzat. Bost axola zion horrek Canori, atezainaren etxearen erdia erosi zuenean. New Yorketik itzuli berria zen, eta EiTBren fikzioetako gidoien ordainsariarekin lortu zuen etxea erostea. Zenbat aldatu diren gauzak kamarada. the show
Mundo y sociedad 5 años
5
0
322
01:21:38
#13 - Harkaitz Cano - Lau urteko proiektu bateko lehen urtean bizi da

#12 - Mikel Iturria - Ortiz, Chirbes eta oinarrizkora bidaia bat
#12 - Mikel Iturria - Ortiz, Chirbes eta oinarrizkora bidaia bat
Episodio en Barruan Gaude
Oinarrizkora itzulera aldarrikatzen du Mikel Iturriak (Irun, 1968). Donostiako Antiguan bizi da eta eibarnauta elastikoarekin dabil sareetan. Lehenengo euskal blogarien artean da, 'Harrikadak' (Pedradas gaztelaniaz) bitakorarekin. Orain liburu-denda idenpendienteetan bira egiten dabil 'Javier Ortiz, talento y oficio de un periodista' (Ediciones Akal, 2019)  liburua aurkezten. Bertan kazetari ezagunaren artikuluak bildu ditu. Atea zabaldu ditu eta leihoa itxi dugu hizketan hasi aurretik.   the show
Mundo y sociedad 5 años
2
0
192
55:18
#11 - Fermin Muguruza - Batzutan amodioarekin, bestetan aldiz, gorrotoarekin
#11 - Fermin Muguruza - Batzutan amodioarekin, bestetan aldiz, gorrotoarekin
Episodio en Barruan Gaude
Irungo betiko auzoan, Humo tabernatik oso gertu, bere etxeko sukalderaino sartu gara. Fermin Muguruza (Irun, 1963) ikono bat da, musikala, politikoa eta bitala, eta bere 56 urteak beteta, oraindik ere ez du galdu jendea asaldatzeko gaitasuna. Seme alabek ditu gidari eta bidelagun, eta haien bitartez heldu da trapa ezagutu eta ulertzera, eta betiko legez, guztioi aurrea hartzera. Jaialdiz jaialdi, zinemaz zinema dabil munduan zehar 'Black is Beltza' animazio pelikula besapean daramala. Orain Taipei, gero Kuba. Gaur arte egin dugu Barruan Gaude luzeena duzu honakoa. the show
Mundo y sociedad 6 años
4
0
563
01:34:35
#10 - Andoni Egaña - Errimatu ezin den bertsolaria
#10 - Andoni Egaña - Errimatu ezin den bertsolaria
Episodio en Barruan Gaude
Zarauzko etxeko ganbaran du lantokia Andoni Egañak (Zarautz, 1961). Bertan tabako beltzaren hatsak itsasten du dena; Bertsolari Txapelketa Nagusiko 4 txapelak, hamaika sari eta liburuz betetako apalategiak. Ganbara hartantxe idatzi ditu Berrian argitaratu dituen zutaberik ederrenak. Ez du mugikorrik eta ezta nahi ere. Emaila edo urtean egiten duen 180 plazak dira berarekin harremanetan jartzeko modurik zuzenena.  Bapatean, 10-8 silabako neurrian hasi dugu berbaldia. the show
Mundo y sociedad 6 años
3
0
363
39:32
#9 - Eneko Sagardoy - Pantailan handia, aurrez aurre erraldoia
#9 - Eneko Sagardoy - Pantailan handia, aurrez aurre erraldoia
Episodio en Barruan Gaude
Bilbon bizitzen 2 hilabete baino ez daramatza Eneko Sagardoy-k (Durango, 1994). HBO ekoizten ari den 'Patria' telesailak ekarri du Madrildik Euskal Herrira. Fernando Arambururen eleberria egongelako mahai gainean du, beste hainbat irakurgairekin batera, eta lanpetuta bizi da azken aldian. Ez da gutxiagorako, izan ere, 'Handia' filma egin eta Goya saria irabazi ostean modako aktorea bihurtu da. Telesailak eta pelikulak ikustea bere lanaren zati da, bertako giro eta keinuak arretaz begiratzea, pertsonaia berrien osagaien bila. Kontuz, pantailan erraldoia badirudi ere, aurrez aurre askoz ere handiagoa da.  the show
Mundo y sociedad 6 años
0
0
139
51:29
Más de ZuZeu Podcast Ver más
ZuZeuko Bipareta
ZuZeuko Bipareta ZuZeu Podcast sareko erreportaje eta dokumental podcasta. Jorratzen ditugun gaiei gutxienez bi aurpegi, bi hegi, bilatzen saiatuko gara. Actualizado
Euskal Gaizkileak
Euskal Gaizkileak Abesti asko belaunaldiz-belaunaldi iritsi dira gugaino, eta kantatzen ditugun arren, maiz ez dugu ezagutzen atzean daukaten historia odoltsua. Podcast honetan errealitatea eta fikzio dosiak nahastuta, gure herrietan gertatutako hainbat krimenen berri ematera gatoz. Actualizado
10 minututan
10 minututan 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu. Eskolan aplikatzeko rikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu gurera murgiltzeko? Actualizado
También te puede gustar Ver más
baDA!bil
baDA!bil "BaDA!bil", egile gazteei eskainitako podcasta da. DA, Durangoko Azoka nagusiaren testu inguruan gogoetarako zabaldu den kanal berria da. Egile eta ekintzaileek aztertu nahi dituzten gaien inguruan aunartzeko gunea. Actualizado
Berria FM
Berria FM 2019an abiatu zen Berria FM podcasta, eta ziklo berri bat hastekoa da. Aurrerantzean, Uxue Rey eta Ane Eslaba kazetariak izanen ditu gidari. Hamabostean behin, podcastak aukera emanen du pausa bat egin eta bi astez gertatu direnei atzera begirakoa egiteko. Albisteak berrikusi, askotariko esparruetan dabiltzan emakumeen eta genero disidenteen ahotsei bozgorailua eman, eta azkurak eragin, behar denetan. Betaurreko moreak janzteak hori baitakar: begirada zorrotza, eta, feminismoan aurrera egiteko, beste batzuk atzera bultzatzea tarteka. Actualizado
BAIPASA
BAIPASA Euskadi Irratiko Baipasa duzu biderik egokiena arratsaldero munduko aktualitatea jarraitzeko. Olaia Urtiagak lagunduko dizu entretenimendutik informaziorako by-a egiten. Actualizado
Ir a Mundo y sociedad