Trending Misterio
iVoox
Descargar app Subir
iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis
TXINA ZAHARREKO IPUINAK
TXINA ZAHARREKO IPUINAK
Podcast

TXINA ZAHARREKO IPUINAK 2m5u4o

Por ARGIA
7
43

Jexux Eizagirre Portillok Txinako ipuin zaharrak bildu, hautatu eta hauen bertsioak idatzi ditu. ARGIAk egunean ipuin zahar bat jarriko du irakurgai, eta entzun ere egin ahalko ditugu, Pako Izagirre Irureren ahots ederrez irakurriak. Jexux Eizagirrek azpimarratu du ipuin hauek "bertsioak direla", eta moldatu edo aldatu egin dituela gaur egunean erreproduzitzekoak iruditu ez zaizkion balio edo egitura zaharkituak: "Adibidez, erreinutan antolatuta zegoen Txina, eta erreinu beharrean herrialde idatzi dut, ez da inondik inora itzulpen zuzena egin dudana". Maitane Gartziandiak ilustratuko du ipuin hauetako bakoitza. 2n3b1t

Jexux Eizagirre Portillok Txinako ipuin zaharrak bildu, hautatu eta hauen bertsioak idatzi ditu. ARGIAk egunean ipuin zahar bat jarriko du irakurgai, eta entzun ere egin ahalko ditugu, Pako Izagirre Irureren ahots ederrez irakurriak. Jexux Eizagirrek azpimarratu du ipuin hauek "bertsioak direla", eta moldatu edo aldatu egin dituela gaur egunean erreproduzitzekoak iruditu ez zaizkion balio edo egitura zaharkituak: "Adibidez, erreinutan antolatuta zegoen Txina, eta erreinu beharrean herrialde idatzi dut, ez da inondik inora itzulpen zuzena egin dudana". Maitane Gartziandiak ilustratuko du ipuin hauetako bakoitza.

7
43
Pozadera
Pozadera
Baten batek, ura atera eta edateko pozadera bat zulatu zuen, bide bazterrean. Handik bertatik pasatzen zen jendeak, goraipatzen zuen, pozadera egin zuen ezezagun haren asmoa. Ezezagunari esker, bazuten egarria asetzeko modua. Egun batean, baten bat, ura ateratzera joan, pozaderara erori, eta ito egin zen. Orduz geroztik, jende guztiak gaizki esaka jardun zuen, esanez: – Zeini bururatu ote zaio pozadera bat egitea, bide bazterrean?
Arte y literatura 5 años
0
0
111
01:06
Jostorratza
Jostorratza
Amona zahar bat ari zen – Hubei lurraldean –, farol baten argitan, zerbaiten bila, etxe aurrean. Handik bertatik pasatzen zen jendeak galdetu zion: – Zeren bila zabiltza, amona? – Jostorratzaren bila. Eta denak jarri ziren jostorratzaren bila, etxe aurrean, farolaren argitan. Halako batean, galdetu zioten amonari: – Non galdu duzu jostorratza, amona? – Etxeko sukaldeko txokoan – amonak. – Eta etxe aurrean zabiltza bilaka? – Hemen argi ederra baitago – amonak –, eta, sukaldeko txokoan, berriz, ezta batere.
Arte y literatura 5 años
0
0
89
01:15
Pareta eroria
Pareta eroria
Bazen behin, Sung lurraldean, gizon aberats bat, dirutza handia zuena. Etxeko pareta erortzen hasi zen, zaparrada ikaragarri baten eraginez. –Pareta ez baduzu berritzen – esan zion semeak –, lapurren bat sartuko zaizu. Auzoko zahar batek ere, ohar bera egin zion gizon aberatsari. Gau hartan bertan, lapurtu zioten dirutza handi bat. Orduan, gizon aberatsak goraipatu egin zuen semea, asmatu zuelako; eta susmo txarrak hartu zizkion auzoko zaharrari.
Arte y literatura 5 años
0
0
72
01:16
Inor ere ikusi ez zuen gizona
Inor ere ikusi ez zuen gizona
Bazen behin gizon bat, Chi lurraldean, beti zegoena, gau eta egun, urregorriaren egarriak. Egun batez, arroparik garestienak jantzi, eta hemen non datorren azokara. Urregorria saltzen zuen dendariaren postura iristean, piezarik handiena hartu eta han ziak eta baziak ihesi, etxera bidean. Preso hartu zuen soldaduak galdetu zion: – Nolatan lapurtu duk piezarik handiena, azokako jende guztiaren aurrean? – Lapurtu dudanean – erantzun zuen –, ez diat inor ere ikusi. Urregorria besterik ez diat ikusi.
Arte y literatura 5 años
0
0
67
01:06
Susmoa
Susmoa
Gizon batek bere aizkora galdu zuen. Sinetsita zegoen, lapurtu egin ziotela. Eta lapurra bere auzokidearen seme gaztea zela. Erreparatu egin zion gaztearen ibilerari: lapurren ibilera ber bera. Erreparatu egin zion gaztearen begiradari: lapurren begirada ber bera. Erreparatu egin zion gaztearen hitz egiteko moduari: lapurren hitz egiteko modu ber bera. Erreparatu egin zion gaztearen gainerako kontu eta gauza guztiei: lapur jendilajeak izan ohi dituen kontu eta gauza ber berak. Gizonak ez zuen zalantza izpirik: gaztea zen lapurra. Baina, egun batean, aizkora aurkitu zuen basoan. Gizona joan ohi zen basoan. Basotik etxeratzean, gaztea ikusi zuen. Eta orduan gaztearen ibilera, begirada, hitz egiteko modua, eta gainerako kontu eta gauza guztiak ez zitzaizkion iruditu lapur jendilaje horrek izan ohi dituenak, ezta hurrik emanda ere.
Arte y literatura 5 años
1
0
61
01:36
Pazientzia
Pazientzia
Jexux Eizagirre Portillok Txinako ipuin zaharrak bildu, hautatu eta hauen bertsioak idatzi ditu. ARGIAk egunean ipuin zahar bat jarriko du irakurgai, eta entzun ere egin ahalko ditugu, Pako Izagirre Irureren ahots ederrez irakurriak. Jexux Eizagirrek azpimarratu du ipuin hauek "bertsioak direla", eta moldatu edo aldatu egin dituela gaur egunean erreproduzitzekoak iruditu ez zaizkion balio edo egitura zaharkituak: "Adibidez, erreinutan antolatuta zegoen Txina, eta erreinu beharrean herrialde idatzi dut, ez da inondik inora itzulpen zuzena egin dudana". Maitane Gartziandiak ilustratuko du ipuin hauetako bakoitza.
Arte y literatura 5 años
0
0
75
01:51
Azeria eta tigrea
Azeria eta tigrea
Tigre beldurgarriak, ehizan zebilela, harrapatu zuen azeri maltzurra. – Ezin naik jan –esan zion azeri maltzurrak. Zeruko Enperadoreak izendatu naik, animali guztien errege. Jaten banaik, Zeruko Enperadorearen agindua hautsiko duk. Ez badidak sinesten hator nirekin. Eta heuk ikusiko duk, nola ihes egiten duten animali guztiek, ni ikusi orduko. Tigre beldurgarriak ez zuen nahi, Zeruko Enperadorea haserrea pizterik. Eta, azeri maltzurrak esan bezala, elkarrekin abiatu ziren oihanean barrena. Animali guztiek ihes egiten zieten, haiek biak ikusi orduko. Tigre beldurgarriak uste zuen, azeri maltzurraren beldur egiten zutela ihes. Eta ez zen ohartu ere egin, tigre beldurgarriaren beldur egiten zutela.
Arte y literatura 5 años
0
0
72
01:28
Más de ARGIA Ver más
Oroimen Histerikoa
Oroimen Histerikoa Nagore Irazustabarrena historialariaren podcast berria da 'Oroimen Histerikoa'. Axier Lopez kazetariaren konpainian historiako pasarte edo bitxikeria bat ekarriko digu hamabost minutuko istorio batean bilduta. Asteartero izango duzue saioa entzungai ARGIAn, gure ohiko audio plataformetan eta sare sozialetan. Actualizado
Beranduegi
Beranduegi Breaking fake newsak, ironia demokratikoa eta maitasun oldarkorra lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ordubeteko irratsaioa, bi ostiralean behin, ARGIAren webgunean Actualizado
Egonarria
Egonarria Lurrari eta laborantzari buruzko saioa da 'Egonarria', Eli Pagola eta Mattin Jauregik aurkeztua. Astero 40 minutuko pilulatxoa emango digute. Actualizado
También te puede gustar Ver más
BERTSO ZAHARRAK
BERTSO ZAHARRAK Urtez urteko trasmisioan gugana heldi diren bertso zaharrak bildu, eta Olatz Kortaren ahotsez eta Xabier Zubeldiaren musikaz zuen eskura jarriko ditugu atal honetan. Actualizado
Kulturaren Lapikoa
Kulturaren Lapikoa La última emisión de este espacio fue el 15 de octubre del 2015, a las 14:30:00. Actualizado
Theatre of the Mind
Theatre of the Mind Explore the power of your mind to create reality. Featuring interviews with visionaries, consciousness researchers, maverick scientists and authors. Learn about energy medicine, remote viewing, heart intelligence, hypnotherapy, mind mapping, PSI, Kundalini, meditation, visualization and more! Hosted by Kelly Howell of Brain Sync - www.brainsync.com Actualizado
Ir a Arte y literatura