iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis

Podcast
Sarean.eus 2v2e2w
271
119
Sarean.eus, orain, irratian. Ingurune digitala ardatz, kultura eta musika lagun, PuntuEUS Fundazioarekin elkarlanean. 5m2ky
Sarean.eus, orain, irratian. Ingurune digitala ardatz, kultura eta musika lagun, PuntuEUS Fundazioarekin elkarlanean.
PODCAST. Sabino San Vicente, Euskaltel Fundazioa
Episodio en Sarean.eus
Kaixo Mundua posible da ere laguntzaile eta babeslei esker. Alde batetik, Euskaltel Fundazioak laguntzen gaituelako eta beste aldetik, Dinahosting-ek. Euskaltel Fundaziotik Sabino San Vicente izan da Sarean.eus-en. Oso lanpetuta egon arren, tarte bat hartu du Euskal Encounterreko zuzendariak Kaixo Mundua lehiaketari buruz jarduteko.
07:01
PODCAST. Aimar Cordero, Egibide ikastetxeko irakaslea
Episodio en Sarean.eus
Gasteizera jo dugu Egibide ikastetxeko Aimar Cordero irakaslearekin hitz egitera. Iaz Kaixo Mundua lehiaketa pilotuan parte hartu zuen bere ikasleekin batera. Aurtengo edizioan ere gurekin izan da eta oso pozik dago ikasleek aurkeztutako proiektuekin. Urtebetean eginiko bilakaera nabarmena izan dela aitortu du.
08:40
PODCAST. Lorea Argarate, epaimahaikidea
Episodio en Sarean.eus
Kaixo Mundua lehiaketako epaileetako bat izan da Lorea Argarate. Gustura hartu du ikasleek eginiko webguneak epaitzeko lana. Ikasle eta irakasleek eginiko lana zoriondu du Loreak eta Kaixo Mundua proiektuaren garrantzia azpimarratu nahi izan du. Horrez gain, partaideen webguneak epaitzeko erabilitako irizpideen berri eman digu.
16:41
PODCAST. Haizea Aedo, Eunate BHIko irakaslea
Episodio en Sarean.eus
Eunate BHIra goaz, Iruñara, Haizea Aedo irakaslearekin hitz egitera. Bere ikasleek 2019-2020 Kaixo Mundua lehiaketan parte hartu dute eta batxilergoko webgune berri onenaren saria jaso dute. Naseinu izeneko web orrialdeak bezeroen arrakasta haien lanetan bilatzea du helburu.
08:42
PODCAST. BerdinGO!
Episodio en Sarean.eus
Lanbide Heziketako webgune berri onenaren saria Harrobia Lanbide Ikastolako Marina Azkarraga eta Yaiza Garcia ikasleek jaso dute. BerdinGO! izeneko mahai-joko batean oinarrituta sortu dute webgunea, emakumeak eta lan mundua batzen dituena. Ikasleen esanetan, orokorrean, ona jaso du proiektuak.
09:37
Sarean 111. Irratsaioa. Kaixo Mundua
Episodio en Sarean.eus
Kaixo Mundua lehiaketaren lehen edizioa egin du PuntuEUS Fundazioak. DBH, BATXI eta Lanbide Heziketako ikasleek webguneak garatu dituzte eta epaimahai profesional batek epaitu ditu. Sari banaketarik ezin izan da egin, baina irabazleekin amaitu dugu denboraldia.
54:51
PODCAST. Datuen burujabetza Interneten: SSI
Episodio en Sarean.eus
Manex Garaio informatikariak Urko Larrañagaren "Datuen burujabetza Interneten: SSI" artikuluaren analisia eskaini digu. Google, Facebook edo Amazon kontuak sortzerako orduan datuen pribatutasunak duen garrantziaz ohartarazi gaitu. Artikulu osoa irakurgai duzue Sarean.eus-en.
10:33
PODCAST. Fikziotik errealitatera
Episodio en Sarean.eus
Lorea Argaratek ikus entzunezkoen gaia ekarri digu Sarean.eus-era. Serie eta pelikulak oinarri hartuta fikzioak islatzen duen errealitatea azaldu digu, hau da, fikzioak etorkizuneko arazoak islatzeko duen ahalmena kontatu digu. Hainbat adibide eta gomendio eskuragarri utzi dizkigu.
16:44
PODCAST. Minecraft OITC txapelketa
Episodio en Sarean.eus
"Game Erauntsia"-ko kide diren Maitane Junguitu eta Garikoitz Larrañaga elkarrizketatu ditugu. Tabakaleran, ekainaren 19an eginiko Minecraft OITC txapelketaren berri eman digute. COVID-19aren ondorioz hainbat proiektu bertan behera utzi behar izan dituzte, baina hala ere, pozik daude antolatutako txapelketekin eta parte-hartzaileen erantzunarekin.
20:04
Sarean 110. Irratsaioa. Bideojokoetan murgilduta
Episodio en Sarean.eus
Pandemiak kolpatu gaituen arren, denboraldi betea ekarri dugu Sarean.eus-era. Bukatzen ari da aurtengoa, baina gaur jolastera goaz. Tabakalerara egin dugu salto "Game Erauntsia"-ko kide diren Maitane Junguitu eta Garikoitz Larrañagarekin hitz egitera. OITC Minecraft txapelketaren aurkezpena eskaini digute. Horrez gain, Manex Garaiok eta Lorea Argaratek hainbat bitxikeria kontatu dizkigute.
56:04
PODCAST. Kirol ikuskizunak normaltasun berrian
Episodio en Sarean.eus
Astero bezala, gurekin izan da Manex Garaio Sarean.eus-eko kolaboratzaileek idatzitako artikuluak aztertzen. Gaurkoan, ordea, berak idatzitako artikuluaren analisia eskaini digu, "Kirol ikuskizunak normaltasun berrian". Artikulu osoa irakurgai dago Sarean.eus-en.
09:34
PODCAST. Mozilla Hubs
Episodio en Sarean.eus
Espazio birtualean murgilduta ibili da azken egunotan Lorea Argarate. Mozilla Hubs tresna aurkeztu digu gaurkoan, jostagarria bezain erabilgarria. Telelanaren ondorioz, etxeladi honetan egindako bilera birtualak gertukoago sentiarazteko balio izan du, baita lantaldea apur bat alaitzeko ere.
14:36
PODCAST. 3D inprimatzaileen aplikazioak
Episodio en Sarean.eus
Ertz ezberdinetatik heldu izan diogu 3D inprimaketari Sarean.eus-en. Gaurkoan, bioinprimaketa izan dugu ardatz. Koldo Artola, DomoTek enpresako buruarekin hitz egin dugu. Haren esanetan, bioinprimaketa teknologia berria izan arren, urte batzuk barru denen eskura egongo da.
24:00
Sarean 109. Irratsaioa. Bioinprimaketa
Episodio en Sarean.eus
Gizaki eta animalien ehun anatomikoak 3D inprimatze prozesuaren bitartez sortzea da bioinprimatzea. Luze eta zabal sakondu dugu gaia Koldo Artola DomoTek enpresako buruarekin. Horrez gain, Lorea Argaratek eta Manex Garaiok pil-pilean dauden gaiak jorratu dituzte.
54:34
PODCAST. New IP
Episodio en Sarean.eus
Aste honetan ere Manex Garaio izan dugu Sarean.eus-eko kolaboratzaileek idatzitako artikuluak aztertzen. Gaurkoan, Josu Waliño, PuntuEUS Fundazioko zuzendariaren "New IP, Txinak proposatutako Internet protokolo berria" artikuluaren analisia eskaini digu.
11:54
Sarean 108. Irratsaioa. Wikipedia eta hezkuntza
Episodio en Sarean.eus
Saio berezia izan da gaurkoa, izan ere, eszenario pandemikoaren ondorioz hilabete batzuk pasa dira wikilariak elkarrizketatu gabe eta gaurkoan Galder Gonzalez izan dugu haien hezkuntza proiektuak eta euskal wikipediaren egoera azaltzen. Gainera, astero bezala, Manex Garaiok eta Lorea Argaratek hainbat bitxikeria kontatu dizkigute.
52:33
PODCAST. Euskarazko Wikipediaren hezkuntza proiektuak
Episodio en Sarean.eus
Aspaldiko partez gurean izan da Galder Gonzalez wikilaria. Euskarazko Wikipediak eszenatoki pandemikoan izan duen bilakaera aztertzeaz gain, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko ikasleekin eginiko proiektua azaldu digu. Gustura gelditu dira wikilariak lortutako emaitzekin.
18:06
PODCAST. Teknologia eta artea
Episodio en Sarean.eus
Gai alaiak jorratzea gustuko du Lorea Argaratek. Horregatik, gaurkoan, teknologiarekin egindako artearen bitxikeriak kontatu dizkigu. Bestalde, algoritmoen gaia landu du ere, haien inguruko zenbait azalpen emanez. Kontzientzia pizteko nahiz berpizteko hizketaldi interesgarria.
11:59
PODCAST. Zibersegurtasuna
Episodio en Sarean.eus
Asko daki zibersegurtasunaren inguruan Lorea Argaratek eta gaurkoan datuen pribatutasunak duen garrantziaz hitz egin digu. Google eta Apple-ek sortutako teknologia berria adibide gisa hartuta, datuen inguruan kritikoak izan behar garela esan digu Loreak, baita arduraz jokatzeko ere.
14:50
PODCAST. STARLINK, satelite bidezko abiadura handiko Internet konexioa
Episodio en Sarean.eus
Astero bezala, Manex Garaio informatikaria izan dugu Sarean.eus-en. Gaurkoan, Xabier Diaz Silvestrek idatzitako "STARLINK, satelite bidezko abiadura handiko Internet konexioa" artikuluaren inguruko analisia eskaini digu. Artikulu osoa irakurgai dago Saren.eus-en.
11:00
Más de PuntuEUS Fundazioa Ver más
También te puede gustar Ver más
10 minututan 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu. Eskolan aplikatzeko rikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu gurera murgiltzeko? Actualizado
Data On The Road Bienvenidos a Donde vamos a hacer la maleta y vamos a viajar todos juntos en busca de personas, instituciones y empresas que tienen algo nuevo que decir. Queremos difundir de una forma original y amena como los datos están impulsando una nueva revolución y como está cambiando la economia y la forma como entendemos el mundo. Por eso, nos comprometemos a generar un contenido veráz y de calidad. Para que puedas disfrutar y aprovechar tu tiempo en un podcast semanal cada miércoles Actualizado
Sarean Sarean.eus, orain, irratian. Ingurune digitala ardatz, kultura eta musika lagun, PuntuEUS Fundazioarekin elkarlanean. Actualizado