Trending Misterio
iVoox
Descargar app Subir
iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis
Menda Bikoitza
Menda Bikoitza
Podcast

Menda Bikoitza 685xq

Por ARGIA
27
105

Garbiñe Larrearen podcast honetan sendabelarrei buruzko bitxikeriak, erabilera praktikoak, belarren munduan aritu eta adituak denei elkarrizketak eta bestelako kontu asko aurkituko dituzu. 25d33

Garbiñe Larrearen podcast honetan sendabelarrei buruzko bitxikeriak, erabilera praktikoak, belarren munduan aritu eta adituak denei elkarrizketak eta bestelako kontu asko aurkituko dituzu.

27
105
Menda Bikoitza 2x15: Samaritarraren ukendua eta zaingorri ukendua
Menda Bikoitza 2x15: Samaritarraren ukendua eta zaingorri ukendua
Episodio en Menda Bikoitza
Gaurkoan oso ohikoa ez den zerbait ekarri dugu saiora. Entzule batek gugana jo eta samariar baltsamoaren formula ekarri digu. Duela 50 bat urte Donostiako Santa Teresa klausurako lekaimeek Bálsamo Samaritano deitua egiten omen zuten, eta galdu ez dadin, errezeta helarazi digu. Benetan gai interesgarria da, gaur egun egiten ditugun ukenduen antzik ez duen formula baita, eta atzean duen istorioa ere ez da edonolakoa. Hemen baltsamoaren alde asko izan ditugu hizpide, eta gehiago jakin nahi duenarentzat artikulua ere idatzi genuen. Gaurko sendabelarra, berriz, zaingorria da, urte sasoi honetan ugaria eta eskuratzen erraza. Zirkulazioa zaintzeko sendabelar bikaina da eta horixe egin dugu, zirkulazioa indartzeko ukendua.
Salud, hogar y consumo Ayer
0
0
14
28:02
Menda Bikoitza 2x14: Landareen burmuinaz eta elorri zuriaz
Menda Bikoitza 2x14: Landareen burmuinaz eta elorri zuriaz
Episodio en Menda Bikoitza
Landareen inteligentziari buruzko eztabaidak hor jarraitzen du, eta podcast honetan gustatzen zaigun gaia denez, berriro ere ekarri egin dugu. Memoria, kontzientzia eta komunikazioa gauzatzeko gaitasuna gizaki eta animaliez gain landareek ere ba ote duten da oraingo ikerketa honen gaia. Burmuinik gabe pentsa ote daitekeen, hori da gaurko eztabaidaren beste ardatzetako bat. Gaurko sendabelarra, berriz, elorri zuria da. Aurrekoan izeiarekin esan genuen moduan, zuhaitzak eta zuhaixkak ere sendabelar izan daitezkeelako. Oraintxe daukagu loratze betean, maiatzean, eta biltzeko urteko garai bakarra hauxe dugu. Bihotzerako landarea deitu izan zaio eta erremedio zein botika asko egiteko erabiltzen da. Elorri zuri tintura indartsua nola egin azalduko dugu.
Salud, hogar y consumo 2 semanas
0
0
37
29:57
Menda Bikoitza 2x13: Espeziak sendabide eta izeia sendabelar
Menda Bikoitza 2x13: Espeziak sendabide eta izeia sendabelar
Episodio en Menda Bikoitza
Espezieei buruz aritu gara gaurkoan. Aurreko saioetan ere aipatu izan ditugu, baina gaurkoan ikerketa bat ekarri dugu, datu interesgarri asko dituelako. Kurkuma, kanela eta jengibrea oso ohikoak ditugu gure artean, baina badira espezietzat jotzen diren sendabelarrak ere (ezkaia, oreganoa edo salbia), eta baita hauts egindakoan espezietzat hartzen ditugun barazkiak ere, piperrak kasu. Ikerketak heriotza arriskua jaisteaz, polifenolez, erradikal askeez eta superoxido dismutasa izeneko enzimaz hitz egiten du, eta zeharka, gatza gutxitzeak dituen onurez ere bai. Azpian dituzue aipatzen ditugun ikerketak. Gaurko sendabelarra izei zuria da, bai, zuhaitz bat ere sendabelar izan daitekeelako. Garai honetan bere ernamuin edo pujak indar betean daude eta biltzeko garai ona da. Zertarako eta nola erabili ere azaltzen dugu, berarekin emango ditugu gaurko gomendio edo proposamenak. 1. Ikerketa: Opara, E. I., & Chohan, M. Culinary herbs and spices: their bioactive properties, the contribution of polyphenols and the challenges in deducing their true health benefits. International journal of molecular sciences. (2014). 2. Ikerketa: Petersen, K. S., Davis, K. M., Rogers, C. J., Proctor, D. N., West, S. G., & Kris-Etherton, P. M. Herbs and spices at a relatively high culinary dosage improves 24-hour ambulatory blood pressure in adults at risk of cardiometabolic diseases: a randomized, crossover, controlled-feeding study. The American Journal of Clinical Nutrition. (2021).
Salud, hogar y consumo 4 semanas
0
0
36
33:33
Menda Bikoitza 2x12: Aste Santua klabe begetalean eta hirusta gorria
Menda Bikoitza 2x12: Aste Santua klabe begetalean eta hirusta gorria
Episodio en Menda Bikoitza
Erramua, nardoa, benjui, mirra, sandaloa, garia, isipu-belarra eta halakoak hartu ditugu ahotan gaurko saioaren hasieran. Aste Santuari eta erlijio katolikoari loturikoak denak ere, sinbolismo handikoak, eta gure egunerokoan arruntak direnak, nahiz askotan ez dakigun izenik jartzen ere. Gaurko sendabelarra, berriz, hirusta gorria da. Urte sasoi honetan loratze betean daukaguna. Loretxo gorri honi buruz aritu gara eta bere infusioa nola eta noiz erabil dezakegun azaldu dugu.
Salud, hogar y consumo 1 mes
0
0
50
29:09
Menda Bikoitza 2x11: Zuhaitz biblikoak berpizteaz eta txikori-belarraz
Menda Bikoitza 2x11: Zuhaitz biblikoak berpizteaz eta txikori-belarraz
Episodio en Menda Bikoitza
Zientzialariek egindako beste ikerketa harrigarri bat dakarkigu gaurkoan. Ez da sinetsi erraza, baina Biblian agertzen den zuhaitz bat berpizteko gai izan direla esan digute berriki. Honek zer esan nahi duen, zertarainoko eragina izan dezakeen eta bestelako ondorioei buruz aritu gara podcastaren lehen zatian. Gaurko sendabelarra txikori-belarra da, bai, beste behin. Gure podcastaren lehen denboraldiko hamabigarren saioan ere aritu ginen sendabelar honi buruz, baina hain da emankorra eta hainbeste daukagu esateko, berriz ere gurera ekarri dugula. Txikori-belarrarekin egin ditzakegun garbiketa anitzak eduki ditugu kontuan. Udaberrian oso arrunta den sendabelarra baita.
Salud, hogar y consumo 2 meses
0
0
40
34:00
Menda Bikoitza 2x10: Garoa atzeraka eta intsusarekin zereginak
Menda Bikoitza 2x10: Garoa atzeraka eta intsusarekin zereginak
Episodio en Menda Bikoitza
Garoa atzeraka eboluzionatzen ari dela irakurri dugu, eta beste behin, filosofatzeko atea ireki digu horrek. Harvard Unibertsitateko ikerketa batek ekarri du albistea, 360 milioi urte dituen espezieak eboluzioaren inguruko ideiak auzitan jarri dituelako. Eboluzioa konplexutasunerako bidea dela pentsatu izan da orain arte, baina garoak kontrako norabidea hartu du, sinpletzera joaz. Intsusari buruz hitz egin beharra ere badago urte sasoi honetan, negu amaiera eta udaberri hasieran hasten baita zuhaixka hau esnatzen eta hostoa botatzen. Intsusari buruz asko esan daiteke, artikuluak eskaini izan dizkiogu baina podcast honetan ere merezi du lekua. Intsusaren adaxkarekin egiten den erremedio ezaguna landu dugu, erre botika deitzen zaion ukendua eta ukendu honen aldaera bitxi bat ere bai: erre trapuak. Azaleko erredura, azkura, erresumin, zauri, gaiztotu eta hantura oro tratatzeko ukendu bikaina dugu honako hau eta intsusaren bigarren azala erabiliz egiten da. Honako hau da ukendua egiteko urteko sasoi egoki bakarra eta horregatik azaldu dugu luze-zabal nola prestatu behar den.
Salud, hogar y consumo 2 meses
0
0
49
31:40
Menda Bikoitza 2x09: Itxaropena eta pasmo belarra
Menda Bikoitza 2x09: Itxaropena eta pasmo belarra
Episodio en Menda Bikoitza
Beste podcast bat dugu abiapuntu gaur: "La senda de las plantas perdidas" saio etnobotanikoa. Gurea entzuten duzuen askorentzat interesgarria izango delakoan. Bere newsletterra jasotzen dugu (gomendatzen dizuet), eta itxaropenaz eta landareez egindako hausnarketa asko gustatu zaigu. Aina. S Erice biologo eta idazlea da egilea eta "plantaesperanza" terminoaren alde idatzi du eta guk ere horri heldu diogu. Bestetik, podcast hau egiten hasi ginenean pentsatu genuen noizbait hitz egin beharko genulea pasmo-belarrari buruz eta gaur da eguna. Dudarik gabe orain arte landu dugun landarerik indartsuenaz ari gara, baita toxikoenaz ere, baina hori dosiak eta posologiak egiten du. Horregatik, praxi seguru bat ezartzen saiatu gara. Pasmo-belarraren barne zein kanpo erabilerak ezagutzea gauza handia baita.
Salud, hogar y consumo 3 meses
0
0
53
31:04
Menda Bikoitza 2x08: Sendabelarren inguruko albiste sentsazionalista eta mendaroa
Menda Bikoitza 2x08: Sendabelarren inguruko albiste sentsazionalista eta mendaroa
Episodio en Menda Bikoitza
El Correok argitaratutako albiste sentsazionalista samar bat aletu dugu gaurko saioan. Izan ere, sendabelarren inguruan dibulgazio okerra egitea oso ohikoa da, zoritxarrez. Aloe vera, tearen zuhaitza eta bestelako landare on askori buruzkoa da aipatu artikulua; eta egia da, askotan ez direla hain onak sendabelar hauek, edo ez behintzat edonorentzat. Albisteak oinarrian Rosa Porcel idazle eta zientzialariaren liburu bat dauka: “Plantas que nos ayudan “ (Destino editoriala). Belladona, azenarioa, izar erako anisa, hiperikoa eta makilgoxoa ere aipatzen dizkigu kazetariak, baina zertarako eta euren toxizitatea, arriskua eta hilgarritasuna azpimarratzeko. Eta honek dibulgazio okerraz hitz egiteko aitzakia eman digu. Gaurko sendabelarra mendaroa izango da, oregano ezezagun bat . Gomendio batzuk landuko ditugu, mendaroarekin hainbat aplikazio dauzkagulako; oleatoa, olio medizinala eta ukendua.
Salud, hogar y consumo 3 meses
0
0
35
31:22
Menda Bikoitza 2x07: Salbiaz asko duakagu esateko
Menda Bikoitza 2x07: Salbiaz asko duakagu esateko
Episodio en Menda Bikoitza
Gaurkoan sendabelar bakarra hartu dugu hizpide, badauka eta zer sakondua. Salbia (Salvia officinalis) da sendabelar hori, eta honen inguruan argitaratu den albiste bat hartu dugu abiapuntu, gai asko lantzeko aukera ematen digulako. Sendabelar honen olio esentzialarekin egindako ikerketaz aritu gara hizketan. Bertan, olio esentzial hau usaindu dute menopausia ostean dauden emakumeek eta horrek euren funtzio sexualean eta asetasunean duen inpaktua neurtu dute. Izan ere, askotan ikusi da menopausiaren ondoren funtzio sexuala aldatu egiten dela. Eta jakina da, bizi kalitatearen alderdi garrantzitsuenetakoa dela funtzio sexuala, beraz, beharrezkoa iruditu zaigu gai hau eta bizitzako garai hau aztertzea, halako ikerketak oraindik ere bakanak baitira. Ikerketa honen helburua ez da aromaterapiaren eraginkortasuna frogatzea, baina hori ere egiten du, emakume multzo honen funtzio sexualean eta gogobetetzean izan duen eragina positiboa izan baita. Ikerketa Iranen egin dute, eta sei asteko behaketa izan da. Kontrol taldearekin alderatuta nabarmen handiagoak izan dira batez besteko puntuazioak salbiaren olio esentziala usaindu zuten emakumeen artean, hau da, sexu gogobetetasun maila altuagoa zuten. Hala ere, sendabelar honen erabilerak baditu albo ondorioak eta kontrakotasunak. Horregatik ekarri dugu gaurko gomendiora. Landareari bere osotasunean begiratu behar diogulako eta praxi on bat ezarri. Gauza bat olio esentziala usaintzea baita, eta beste bat infusioa edatea. Infusioa ahoan zauriak daudenerako edo eztarriko mina dugunerako gomendatu dugu, ezkaiarekin batera. Erabilera kosmetiko ederra ere badu, adibidez, desodorante lehorra egiteko.
Salud, hogar y consumo 4 meses
0
0
38
28:06
Menda Bikoitza 2x06: Zuhaitzen eguna, bostorria eta jengibre erremedioa
Menda Bikoitza 2x06: Zuhaitzen eguna, bostorria eta jengibre erremedioa
Episodio en Menda Bikoitza
Gaurko lehen gaia Tu Bishvat edo Zuhaitzen Eguna dugu. Pasa den urtea geroztik ari gara ikusten egunero Palestinatik datozen irudi lazgarriak, eta podcast honetan sendabelarrei buruz hitz egiten dugun arren, gaurkoan egoera honi leku egin nahi diogu. Ez palestinarrei ezer esateko (zer esan?) baizik juduei zerbait gogorarazteko. Egutegi erlijioso juduan otsaileko ilargi betearekin (otsailak 12) Tu Bishvat deituriko jaia ospatzen da, haientzat urteak dituen lau urteberri egunetatik aurrenekoa. Zuhaitzak eta haziak esnatzen hasten direneko garai hau ospatzen dute, fruta ematen duten arbolak landatuz eta zazpi fruta edo fruitu lehortu janez. Jatorri paganoa duen jai honek zuhaitzekiko, naturarekiko eta biziarekiko errespetuaz hitz egiten digu berez, nahiz gerra garaian ahaztua daukaten erabat, hala dirudi, behintzat. Iaz sasoi honetan idatzi nuen artikuluan duzue informazio gehiago. Gaurko sendabelarra bostorria edo almorrana-belarra dugu (Potentilla reptans). Zenbait sendabelar erabilera anitz eta zabalekoak diren bezala, hau ez dugu horietakoa, honek erabilera oso zehatza eta mugatua du, baina bere zeregina bikain betetzen du odol uzkiak daudenean. Edan daiteke baina idorgarria izan daitekeenez infusio oso arinetan eta gutxi edanda gomendatu izan da. Aldiz, infusio kargatua epeldutakoan gazak busti eta kanpo erabileran oso segurua da. Hala ere, ukendua egitea da onena. Horretarako, bostorri freskoa (hosto eta txorten, eta lorea ere bai, baleuka) maria bainuan beratzen da, oliba oliotan, eta ondo iragazi ondoren erle argizaria ipintzen zaio. Sendabelarrek dakitena liburuan azaldu genuen zehaztasunez nola egin, interesa duenak jo dezala bertara. Gaurko gomendioa hartzidura bat da, hartzidura goxo bat. Jengibre freskoa eta limoia erabiliz egingo dugu, hauek biak eztitan beratu eta hartzituz. Jengibre freskoa azal eta guzti birrinduko dugu eta limoiak azal eta guzti xehe-xehe egingo ditugu (edo xafla mehetan moztu). Esan gabe doa ekologikoak izan behar dutela, bestela azalak agente agrokimikoz josiak izango dituzte eta hartzidura ez gertatzeaz gain prestakina kutsatu egingo genuke. Biak kopuru berean ipiniko ditugu: kilo bat eztirentzat lau limoi, eta jengibrea limoien kopuru berean. Kristalezko ontzi hermetikoan ipintzen da guztia, goraino ondo betea eta sukaldeko armairu barruan edukitzen da hiru astez, tarteka mugituz. Astebeterako dasta daiteke, bi astetarako ere erabiltzeko modukoa egongo da ziurrenik. Iragazi gabe jaten da, bertatik, egunean koilarakada txiki bat, nahi denean, baina bera hutsik, beste elikagairen batekin nahastu gabe. Arnas bideetako gaitzak eta digestiokoak daudenerako erabiltzen da, mukiak kanporatzeko, urdailari bere lanetan laguntzeko, marranta arintzeko, eta zer esanik ez biak batera erasanda ditugunean, hau da, arnas bideetako sintomez gain, liseriketakoak ere baditugunean. Halakoetan egunean hiru aldiz ere har genezake. Hori bai, oso goxoa da, eta ez pasa, tamainan hartu!
Salud, hogar y consumo 4 meses
1
0
48
25:29
Menda Bikoitza 2x05: Iltze aromatikoa ere sendabelarra da
Menda Bikoitza 2x05: Iltze aromatikoa ere sendabelarra da
Episodio en Menda Bikoitza
Gaurko sendabelarra iltze aromatikoa (Syzygium aromaticum) izango da, berari eskaini diogu gaurko podcasta osorik. Hainbatentzat sukaldean dugun espezia aromatikoa dena sendabelarra ere bai baita, gero eta argiago diote hori ikerketek. Podcast honen bosgarren saioan ere aipatu genuen iltze aromatikoa. Orduan chai egoskinaz aritu ginen, Indiatik datozen edari hauek ohikoak bihurtu zaizkigulako gurean ere, bereziki udazken eta negu garaia iristen zaizkigunean. Beste hainbat espeziarekin batera (jengibrea, kurkuma, kardamomoa…) iltze aromatikoa erabiltzea tradiziozkoa izan da Ekialdean baina kafearekin ere hasi gara nahasten. Hala, gaurko saioan ikerketa zientifikoek dioten hori ahoratzea pentsatu dugu eta kafea egin dugu iltze aromatikoa ipinita. Ukitu berezia ematen dio, aromatikoa, goxoa, eta kafe hori edanez Koreako Gachon Unibertsitatean egindako ikerketa komentatzeari ekin diogu. Iltze aromatikoaren extraktua egin dute ikertzaileek eta honen hainbat fitokonposatuk efektu neuro-babesleak dituela ikusi dute, non eta neuro-endekapenezko gaixotasunetan, Alzheimerra kasu. Neuro-endekapenezko gaitzek funtzio motor eta kognitibo normala pixkanaka galtzea eragiten dute. Prozesu konplexua izaten da eta berarekin ditu estres oxidatiboa, neuroinflamazioa, amiloide-beta agregazioa, neurotransmisio nahasia eta apoptosia. Extraktuaren erabilera egindakoan ikusi da mekanismo neurobabeslea duela, batez ere hidrogeno peroxidoak eragindako estres oxidatiboari aurre egiten. Extraktuaren gaitasun antioxidatzaileak mintz mitokondrialaren potentziala berreskuratzen duela ere ikusi dute. Beste hainbat funtzio nabarmen ere ikusi zaizkio, aurretik burmuinaren fisiologiaren inguruan formakuntzarik izan gabe ulertzen nekezak direnak. Laburbilduz esan daitekeena da duen eragin neurobabeslea handia eta anitza dela eta horrek sendagaiak garatzeko hautagai potentzial bihurtzen dutela iltze aromatikoa. Chai bezalako infusioetan, gozogintzan edo kafeari ipinita hortxe daukagu espeziatik adina botikatik duena eskura. Gure proposamena katilukada kaferi bi iltze ipintzea da eta hortik gora ere ipin dakioke ongi toleratzen bada. Harrizko mortero txiki batean zanpatu eta txikitu ditugu iltzeak lehendabizi, bere propietateak hobeto baliatze aldera eta kafetera italiarrean prestatu dugu ondoren.
Salud, hogar y consumo 5 meses
0
0
45
31:08
Menda Bikoitza 2x04: Izpiliku fina, moretasunean sakontzen
Menda Bikoitza 2x04: Izpiliku fina, moretasunean sakontzen
Episodio en Menda Bikoitza
Gaurko sendabelarra izpiliku fina (Lavandula angustifolia) izango da. Zenbat du sendabelarretik lurringintzarako erabiltzen dugun lore moreak? Askorentzat sendabelarra baino, lurrina da lore hau, eta horrek zaildu egiten du dituen balio terapeutikoak ezagutzea. Izan ere, lurrina edo xaboia edatearen pareko zerbait da askorentzat izpiliku infusioa, eta aukeran nahiago izaten dugu bestelako sendabelarrak hartzea. Izpilikuari lotuta, Arabar Errioxan aurkitu dugu sasoi honetan egiten den jai bat, eta horri leku egin diogu gaurko saioan. Izpilikua erretzen da mañak edo martxoak ospatzerakoan. Abenduaren 8an, Sortzez Garbiaren egunean egiten den jai honek, neguko ekinozioan egiten den antzinako purifikazio erritoekin zerikusia duela dirudi. Sua, auzolana, patata gaztain erreak eta izpiritu txarrak uxatzeko kea aurkituko ditu Labastida, Leza, Lantziego edo Lapueblara joaten denak. Gaurko gomendio edo aholkua egiteko izpilikua finarekin jarraitu dugu, bere balio terapeutikoa eta kosmetikoa ezagutzeko proposamenekin. Begietarako kolirioa egiteko sendabelar bikaina da, bera hutsik edo intsusaren (Sambucus nigra) lorearekin batera erabilita. Bakoitzetik postreko koilarakada bat ipintzen da 200 ml ur irakinetan eta bost minutuan tapatuta eduki ondoren paperezko iragazkiarekin iragazten da. Hozkailuan jasotzen da eta bi gaza bustita begi gainetan ipintzen da. Infusio egokia da hau begien osasuna zaintzeko. Erabilera kosmetikoei tiraka, kolonia ur goxoa egiteko vodka bezalako alkohol zuri batean ipintzen da izpiliku lehortu berria. Astebete edo hamar egunean eduki ondoren, iragazi eta kopuru berean ipintzen zaio izpiliku finaren hidrolatoa. Bien nahasketatik 100 ml prestatu baditugu, izpiliku finaren olio esentzialaren 50 tanta gehituko dizkiogu. Kristalezko botilatxoan ipintzen da, spray erako aplikagailua duen fraskoan. Azkenik, izpiliku fin lehorraren burukoa egitea proposatzen dugu. Ez usain gozoko zakutxoa, gure buruaren neurria izango duen oherako burukoa, baizik. Lotarako arazoak dituenari lo sakona egiten laguntzeko erabiltzen zen erremedio hau, hainbat lekutan izan da tradizioa, eta probatu duen honi, gustatu zitzaion!
Salud, hogar y consumo 5 meses
0
0
41
29:10
Menda Bikoitza 2x03: Eztula eta eguzkiaren beroa
Menda Bikoitza 2x03: Eztula eta eguzkiaren beroa
Episodio en Menda Bikoitza
Gaurko sendabelarra eztul-belarra (Tussilago farfara) izango da, eztul-belar hostoa. Izan ere, eztula entzuten hasi garen sasoian gaude. Eztula egiteko gogoa etortzea da saio hau egiterakoan izaten dugun beldurrik handienetakoa eta karamelua aldamenean izaten dugu; ez baita ahuntzaren gauerdiko eztula jendaurrean ari garenean eztul eraso gelditu ezina. Baina eztulak ere ezberdinak daude, eta bakoitzarentzat erremedio ezberdinak aipatu ditugu. Eztul belarraren hostoak aberatsak dira muzilagotan, inulinatan, flabonoideetan, azido malikotan, taninotan, fitoesteroletan, potasio nitratotan eta zink gatzetan. Printzipio aktibo hauek arnas-bideetako erretasuna eta hantura kentzeko gaitasuna dute, eztula sorrarazten duen espasmoa gelditzeko gai dira eta immuno estimulatzaileak ere badira. Birika eta bronkioetako mintzak baretu, indartu, garbitu eta sendatzen ditu: hala, katarroa, marranta, asma, laringitisa, bronkitisa eta biriketako gaitzetarako egokia da, eta eztula izan edo ez, erabili dezakegu. Iluntasunari aurre egiteko sendabelar bati buruz ere aritu gara: Santio-belarra edo hiperikoa, hain zuzen (Hypericum perforatum). Urteko egunik ilunenetakoak ditugu hauek eta askori ongi etorriko zaigun informazioa da honakoa. Hala ere ez dugu liluran erori behar, kontrakotasunak badituelako eta ez delako denontzat egokia. Eguzkiaren indar arketipikoa du lore honek eta Matthew Becker belargileak esan ohi duen bezala: eguzkiaren energia eta beroa gure gorputzera ekartzen ditu, batez ere gure psikera. Lore lehortu berriekin tintura egin eta tintura hori txokolate berotan hartzea proposatu dugu saioan, terapia ez baitago beti modu desatseginean egin beharrik. Udan, eguzki berotan, lorea oliotan beratu eta oleatoa egitea ere ideia bikaina da. Sesamo oliotan egin eta urte sasoi honetan, gauez, gorputz osoan masajea emanez igurztea ere proposatu dugu. Hau ez da orain prestatu dezakeguna, oleato hau egiteko lore freskoa behar dugulako batetik eta kasu honetan garrantzitsua delako eguzki bidezko beratzea duen oleatoa egitea. Datorren udan presta dezakegu eta negurako prest eduki.
Salud, hogar y consumo 6 meses
0
0
54
29:18
Menda Bikoitza 2x02: Landare inbaditzaileen artean sendabelarrik ez
Menda Bikoitza 2x02: Landare inbaditzaileen artean sendabelarrik ez
Episodio en Menda Bikoitza
Gaurko sendabelarra erromeroa (Rosmarinus officinalis) da, gure artean mendeak daramatzan sendabelarra. Jatorriz isurialde mediterranearrean jaiotzen da baina Erdi Arotik geureganatua daukagu Lamiaceae familiako sendabelar hau. Balio anitzeko sendabelarra da, odol zirkulazioa edo ilea indartu bezala laguntzen du nekeari aurre egiten. Ohikoa da gure artean eta badirudi lorategi eta errotondatan maiz ikusita gutxiago estimatzen dugula, ohikoegia da dirudienez. Aldiz, oso urrutiko sendabelar exotiko bat ekartzen digutenean prest gaude hari buruz edozer gauza sinesteko; aurreneko gauza super antioxidatzailea dela. Erromeroak dituen dohainak ikustea kosta egiten zaigu oraindik ere, berrizaleak garelako akaso. Erromeroak dituen fitokimikoak ekarri ditugu gaurko podcastera, Ikerketa bat hartu dugu hizpide horretarako, izan ere erromeroak duen azido karnosikoa da ikerketa batek ugari aurkitu duena. Hain justu inflamazioa gutxitzen zeregin oso garrantzitsua duen antioxidatzailea. Proposamena erromero infusioak edatea izango da, bera hutsik edo te berdearekin. Biek batera duten gaitasun antioxidatzailea oso handia delako egin dugu nahasketa hau. Hori bai, kitzikagarria da eta tentsioa igoko duen infusioa ere badenez badaezpada ere edaten hasi aurretik albo ondorioei buruz informatu. Landare inbaditzaileei buruz ere aritu gara saio honetan. Iruñatik dator albistea, Arga, Sadar eta Elorz ibaien inguruan hedatzen ari den landaredia inbaditzaile eta exotikoaz ari gara. Hauen artean sendabelarrik ba ote dagoen ikusi dugu eta zer nolako arazoa eragiten ari diren ere bai.
Salud, hogar y consumo 6 meses
0
0
48
30:54
Menda Bikoitza 2x01: Schrödingerren landareak
Menda Bikoitza 2x01: Schrödingerren landareak
Episodio en Menda Bikoitza
Gaurko sendabelarra azeri-buztana (Equisetum arvense) da. Eztainu-belarra, azeri-isatsa eta luki-buztana ere deitzen zaio Euskal Herrian. Antzinatasun handiko landarea dugu hau, izan ere prehistoria garaian ba omen ziren bere familia botanikoko landareak, fosilek ematen duten lekukotzak hala dio. Udazkenean biltzeko moduan daukagu, neguko hotzak eta aurreneko izotzak agertu bitartean ongi egongo baita. Gainera, nahikoa hazia egongo da, askorentzat belaunetik gorakoa izan behar baitu biltzerakoan. Zurtoina eta hosto fin luzexkak erabiltzen dira, landarea heldua dagoenean biltzea komeni da, orain alegia. Leku ilun, lehor eta egurastuan lehortzen da beste sendabelarrak bezalaxe baina kasu honetan datu hau azpimarratu egiten dugu, freskotan toxikotasun maila altua duelako. Lehortu ondoren guraizeekin txikitu eta infusioa prestatzeko moduan izango gara. Mineraletan oso aberatsa dugu, silizioa esaterako. Kaltzioa, potasioa, sufrea, magnesioa, aluminioa, selenioa, manganesoa, zinca, kromoa eta C bitamina ditu, baita flabonoideak, karotenoak, taninoak, saponinak, alkaloideak eta gatz mineralak ere. Osagai hauek sendabelar depuratzaile eta mineralizatzaile egiten dute, neke fisikoari aurre egiteko ona. Hezurrak zaintzeko erabili izan da baina bere mineralek gure hezurrez gain, lotailuak, azazkalak eta ilea indartzeko ere balio dute. Udazkenean izan ohi dugun ile galera ohiko horri aurre egiteko erabili izan da aspalditik baina epe luzean hartzea ez dugu gomendatzen. Atxikitako likidoak kanporatzeko ere balio du, diuretiko eraginkorra baita. Diuretikoa izateak tentsioa jaistea ekartzen du eta diuretiko guztiekin gomendatzen dugun bezala, berau hartzen ari garen epean ur gehiago edatea beharrezkoa da. Gure herrian bederatzi eguneko epean hartu izan da, udazkeneko hiru hilabeteetan zehar, tratamendu hau gorputzarentzat lana denez ez da egun gehiagotan egiten eta ezta dosi handiagotan hartuz ere. Hauxe da gaur dakarkigun gomendio edo proposamena, udazkeneko garbiketa azeri-buztanarekin egitea. Hipertentsioa, bihotzeko gaitza edo giltzurrunetakoa badago eta botika hartzen bada medikuari galdetu infusioa hartu aurretik. Epe luzean ez da erabili behar. Haurdunaldian ez erabili. Edoskitzaroan segurua den jakiteko ikerketa nahikorik ez da egin. Odolean potasio gutxi badugu (hipopotasemia) ez da erabili behar. Tentsio baxua dagoenean ere tamainan hartu. Urdaileko arazoak baldin baditugu jakin bihotzerrea sor dezakeela. Bestetik, Schrödingerren landareak deitzen zaion gaiaz aritu gara. Herbarioetatik hilda dauden landareak berpizteko aukera dagoela ikusi baitute hainbat ikerlarik. Munduko 60 herbariotatik hartutako 161 landare espezie berpizteko aukera zertara datorren azaldu dugu, hau da, dagoeneko galdu diren espezieen berpizkundeak zentzurik ba ote duen. Ez dakigu zein den hitz egokia ere, “desgaldu”, “desagortu” edo “desdesagertu”, ez baita gai batere samurra. Kontua da landare hauek potentzialki bizirik eta potentzialki hilda daudela, horregatik, fisikariaren katu famatuaren estatusa daukate.
Salud, hogar y consumo 7 meses
0
0
62
27:53
Menda Bikoitza #12: 30 sendabelarrez egindako ukendua
Menda Bikoitza #12: 30 sendabelarrez egindako ukendua
Episodio en Menda Bikoitza
Gaurko sendabelarra txikori-belarra (Taraxacum officinale) da. Zer esan eta zer azaldu handia ematen digun sendabelar xumea ekarri dugu gaurkoan eta hurrena II eta III atalak egiteko asmoa daukagu. Sustrai, hosto eta lore dena du baliagarria eta printzipio aktiboz betea. Hosto lehorrekin egindako infusioa garbikari bikaina da udaberrian hartzeko, orain ematen ari naizen gibel garbiketako ikastaroetan sendabelar hau famatu besterik ez dut egiten. Osagai ugari eta konplexuz betea dago: taraxazina, flabonoideak, inulina, osagai triterpenikoak, karotenoideak, erretxin azidoa, taninoak, enzimak eta azido koipetsuak ditu. A, B2 eta C bitaminak eta azido folikoa izateak elikagai on egiten dute. Potasioa, kaltzioa, burdina, fosforoa, magnesioa, selenioa eta manganesoa bezalako mineralak, enzimak, azido koipetsuak eta taninoak ere baditu. Digestio aparatuko lau organo garbitzeko eta indartzeko gai dira hosto eta loreak. Eskuinetik hasita gibela eta behazunari lan eginarazten die lehenbizi eta ezkerreko aldean jarraituz, barea eta pankrea tratatzen ditu ondoren. Beti ere, beherago eta atzerago ditugun giltzurrunak garbituz; diuretiko ezaguna baita. Organo hauei lan eginarazita digestioa hobetzen du, odola eta larruazala garbituz. Gibel eta behazuneko gaitz eta ezintasunetarako erabiltzen da, behazunean harriak daudenerako adibidez. Digestio geldo eta astunak eta idorreria tratatzeko ere balio du. Gorputzeko likido pilaketa, hezueria edo gota eta erreuma tratatzeko ere erabili izan da txikori-belarra, hosto eta loreen infusioa eginda. 5 Sendabelar honen hosto lehorren infusioak tentsioa jaisteko lagungarri dira, Odolaren zirkulazioa hobetzeko gai ere bada. Gordinik entsaladan jan daiteke. Hostoa eta lorea erabiltzen dira baina bakoitzetik bi edo hiru bakarrik; asko janez gero beherakoa eta ondoeza eragin baitezakete. Inulina zuntza dute hostoek, gure hesteetarako gai onuragarria. Haurdunaldian ez hartu, eragin garbitzailea eta diuretikoa duten sendabelarrek aztoramena eragin eta haurra intoxikatu dezaketelako. Edoskitzaroan ere ez da gomendatzen, aurreko arrazoiez gain esnea mikazten duelako. Urdaileko ultzera, gastritisa, behazun-buxadura, behazunean harriak, kolitis ultzeratsua eta kolon narritagarria bezalako gaitzak daudenean txikori-belarra dosi arinetan hartu behar da eta ondoeza, edo kaltea, eragingo balitu hartzeari utzi. Izan ere, behazun hiperreakzioa eragin dezake eta horrek gaitz hauen sintomak larriagotzea ekarri. Beherakoa eta bihotzerrea eragiten baditu dosia eta maiztasuna gutxitu edo hartzeari utzi. Tentsioa jaisteko botikak eta diuretikoak hartzen baldin badira, txikori-belarra erabili aurretik medikuari galdetu. Bestetik, Errezilgo Eguzkiza baserria jo dugu, izan ere 30 sendabelar dituen ukendua egiten duen norbait bizi da bertan: Ines Alustiza. Elkarrizketa egin diogu, hainbeste sendabelar dituen ukendurik inon gutxi ikusi dugulako eta jaso beharreko ondarea dela iruditu zaigulako. Berak azaldu digu nola eta norekin ikasi zuen ukendu berezi hau egiten, nola erabiltzen duten eta baita nola egiten duen ere. Oso eskuzabala izan da gurekin, osagaien zerrenda ere eman digulako. Hemen ipintzen dizuegu, sendabelarrak ondo identifikatzeko moduan, ondoan izan botanikoak dituela. Eskerrik asko Ines! POMADA SANJUANERA | Laura Gurbindo eta Ines Alustiza. Errezil 2024. Bostorria Potentilla reptans Kalendula Calendula officinalis Berbena Verbena officinalis Pasmo-belarra Lysimachia arvensis Larrosa petaloak Rosa damascena, Rosa gallica etab Plantaina Plantago lanceolata Sasia Rubus fruticosus Zaingorria Geranium robertianum Intxaurrondoa Juglans regia Milorria Achillea millefolium Ezkaia Thymus vulgaris Santio-belarra Hipericum perforatum Errromeroa Rosmarinus officinalis Orein-mihia Asplenium scolopendrium Azeri buztana Equisetum arvense Lapa-belar sustraia Arctium lappa Izpilikua Lavandula angustifolia Ebaki-belarra Hylotelephium telephium Zarta-belarra Anthyllis vulneraria Eztul-belarra Tussilago farfara Amuntza Glechoma hederacea Teilatu-belarra Sedum acre Txantxapota Umbilicus rupestris Malba Malva sylvestris Iodo-belarra Chelidonium majus Apo-belarra Verbascum thapsus Salbia Salvia officinalis Zolda-belarra Symphytum officinale Arnika Arnica montana Intsusa lorea Sambucus nigra Gaurko gomendioaren atalean udaberrian gibela garbitzeko ditugun aukeren inguruan egin dugu, horretarako hasieran aipatu dugun txikori-belarra berriro ere gurera ekarriz.
Salud, hogar y consumo 1 año
0
0
76
33:23
Menda Bikoitza #11: Kartzelako belar hitsak
Menda Bikoitza #11: Kartzelako belar hitsak
Episodio en Menda Bikoitza
Gaurko sendabelarra horma-belarra, pareta-belarra, txarrangilla edo odol-belarra (Parietaria judaica) izenez ezagutzen da eta une hauetan erruz daukagu gure herri zein hirietako horma eta hormigoi arteko zirriztuetan, gugandik oso gertu. Gibela garbitzeko erabili izan da baina diuretiko bezala ere bai, bi lanak oso ondo egiten dituelarik, gaur egungo gizartearen gaitzei erreparatuta oso beharrezkoa dugula esan dezakegu. Gibela garbitu eta indartzeko egokia da, hala hepatitisa sendatzeko erabili izan da. Gibela osasuntsu edukitzeko, aurrezaintza egiteko, balio digu baina beti ere epe motzean hartuta; epe ertain eta luzean hartzea ez da gomendatzen. Giltzurrunetan harriak edo area daudenean ere erabili izan da, gorputzean likidoak atxikita edema sortzen denean ere bai, ia beti bera hutsik hartu izan delarik. Gaurko gomendioan tradizioz ezagutu dugun bederatziurrena egitea proposatuko dugu, eraginkorra eta segurua delako. Kartzelan ba al da sendabelarrik? Galdera horri erantzun dio Nicole Rosek bere liburuarekin, “La herbolaria de lxs presxs” (Virus Editorial 2022) eta aho bete hortz utzi gaitu bertan kontatzen dituenekin. Presoek abandono sanitarioa eta espazio naturalekiko banatze basatia jasaten dutela salatzen du bertan eta eurei baliabideak eman asmoz egin du liburu txundigarri eta eder hau. Guri Joseba Sarrionandiaren Galtzetan gordetzeko koplak poema ekarri digu burura, Ruper Ordorikaren ahotsean ezagutu genuena. “Hau izuen gordeleku eta belar hitsena” esaten duenean belar hits horiek zein ote ziren pentsatzen jarri gara. Honetaz aritzeko kartzela ezagutu duena gonbidatu dugu, inork jakitekotan barruan egondakoak jakingo baitu. Toulouseko, Soto del Realeko, Navalcarneroko zein Martuteneko kartzeletan zein sendabelar ikusi zituen kontatu digu Jon Garmendia Txuriya kazetari, poeta eta letra egileak. Nicole Roserekin bat egiten du eta txikori-belarra, asuna eta kamamila ikusi izan dituela kontatu digu, baita horma-belarrak egiten dion kaltea ere. Zuen artean kartzelako kolore, argi, denbora eta gogoeta hitsak bizitako entzuleak izango dira ziurrenik, hormigoi arteko zirriztuetan jaiotako belarrei begira denbora emandakoak. Gustora hartuko ditugu zuen hausnarketak ere. Gaurko gomendioa udaberrian horma-belar bederatziurrena egitea izango da. Horma-belarra ez da epe luzean jarraian hartzeko sendabelarra baina tartean behin bederatziurrena egitea tratamendu oso segurua da, udaberrian eta udazkenean hiru hilabetean hilabetero bederatziurren bat egitea gomendatuko dugu hemen. Gure gibelaren eta giltzurrunen beharrei erreparatu behar diegu, zenbateraino dauzkagun ondo edo laguntza beharrean. Bederatzi egun hauetan goizean infusio bakarra hartuko dugu goizero baraurik eta hala ez dugu garbitze sintoma larririk izango eta ondoezik ere ez. 250 ml ur irakin, sua itzali eta horma-belar hosto eta txorten lehorrak ipini bi koilarakada txiki. Eduki bost minutu tapatuta, iragazi eta hutsik hartu ahal dela. Halakoetan egunean zehar ur gehiago edatea ohikoa da, egarria senti dezakegulako. Horma-belarra hartzen denean ez da alkoholik edan behar eta gibelari lan handia ematen dien jateko koipetsu eta astunak ere ez ditugu jango ahal dela. Hainbat botikarekin ez da bateragarria (estatinak, tentsioa jaisteko botikak, digoxina, antisorgailuak, depresio eta antsietatearen kontrakoak eta antiretrobiralak), halakoetan ez da horma-belarrik hartu behar. Hipertentsioa, bihotzeko zein giltzurruneko gaitzak daudenean ere ez erabili. Haurdunaldian eta edoskitzaroan ere ez. Sendabelar honen polenak jarduera alergeniko indartsua izan ohi du udaberrian, hala alergia dioten pertsonek erabat ekidin behar dute.
Salud, hogar y consumo 1 año
0
0
57
39:02
Menda Bikoitza #10: 'The Poison Garden' lorategia
Menda Bikoitza #10: 'The Poison Garden' lorategia
Episodio en Menda Bikoitza
The poison garden hartu dugu hizpide, Ingalaterrako lorategirik arriskutsuena. Bai, bai, landare pozointsuei buruz hitz egingo dugu gaur ere eta akaso ikasturte amaierako txangoa egingo dugu bertara, Northumberland herrira, Ingalaterrako ipar ekialdera, Eskoziarekin ia muga egiten duen eskualdera. Alnwick Garden ere baderitzo bere kokapena Alnwick-en dagoelako. Jane Percy dukesaren burutazioa izan zen eta 1995ean hasi ziren prestatzen, Jacques eta Peter Wirtz arkitekto paisajistek egindakoa da eta 42 milioi libra esterlina kosta zen. Bisita gidatuak egiten dira baina zintzo obeditu behar dira gidak esandakoak eta ez bururatu etxerako adaxka bat hartzerik, larrutik ordainduko baitugu. Zein landare dituen eta zer nolako bitxikeriak biltzen dituen jakingo dugu gaurko podcastean. Bertara joan nahi duenarentzat hona webgunea. Gaurko sendabelarra berbena (Verbena officinalis) izango da, askorentzat kanpo erabileran segurua baina barne erabileran kontuz erabili beharreko landarea. Izan ere, ez da edozein sendabelar eta bere mugak errespetatzen baditugu berak ere errespetatuko gaitu gu. Loretan edo hazitan dagoela ez da bildu behar, horregatik aipatzen dugu orain, negu amaieran edo udaberri hasieran indarrean izango dugulako eta biltzeko une ona izango delako. Berbenaren inguruan esaera eta sineskeria ugari ditugu gure artean, izan zuen eta duen garrantziaren lekuko. Larrosa (Rosa damascena, Rosa gallica) sendagai gisa ikusten al du baten batek? Antzinatasunetik edertasunaren eta maitasun erromantikoaren ikurtzat daukaguna lurringintzarako erabil daitekeela pentsatuko dugu baina nekez modu terapeutikoan balia dezakegunik. Rosa familia botanikoko edozein lore gorrik balio digu erlaxazio psikologikoa eragiteko eta hala eragin antsiolitikoa izango du gugan. Tentsioek insomnioa edo lo eza ekartzen duenerako egokia da baina baita hilekoaren mina edo dismenorrea arintzeko ere. Azken urteotan te beltz, berde zein rooibos infusioetan ikusten dugu beste hainbat osagairekin batera. Banillarekin (Vanilla planifolia) hartzea aukera polita da oso, biek batera lan ona egiten baitute gure emozioak orekatzen. Horretarako 250 ml uretan zentimetro bat edo biko banilla zati bat ipiniko dugu eta hiru edo bost minutuan egosi, sua itzali eta larrosa petalo lehorrak eta gustoko dugun tea (beltza, berdea edo rooibos) ipiniko dizkiogu, bost minutuan tapatuta edukiz. Iragazi eta hutsik har dezakegu, teinadun edaria bada goizean eta rooibosa ipini badiogu edozein ordutan. Gomendioan berbena barne erabileran nola aplikatu, hori azalduko dugu. Beldurrak eta errespetuak uxatu eta posologia egokia eta praxi seguru bat ezartzea beharrezkoa baita. Ukendutarako edo enplastoa prestatzeko bai, hori azaldu beharrik ez da izango, baina barne erabileran nola? Ba beti lehortuta, hosto zein txortenak, eta afalondoren edanda. 250 ml ur irakin, sua itzali eta bi postreko koilarakada ipiniko ditugu, bost minutuz tapatuta eduki, iragazi eta epel/bero edango dugu afalondoren. Zapore mikatza duenez eztiarekin hartzea gomendatzen dugu. Hiru egunean jarraian, ez gehiago. Zenbatero? Ba pertsonaren eta gaitzaren larritasunaren arabera izango da hori. Emakumeok hilekoa dugunean hartu behar genuke, hilekoaren lehen hiru egunetan. Analgesikoa da eta sedatzailea, beraz lo gozoa ekarriko digu. Kontrakotasunak baditu eta asko gainera, beraz informatu erabili aurretik.
Salud, hogar y consumo 1 año
0
0
61
36:05
Menda Bikoitza #09: Bidegurutzeetan zein sendabelar daude?
Menda Bikoitza #09: Bidegurutzeetan zein sendabelar daude?
Episodio en Menda Bikoitza
Ikerketa dakargu gaurkoan, 1400 sendabelar espezie ditugu Estatu espainiarrean. Madrilgo Unibertsitate Autonomoak egin du ikerketa, Jimena Matero-Martín ikerlaria buru izan delarik, eta ondorio interesgarriak eman ditu argitara. Hasteko guk uste baino gehiago direla sendabelarrak eta erabilera tradizionala ez dela kaltegarria sendabelarrentzat, nahiko zentzuz eta tentuz erabili izan direla ikusi delako. Topiko bat ezerezteko ere balio izan du, hau da, landare guztiak direla medizinalak edo balio terapeutikoa dutenak. Datuak jakin nahi dituenak lotura honetan aurkituko ditu. Gaurko sendabelarra birika-belarra (Pulmonaria officinalis) dugu. Izenak berak erakusten duen moduan, arnas-bideetarako erabiltzen da, birika zein bronkioetako gaitzetarako. Arnas-bideetarako erabili ohi ditugun beste sendabelarrekin batera nahastu ohi dugu baina bera hutsik hartzea ere egokia da. Udazken eta negu garaian beharko dugu baina orain dauzkagu hosto bikainak indartsu eta loretan balego lorea ere bildu, biak baliatzen direlako. Sendabelar honen infusioa goizean baraurik har daiteke negu guztian, arnas-aparatuko gaitzei aurrea hartzeko. Sortzez edo gaitzen bat tarteko birikak ahulak edo ahulduak dituenak bereziki estimatuko du birika-belarra, sei edo zortzi hilabetean jarraian har dezakeelarik. Bidegurutzeen inguruko misterioez eta hauetan jaiotzen diren sendabelarrez aritu gara. Bidegurutzeak kultura ezberdinetan zaintza eskatu izan duten guneak dira. Ciceronek berak deskribatzen du ongi zer den lursail baten muga eta zer den bidegurutzea. Gizakiak bidegurutze egin ditu hainbat kobazulo eta mendi baina baita zubi zein harrizko ateak ere. Bidegurutzearen energia dudako horri aurre egiteko bertan haritza landatzen zen hainbat lekutan, Alemanian kasu, hala haritza bide ondoan ikusitakoan bidegurutze seinale izaten zen. Norbere barruan ere egon gintezke bidegurutze batean, ezta? Askorentzat mundu honen eta bestearen artean dago bidegurutzerik handiena, denontzat zain dagoen azken bidegurutzea. Txarrak diren edo guk egin ditugun txar ez dago argi. Eta zer jaiotzen da bidegurutzeetan? Inoiz egin al duzue behaketarik bertan? Guk garoa(k), berbena, lihoa, lastoa, lipu-belarra eta mitxoleta ikusi izan ditugu baina lekuaren arabera mandragora, irabelarra, salbia edo ziklamenak ere ikusiko dituzue akaso. Gaurko aholkua barruak baretzeko infusioa prestatzea izango da. Barruak arnas bideak izango dira baina infusio honek liseriketa egiten ere lagunduko digu. Horretarako plantaina (Plantago lanceolata), birika-belarra (Pulmonaria officinalis) eta malba (Malva sylvestris) lehortu eta kopuru berean nahastuko ditugu. 250 ml ur irakin, sua itzali eta nahasketa honetatik bi postreko koilarakada ipiniko ditugu, bost minutuz tapatuta eduki, iragazi eta epel/bero edango dugu goizean baraurik. Hotzeria, eztula, mukiak edo arnas bideetako gaitzak ditugunerako prest edukiko dugu, halakoetan egunean hiru aldiz hartuko dugu, otorduen aurretik, erabat sendatu arte.
Salud, hogar y consumo 1 año
0
0
56
26:43
Menda Bikoitza #08: Landareek sentimenduak dituzte baina aplikazioek ez
Menda Bikoitza #08: Landareek sentimenduak dituzte baina aplikazioek ez
Episodio en Menda Bikoitza
Landareek ere sentimenduak dituzte, urteak dira argiari eta soinuari erantzuten ziotela jakin genuenetik baina orain haratago doaz ikerketak. Lurzorua dastatzeko gai direla diote ikerketek eta kanpo mehatxuen aurrean elkarri mezuak bidaltzeko gai direla ere bai, gero eta zantzu gehiago daude izaki sentiberak direla esateko. Ez dira mugitzen eta ez dute nerbio sistemarik, horregatik pentsatu izan dugu ez direla sentikorrak baina Gustav Fechner, Jagadish Chandra Bose, Suzanne Simard eta Stefano Mancuso ikerlariek egindako ikerketek gure aurreiritziak puskatu besterik ez dute egiten. Neurobiologia begetalaz eta animalia txobinismoa bezalako terminoez ari zaizkigu, landareak animaliak baino are sentikorragoak direla baieztatuz (albiste txarra beganoentzat!). Gaurko sendabelarra plantaina (Plantago lanceolata), zain-belarra edo zaintiratu-belarra izango dugu. Kanpo erabileran zauriak orbaintzeko, urratuak eta erredurak sendatzeko, intsektuen ziztadetarako eta azal gorrituak baretzeko egokia da, horretarako ukendua eginda erabil dezakegu. Aipagarria da plantaina zauriak estaltzeko lehen lotura itsaskorra izan zela, hau da, aurreneko tirita izan zen. Orain ugari eta indartsu daukagunez bildu dezakegu eta hala aurrerago beharko bagenu prest eduki etxeko botikinean. Udazken eta neguan arnas bideetarako beharko dugu, ia ziur. Aplikaziorik ez, zeu aplika zaitez! Sendabelarra identifikatzeko aplikazioak zuetako askok izango dituzue sakelekoan. PlantNet da ezagunena baina hortxe ditugu Arbolapp, Flora Incógnita, PlantSnap, NatureID edo iNaturalist bezalakoak ere. Bilaketa azkarra egiteko, landarea ezagutzeko, honen inguruko informazioa aurkitzeko, munduko biodibertsitatea ezagutzeko eta beste helburu askotarako balio dezakete baina azken batean akats tarte handia duten argazki baseak izaten dituzte oinarrian eta hortik etortzen dira istripuak. Ezagutze soilerako erabiltzea ez legoke gaizki baina aplikazioak esandako horrekin erabilera terapeutikoa egitera goazenean hor gertatzen dira ezustekoak. Urtero gertatzen dira intoxikazioak, azenario basatiaren ordez zikuta infusioa hartu dute askok aplikazioari jarraiki… Ziurrenik GPSari jarraituz galdu egingo zinen inoiz, ezta? Ba aplikazio hauekin ere berdin-berdin. Gaurko proposamena eztarria zaintzeko sendabelar nahasketa izango da. Izan ere, urte sasoi honetan ohikoa da eztarritik sufritzea eta ondo etorriko zaigu sendabelarren laguntza. Zer esanik ez ahotsa lan tresna dugunontzat, irrati zein podcast esatari, abeslari, bertsolari, irakasle edo hizlari lanetan ari bagara bereziki erreparatu behar genioke ahotsari. Sendabelar nahasketa honek eztarriko mintzak bare, garbi eta hidratatuta mantentzen lagunduko digute eta baita ahots kordak zein faringea zaintzen ere. Bost sendabelar nahastuko ditugu kopuru berean: makilgoxoa (Glycyrrhiza glabra), ezkaia (Thymus vulgaris), mendaskia (Sisymbrium officinale), pinu edo izei pujak (Pinus sylvestris, Abies alba) eta malba (Malva sylvestris), denak lehortuta. Nahi izatera lehen aipatu dugun plantaina ere gehitu dakioke, sei sendabelar izango dira hartara. 250 ml ur irakin, sua itzali eta nahasketa honetatik bi postreko koilarakada ipiniko ditugu, bost minutuz tapatuta eduki, iragazi eta epel/bero edango dugu otorduz kanpo. Gune zaratatsuetan edo hautsez betetakoetan lan egiten badugu lanaren aurretik eta ondoren hartzea ondo legoke, baita ahotsaren lana eskatzen duen lanari ekin aurretik eta ondoren ere. Hipertentsioa badago ez erabili makilgoxorik eta tratamendu inmuno supresorea hartzen ari bagara ezkairik ere ez.
Salud, hogar y consumo 1 año
0
0
54
33:05
Más de ARGIA Ver más
Beranduegi
Beranduegi Breaking fake newsak, ironia demokratikoa eta maitasun oldarkorra lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ordubeteko irratsaioa, bi ostiralean behin, ARGIAren webgunean Actualizado
Oroimen Histerikoa
Oroimen Histerikoa Nagore Irazustabarrena historialariaren podcast berria da 'Oroimen Histerikoa'. Axier Lopez kazetariaren konpainian historiako pasarte edo bitxikeria bat ekarriko digu hamabost minutuko istorio batean bilduta. Asteartero izango duzue saioa entzungai ARGIAn, gure ohiko audio plataformetan eta sare sozialetan. Actualizado
Egonarria
Egonarria Lurrari eta laborantzari buruzko saioa da 'Egonarria', Eli Pagola eta Mattin Jauregik aurkeztua. Astero 40 minutuko pilulatxoa emango digute. Actualizado
También te puede gustar Ver más
El podcast de Cristina Mitre
El podcast de Cristina Mitre Este es el podcast de la periodista y escritora Cristina Mitre, premio Ondas a la Mejor Anfitriona de Podcast. Todas las semanas, Cristina te sorprenderá con una entrevista a un experto del mundo de la salud, la nutrición, el fitness, la belleza y el bienestar, para que aprendamos juntos a vivir mejor. Si quieres estar bien informado sobre todo lo que tiene que ver con salud y bienestar, tenemos una cita todos los domingos. ¡Bienvenido!En su newsletter A micrófono cerrado, Cristina Mitre publica contenido inédito de su podcast, como apuntes, audios exclusivos, anécdotas, libros y artículos que solo podrás ver y escuchar allí. Si quieres, puedes seguir a diario a Cristina en www.cristinamitre.com y en sus redes sociales.Instagram @thebeautymailFacebook Cristina Mitre ArandaX @CristinamitreYouTube Cristina MitreWeb www.cristinamitre.com Hosted on Acast. See acast.com/privacy for more information. Actualizado
Mi Vida Ayurveda
Mi Vida Ayurveda Mi Vida Ayurveda es un podcast dedicado a explorar el vasto y antiguo mundo de la medicina ayurvédica, una práctica holística originaria de la India. Si estás buscando una manera de profundizar en el bienestar integral y descubrir el equilibrio natural, "Mi Vida Ayurveda" es el podcast perfecto para acompañarte en este viaje transformador. Este podcast ofrece una guía completa y accesible en la que la teoría y la práctica se funden para ayudarte a descubrir cómo, la sabiduría del Ayurveda, puede mejorar tu calidad de vida, tu salud, tu vivir en harmonía con la naturaleza y, proporcionarte así. Actualizado
Radio Fitness Revolucionario
Radio Fitness Revolucionario Cuestionando los dogmas sobre Salud y Fitness para mejorar de verdad tu cuerpo. Hablamos de Dietas, de Ayuno Intermitente, de Entrenamientos Funcionales, de Psicología y en definitiva de Salud Global… con detalle y con verdaderos expertos Actualizado
Ir a Salud, hogar y consumo