iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis

Podcast
Lay-Day 6f172t
27
26
"Lay Day" Olaia Elorriaga eta Ander Lopez Lerenak gidatzen duten surf podcasta da. Barealdi egunetan behar izaten den ordezko kresalaren dosia. Surfaren inguruan egunean jartzeko, elkarrengandik ikasteko, kezkak partekatzeko. Elkarrizketatuak ere izango ditugu olatu, taula eta neopreno artean. 5z1v6k
"Lay Day" Olaia Elorriaga eta Ander Lopez Lerenak gidatzen duten surf podcasta da. Barealdi egunetan behar izaten den ordezko kresalaren dosia. Surfaren inguruan egunean jartzeko, elkarrengandik ikasteko, kezkak partekatzeko. Elkarrizketatuak ere izango ditugu olatu, taula eta neopreno artean.
#27.- Ariane Otxoa: Baloreak eta jarraikortasuna
Episodio en Lay-Day
Ariane Ochoaren elkarrizketaren bidez amaituko dugu Lay Dayren 3. denboraldia. Indonesiako bidaiatik etorri berritan harrapatu dugu surflaria. Aurten Challenger Series kategorian jarraituko du borrokan, berez sailkatuta ez dagoen arren, ranking ona daukalako lehiatuko da munduko onenen artean. Olinpiar jokoetarako klasifikazioa lortzea zen bere asmoa, baina espainiako federazioak ez zuen aukeratu Puerto Ricoko aurre txapelketarako. Pozik ez, eta salaketa prozesua abiatu zuen sareetan federazioaren erabakiaren aurka. Lay Day podcasta, Zirriborrok ekoitzi du EITB Podkasterako.
30:16
#26.- Julen Larrañaga: Olatu handientan eskarmentua
Episodio en Lay-Day
Surflari mitikoak aipatzean, beti azalduko da haien artean Julen Larrañagaren izena. Urteak daramatza euskal kostaldeko itsasaldi handiak surfeatzen eta duela gutxi hasi da berak ikastitakoa besteei trasmititzen "Watermanak" izeneko proiektuaren bitartez. Surfaren egungo egoeraz eta etorkizunaz aritu dira Surflari Donostiarrarekin Ander Lopez Lerena eta Olaia Elorriaga, Lay Dayren atal honetan. Zirriborrok ekoitzen du Lay Day podcasta, EITB Podkasterako.
37:37
#25.- Bianca Tye: Aussie Blood
Episodio en Lay-Day
Euskal surf zirkuituan gerra ematen ari den izena da Bianca Tyerena. Sopelaztarrak postu garrantzitsuak lortu ditu bidean. Australiar erroak ditu gazteak eta Surfa bizimodua da beretzat. Bere bizipenak elkabarnatu ditu Lay Dayren atal honetan, Olaia Elorriaga eta Ander Lopez Lerenarekin. Lay Day podcasta, Zirriborrok ekoizten du EITB Podkasterako
22:02
#24.- Nadia Erostarbe: Surflari olinpikoa
Episodio en Lay-Day
Hondartza guztietan eta surflari guztien elkarrizketetan aohoz-aho dabilen izena da Nadia Erostarberena. Tahitin, Teahupo'o-n lehiatuko diren Parisko Olinpiar jokoetarako txartela lortu du Zarauztarrak 23 urterekin, eta hori gutxi balitz datorren urtean CT-an parte hartzeko aukera du. Nadiaren etxera, Zarauzko Surf elkartera hurbildu dira Olaia Elorriaga eta Ander Lopez Lerena atal hau egitera. Lay Day podcasta, Ziriborrok ekoitzen du EITB Podkasterako.
28:11
#23.- Saioa Ortega: txikitasunetik handitasunera
Episodio en Lay-Day
Neska isila da, baina zaratatsua txapelketa munduan. Podium guztietan agertzen da bere izena. Apala eta langilea da Saioa Ortega, izen haundia gaurko euskal surfean. DBHko Ikasketak albora utzi gabe jarraitzen duela olatu artean gogor entrenatzen esan die Olaia Elorriaga eta Ander Lopez Lerenari. Lay Day podcasta, Zirriborrok ekoizten du EITB Podkasterako.
29:03
#22.- Joseba Castrejana: Mundaka
Episodio en Lay-Day
Euskal Herrian daukagun altxorrik preziatuena da Mundaka. Baldintza egokiak daudenean olatu bakartiak lehertzen ikustea ezinezkoa da. Masifikazioa eta bertakoen ikuspuntua biltzen saiatu gara Lay Day-ren atal honetan Mundakako surflari mitikoetako batekin. Hamabi urterekin hasi zen olatuak hartzen; Mundakako ezker olatua aspaldian ezagutzen du eta gaur egun ere maiz bilatzen du bainurako. "Dibertsiñua" da mundakarrarentzat surfa. Lay Day podcasta, Zirriborrok ekoizten du EITB Podkasterako.
31:31
#21.- Markel Bizkarguenaga: New Gun
Episodio en Lay-Day
Izen ezezaguna izan liteke askorentzat, baina Markel Bizkarguenaga Gorliztarraren izena ranking askotan idatzi dute dagoeneko. Azpimarratzekoa 2022ko junior zirkuitoan egin zuen 3. postua. Surfaz, entrenamenduez eta psikologia lanaz aritu dira berbetan berarekin Ander Lopez Lerena eta Olaia Elorriaga Lay Day Podcastaren atal honetan! Zirriborro tv-k ekoizten du Lay Day, EITB Podkasterako.
25:12
#20.- Kepa Acero: surfaren bidaia amaigabea
Episodio en Lay-Day
Aurkezpen handirik ez du behar Lay Day podcastaren hirugarren denboraldia abiatzeko aukertau duten aurreneko gonbidatuak. Kepa Acero aski ezaguna zaigu bere surf bidaiak dokumentatzeagatik. Txapelketa mundua utzi zuen surf profesionalean bestelako alternatibarik ez zegoenean eta bidaiak filmatzeari ekin zion. Orduz geroztik, hango eta hemengo olatu berriak erakutsi dizkigu eta inspirazio iturri izan da askorentzat Acerotarren anaia txikia. Entzun Olaia Elorriaga eta Ander Lopez Lerenak Keparekin izan duten solasaldi ederra! Lay Day podcasta, Zirri Borrok ekoitzen du EITB Podkasterako.
37:26
#19.- Surfa, ikerketa, teknologiak eta garapena
Episodio en Lay-Day
Lay Dayren bigarren denboraldia amaitzeko, Euskal Herrian surfa eta zientzia uztartzen duten proiektuei erreparatuko nahi izan diete Ander Lopez Lerena eta Olaia Elorriagak. Lehenengo gonbidatuak, Itsaso Gaztañagak, EHUrekin batera surfak osasunean dituen onura fisiko eta sikikoei buruz hitz egin die. Medikua da bera, eta UIK-en ikastaro oso bat eskaini diote gaiari. Bigarren gonbidatuak, ikerketa era garapena surfarekin uztatu ditu. Egoitz Goikoetxea injeniariak eta bere taldeak, 3D inprimagailuak erabiltzen dituzte surf oholak egiteko. I+G, tradizioaren ezagutza albora utzi gabe.
26:53
#18.-June Torrealdai, Miriam Imaz eta Mirene Begiristain: Emakumea* Surflari, ahalduntzeko
Episodio en Lay-Day
Surfaren munduan emakumearen presentzia txikia zela ikusita antolatzea erabaki zuen gipuzkoako emakume talde batek. Horrela Emakumea* Surflari taldea sortu eta surfa emakumeen artean zabaltzen hasi ziren. Irabazi asmorik gabeko taldea dira eta euren ekintzen artean surf ikastaroak, bidaiak eta yoga ikastaroak dituzte, besteak beste. Gozatu Lay Day, June Torrealdai, Miriam Imaz eta Mirene Begiristainekin batera. Lay Day podcasta, Zirriborrok ekoizten du EITB podkastentzat.
29:34
#17.- Peta (Eduardo Gomez): Zoriontasuna eta askatasuna
Episodio en Lay-Day
Gurasoek Eduardo Gomez izenarekin erregistratu bazuten ere denek "Peta" deitzen diote. Hondarribian sortua Hendaian hasi zen surflari bezala. Ur bero eta olatu perfektuak topatu nahian laster hasi zen bere konexioa Indonesiarekin, baina lesio baten ondorioz berriro itzuli zen Euskal Herrira. Dirua irabazteko asmoz shapeatzen hasi eta ogibide bihurtu zuen. Peta, erreferentea da oholgintzan eta bere gaixotasun degeneratiboak ez dio kalterik egingo bere pasioan: surfa eta shapinga. Lay Dayren hamazazpigarren atalerako, Peta-ren Hendaiako kabira hurbildu dira Olaia Elorriaga Ander Lopez Lerena. Sartu zu ere! Zirriborrok EITB podkasterako ekoitzia
36:23
#16.- Ibon Oregi: Surfa, bizitzan aurrera egiteko
Episodio en Lay-Day
Errepidean, korrika, entrenatzen ari zela, autobatek harrapatu zuen ibon Oregi Markina-Xemeindarra. Triatloiean aritzen zen ordura arte, baina istripuaren ondorioz ezkerreko hanka galdu zuen eta mundua jauzi zitzaion goitik behera. Surfari esker ordea, putzutik atera eta motibazioa berreskuratzea lortu du. Lay Day podcastaren atal honetan, bere bizitza berriaren nondik norakoak azaldu dizkie Oregik, Ander Lopez Lerena eta Olaia Elorriagari. Ibonentzat Surfa izan bait da sendagairik onena eguneroko bizitzari berriz heldu eta aurrera egiteko. Ez galdu bere testigantza! Zirriborrok ekoitzi du podcasta EITB podkastentzat.
42:21
#15.- Iker Treviño eta Ruben Vitoria: Surfari buruz hizketan
Episodio en Lay-Day
Bestelako ukitu bat eman diogu Lay Day-ren 15. atalari. Surf munduan gertatzen ari diren kontuak mahaigaineratu eta Ruben Vitoria eta Iker Treviñorekin aztertu ditugu. Zarauztarra dira biak, baina bi adar ezberdinetan jorratzen dute euren surfa. Bi estilo ezberdin eta iritzi ezberdinak euskal surfaren eszenan. Zirriborrok ekoitzi du podcasta, EITB podkastentzat.
43:22
#14.- Annette eta Janire Gonzalez Etxebarri: Etorkizun handiko ahizpak
Episodio en Lay-Day
Annette Gonzalez Etxebarrik irabazi du aurtengo pro junior zirkuituko lehengo proba Marokon. Aipatzekoa da baita ere, Janire, bere ahizpa nagusia Pro Junior zirkuituko irabazle izandakoa dela. Janirek, gainera, hiru aldiz irabazi du WSLko gazteentzako zirkuitua. Lay Day podkastaren 14. atalean Zumaiako ahizpen egunerokoari erreparatu diogu eta 2023rako dituzten proiektuak ere aletu dituzte Olaia Elorriaga eta Ander Lopez Lerenarekin Zirriborrok EITB podkastentzat ekoitzitako podcasta da.
38:39
#13.- Eneko Acero: Euskal Herrian aitzindari
Episodio en Lay-Day
Lay Dayren atal honetako gonbidatuak ez du aurkezpenik behar . Izan ere, Euskal Herrian dabilen surflari orok ezagutzen du Eneko Acero. Bera izan zen surfaren inguruan bizimodua aurrera atera zuen lehenengo pertsona Euskal herrian. Adinak txapelketa mundutik aldendu zuen eta orain bestelako proiektuekin dabil Eneko Acero. Besteak beste, bere surf ezagutza besteri erakusten.
36:16
#12.- Ainara Aymat: Surfa beste ikuspuntu batetik
Episodio en Lay-Day
Surfak itxura olinpikoa hartu duenetik kirol bezala hartu dute askok, baina surfa txapelketa mundutik baino urrunago doa. Ainara Aimat zarauztarra horren seinale da, izan ere aspaldi utzi zuen albora txapelketen ibilbidea eta orain VANS taldearekin dabil bere bizitzari bestelako bidea ematen. Free surferrak, Ander Lopez Lerena eta Olaia Elorriagari azaldu dizkie nondik norakoak, Lay Day-ren atal honetan.
31:45
#11.- Borja Agote: Surfa eta Youtube uztartuz
Episodio en Lay-Day
Surfari lotutako txapeleketa munduan ibilitakoa da Borja Agote, baina orain bere bizitzari bestelako noranzkoa eman dio. Youtuben bideoak igotzeari ekin zion eta orduz geroztik sona hartu du bere kanalak. Bidaiak, reviewak eta bestelako kontuen berri ematen du dononostiarrak youtuben. Lay Day podcasataren hamaikagarren atalean Agoteren ibilbidea errepasatu eta bere proiektu berriak ezagutu ditugu.
40:10
#10.- Ibone Gomez, Iker eta Adur Amatriain: Harrobiaren loraldia
Episodio en Lay-Day
Udaberriarekin batera Lay Day podkastaren bigarren denboraldiari heldu diote Olaia Elorriaga Urrutia eta Ander Lopez Lerenak, surfaren berri ekartzeko. Hurley-k fitxaketa berriak egin ditu Euskal Herrian, azkena Ibone Gomez. Leioako gaztea Amatriain anaien taldera batuko da bere kirol ibilbideari jarraipena emateko. Euskal surfaren etorkizuna osasuntsu dago eta horren seinale da marka handien apustua. Gomezek eta Amatriain anaiek aurtengo helburuen berri eman digute LayDay podcastaren atal honetan. Azpimarratzekoa da Adurrek sailkapena lortu duela Challenger Series zirkuituan lehiatzeko.
38:23
#09.-Aritz Aranburu: Belaunaldi baten eredu
Episodio en Lay-Day
Hitz askorik ez da behar Aritz Aranburu nor den azaltzeko. Euskal surfaren eszenan CT-rako sailkapena lortu duen euskal herritar bakarra izan da. Orain txapelketa mundua alde batera utzita surf bidaiak eta abentura berriak dokumentatzea du helburu nagusi Aranburuk. Lay Day podcastaren atal honetan belaunaldi oso baten eredu izan den Aritz Aranburuk bere proiektu berriak aletu dizkigu. Entzun arretaz, denboraldi honetako azkena da eta bederatzigarren atala.
35:14
#08 Xabi Lopez: Olatu erraldoien mundua
Episodio en Lay-Day
Sortzez Iruñekoa bada ere Donostian du bizitokia Xabier Lopezek. Argako ur geza aukeran bazuen ere kantauri itsasoko urautsi indartsuen alde egin zuen gazteak. Oso urte gutxitan bere bilakaera sekulakoa izan da. Azken neguan denon ahotan egon da, sagailo handien atzean ibili delako Nazareten, Kanarietan, Galizian eta noski Euskal Herrian ere.
36:53
Más de EITB Radio Televisión Vasca Ver más
La mecánica del caracol Espacio dedicado a la divulgación de la ciencia, la tecnología y la historia dirigido y presentado por Eva Caballero. Actualidad, experimentos, explicaciones a fenómenos cotidianos o extraordinarios, personajes y hechos históricos se dan cita en este programa. Actualizado
Ganbara Negra Podcast de sucesos e investigacion. Forenses, escritores y expertas de la policia cientifica nos ayudan a encontrar respuestas. Actualizado
Holobionte En la playa de la Zurriola ha aparecido muerto, encadenado a la red, un ser de una especie que no tiene nombre. El hallazgo ha llamado la atencion de la comunidad cientifica y el Gobierno Vasco ha encargado a la investigadora de la UPV Idurre Aldazabal y a su equipo que inicie una investigacion. En la red, sin embargo, han caido los investigadores. El hecho genera atencion internacional. Thriller psicologico. Actualizado
También te puede gustar Ver más
Yoko Ona "Yoko Ona" podcastean Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitia (Belako) musikariek beren bizipenak eta anekdotak aztertzen dituzte, Ainhoa Vitoriak gidatuta. Musikak egin dizkien ekarpenak eta bizi izandako egoera eta pasadizoak, modu atseginean aztertuz. Actualizado
Tenemos que Hablar Tenemos que hablar. Tenemos que hablar, para entender la vida, para construir una mejor. Es urgente encontrarnos en las palabras. Podcast en el que cobran importancia las cosas y las personas comunes. Maider Martin. Eitbpodkast Actualizado
GZ Podcast Geopolitikaz Podcast es un programa sobre política internacional, geopolítica y estudios de área. Su objetivo principal es divulgativo, aunque trata de guardar la mayor rigurosidad posible que ofrece el formato de audio. Geopolitikaz Podcast nazioarteko politikari, geopolitikari eta arlo azterketei buruzko programa bat da. Bere helburu nagusia dibulgazioa da, baina beti ere audio-formatuak eskaintzen duen ahalik eta zorroztasun handiena gordetzen saiatuz. Actualizado