SOUND SYSTEM 6v1f3z

Aritz Sound System

SOUND SYSTEM SAIOA Sound System saioa “Musika Beltza” eta “Elektronikoa” delako musikei eskainitako saioa da. Astearte eta asteazkenetan emititzen da gaueko hamarretatik...

SOUND SYSTEM SAIOA Sound System saioa “Musika Beltza” eta “Elektronikoa” delako musikei eskainitako saioa da. Astearte eta asteazkenetan emititzen da gaueko hamarretatik hamaiketara (22:00-23:00) Molotoff Irratian (91.8fm). Saioan musika da protagonista. Aipatu estiloetako musikak jartzen dira (reggae, rap, soul, funk, afro-brasildar doinuak, drum& bass, jungle, dub, etab.) eta disko berri eta nobedadeei ematen zaie lehentasuna. Musika asko entzuteaz gain, tarteka, musika horren egileak elkarrizketatzen dira; musikariak, festa eta jaialdi antolatzaileak, etab. Musika, elkarrizketak eta agenda. Saioaren arduraduna Aritz Sound System da; musika adikto amorratua. Aritzek gustuko dituen doinuak Euskal Herri osotik zabaltzen ditu disko jartzaile modura aritzen denean eta agendan, lehentasuna ematen zaie festa eta sound system hauei. HISTORIA Sound System saioa 1992. urtean hasi zituen bere emanaldiak. Aurretik, Aritzek “Tope Bwana” izeneko saioa egiten zuen Molotoff Irratian (1989. urtetik) eta hau ere musika beltzari (reggaeari) bereziki eskainitako saioa zen. Sound System izenarekin saioa egin duen urteetan, milaka kantu eta ehunka lagun elkarrizketatu ditu saioan. Saio bereziak ere ugari izan dira: zuzeneko sesioak, abeslariekin saioak, etab.

Descargar APP iVoox

Episodios de SOUND SYSTEM 2p3b68

Sound system 2006-04-11 4p6747

+1 año 01:16:13

SOUND SYSTEM 2006-04-05 - Real Nigger elkarrizketa 5p4m4j

+1 año 01:04:59

SOUND SYSTEM 2006-04-04 6d5f37

+1 año 54:07

SOUND SYSTEM 2006-03-29 2m3n1b

+1 año 54:57

Ver todos los episodios