Trending Misterio
iVoox
Descargar app Subir
iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis
Iufi!
Iufi!
Podcast

Iufi! 2zt61

13
15

Iban Garcia eta Maite Azpiazu ama-semeek, beraien bizipenetatik abiatuz, eguneroko gaiei buruz hitz egiten digute, beraien umore bizia lagun dutela. Atal bakoitzean, gai ezberdin baten inguruan arituko dira gonbidatu batekin, freskotasunez. Gairik ohikoenei ere txispa eta umorea ateratzen dizkiete. e373c

Iban Garcia eta Maite Azpiazu ama-semeek, beraien bizipenetatik abiatuz, eguneroko gaiei buruz hitz egiten digute, beraien umore bizia lagun dutela. Atal bakoitzean, gai ezberdin baten inguruan arituko dira gonbidatu batekin, freskotasunez. Gairik ohikoenei ere txispa eta umorea ateratzen dizkiete.

13
15
#12.- Belaunaldi aldaketa eta Garcia-Azpiazu familia
#12.- Belaunaldi aldaketa eta Garcia-Azpiazu familia
Episodio en Iufi!
Iufi! podcastaren hamabigarren ataleko gai nagusia belaunaldi aldaketa izango da. Lehenengo denboraldiko azkeneko atala da hau eta agurra modu berezian egin nahi izan dute Ibanek eta Maitek, beraien familiakideak gonbidatuta.  Nagore Garcia, Ibanen arreba eta Maiteren alaba eta Agustin Garcia, Ibanen aita eta Maiteren senarrarekin batera aritu dira. Noiz ginen zoriontsuago, lehen edo orain? Nola aldatu da gizartea azken urteetan? Nola jolasten zuen Maitek eta nola Ibanek? Sare sozialen eta teknologiaren eboluzioa nolakoa izan da? Hainbat galderei buruz aritu dira ama-semeak. Noski, hau dena, umorez josita! Iufi podcasta, Klixka Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako. 
Humor y entretenimiento 1 año
1
0
18
28:54
#11.- Bidaiak eta Egoitz Txurruka
#11.- Bidaiak eta Egoitz Txurruka
Episodio en Iufi!
Bidaiak dira Iufi podcastaren hamaikagarren ataleko gai nagusia. Iban Garciak eta Maite Azpiazuk beraien bidaia kuttunenei eta xelebreenei buruz hitz egin digute. Gustatzen zaie hara eta hona ibiltzea, edo etxean geratzea nahiago? Hoteletako buffetetan ere anekdota xelebreak izan ohi dituzte. Denak kontatu dizkigute. Baita zeintzuk izan diren bere lehenengo bidaiak eta gertuen egin dituzten txangoak ere. Gaiari buruz hitz egiteko asko bidaiatzen duen aurpegi ezagun bati ere egingo diote elkarrizketa "Xelebritest" atalean. Egoitz Txurruka "Txurru"rekin solasean arituko dira eta bere sekreturik sekretuenak kontatu dizkie honek. Gainera, programako zaleek beraien zalantzak bidali dizkiote Maiteri eta honek soluzioak eman dizkie "Maiteren kontsultorioa" atalean. Noski, hau dena, umorez josita! Iufi, Klixka Mediak ekoizten du EITB Podkasterako. 
Humor y entretenimiento 1 año
0
0
18
27:01
#10.- Dirua eta Nerea Alias
#10.- Dirua eta Nerea Alias
Episodio en Iufi!
Iufi podcastaren hamargarren atalean diruari buruz hitz aritu dira Iban Garcia eta Maite Azpiazu. Diruzaleak al dira? Zenbateko garrantzia eman behar zaio diruari? Eta zenbatekoa ematen diote? Zenbateko paga ematen zion Maitek Ibani? Noiz hasi zen Iban bere gastuak ordaintzen? Eta zer moduzko lana da influencerrarena? Esaten dena bezain ondo bizi al dira? "Xelebritest" atalean Nerea Alias aurkezlea izan dute gonbidatua. Berari ere galdetu diote diruari buruz eta baita sekula erosi duen kapritxorik handienari buruz ere. Hauez gain, ez dira faltako betiko galdera kurioso eta bitxiak. Noski, hau dena, umorez josita! Iufi, Klixka Mediak ekoitzen du EITB Podkasterako.   
Humor y entretenimiento 1 año
0
0
23
31:02
#09.- Familia eta Antton Telleria
#09.- Familia eta Antton Telleria
Episodio en Iufi!
Familiari buruz hitz egin nahi izandute Iufi podcastaren bederatzigarren atalean Iban Garciak eta Maite Azpiazuk. Publikoak asko ezagutzen baditu ere, etxe barruko sekretuak eta pasadizoak konta dizkigute. Etxean eta jende aurrean berdin portatzen al dira? Ibanek edo bere arrebak, zeinek eman zien lan gehiago gurasoei? Zein da etxean oihu gehien egiten duena? Familian planak egitea gustatzen zaie Garcia-Azpiazutarrei? Familia kontuai buruz hitz egiteko Antton Telleria aurkezlea ere izango dute podcastean. Honek bere familiako kontuak azalduko ditu. er moduz moldatuko ote da Julen Telleria anaiarekin? Gainera, bestelako galdera eta sekretuei buruz hitz egiteko ere aprobetxatuko dute. Bestalde "Maiteren kontsultorioa" atalean  ikusentzuleen zalantzak argitu eta eta gomendioak eman dituzte. Noski, hau dena, umorez josita! Iufi, Klixka Mediak ekoitzi du EITB podkasterako. 
Humor y entretenimiento 1 año
0
0
20
28:41
#08.- Kirola eta Odei Jainaga
#08.- Kirola eta Odei Jainaga
Episodio en Iufi!
Iufi! podcastaren zortzigarren atalean kirolari jarri dira Iban Garcia eta Maite Azpiazu. Beraiek egiten al dute kirola? Gustatzen ote zaie? Ona da? Amak eta semeak iritzi ezberdinak dituzte eta gaiaren inguruan berriketan aritu dira. Zer kirol dute nahiago? Noiz hasi ziren kirola egiten? Zer pentsatzen ote dute hain modan dagoen crossfitari buruz? Kirolari buruz hitz egiteko, gaian trebea den gonbidatua aukeratu dute: odei Jainaga, xabalina jaurtitzailea eta olinpiar jokoetako atleta. Kirolari buruz hasi eta Odeik sekretu guztiak kontatzen amaitu du. Ez galdu! "Maiteren kontsultorioa" atal honetan ere zabalik ikusentzuleen zalantzak argitzeko eta gomendioak emateko. Noski, hau dena, umorez josita! Iufi, Klixka Mediak ekoizten du EITB Podkasterako.
Humor y entretenimiento 1 año
0
0
13
29:19
#07.- Eskola garaiak eta Ainhoa Larrañaga
#07.- Eskola garaiak eta Ainhoa Larrañaga
Episodio en Iufi!
Iufi! podcastaren zazpigarren atalean eskola garaietara atzera egin du Ibanek eta Maitek. Nolakoak ote ziren txikitan? Asko aldatu al dira? Haurtzaroaren oroitzapen onak izaten ditugu askotan, baina dena horren polita izaten al da? Ama-semeek beraien esperientzia azaldu digute. Klasean harreta jartzen zuten? Zer nota ateratzen ote zuten? Oso bihurriak izan ziren? Gaiari buruz hitz egiteko Ainhoa Larrañaga aktorea izango da podcastaren atalean. Ainhoa, Madrilen bizi da lan kontuengatik eta bere azkeneko proiektuei buruz galdetu  diote. Bestalde "Ez badakizu galdetu" atala egingo dute ikasten jarraitzeko asmoz. Oraingo honetan loradenda batera detzera doaz. Noski, umorez josita beti! Iufi, Klixka Mediak ekoizten du EITB Podkasterako. 
Humor y entretenimiento 1 año
0
0
20
34:41
#06.- Ohiturak eta maniak eta ETS-ko Iñigo Etxazerreta
#06.- Ohiturak eta maniak eta ETS-ko Iñigo Etxazerreta
Episodio en Iufi!
Iufi! podcastaren seigarren atalean ohiturei eta maniei buruz hitz egin dute Iban eta Maite ama-semeek. Beraiek ba al dute ohitura arrarorik"  ere jasotzen du atalak jaraitzaileen kezkak argitzeko asmoz. Noski, hau dena, umorez josita! Iufi! Klixka mediak EITB podkasterako egindako ekoizpena da.   
Humor y entretenimiento 1 año
0
0
22
30:57
#05.- Fama eta Ana Goitia
#05.- Fama eta Ana Goitia
Episodio en Iufi!
Famari buruz ariko dira Iban eta Maite Iufi! podcastaren bostgarren atalean. Famatua izatearen alde onen eta txarren inguruan gogoeta egin dute. Beraien ibilbidean izan dituzten esperientziak kontatu dizkigute eta baita hausnarketa barregarriak egin ere. Zein da sekula ezagutu duten famaturik arroena? Jendeak interesagatik jokatzen al du? Eskuko telefonoan duten kontakturik ospetsuena nor ote da? Gaiean sakontzeko Ana Goitia aurkezle eta influencerra ere elkarrizketatu dute. Beraien sekretuak kontatuko dituzte eta EiTB, zein Madrilgo ospetsuen trapu zaharrak atera dizkigute.  Bestalde "Ibanen sekretuak" atalean, Ibanek bere anekdotarik ezkutuenak kontatuko dizkio Maitebere amari. Noski, hau dena, umorez josita! Iufi poscasta, Klixka Mediak ekoitzen du EITB podkasterako. 
Humor y entretenimiento 1 año
0
0
18
30:53
#04.- Bizilagunak eta Tomas Lizarazu
#04.- Bizilagunak eta Tomas Lizarazu
Episodio en Iufi!
Iufi! podcastaren laugarren atalean hainbeste maite edo gorroto ditugunei buruz hitz egin dugu: bizilagunei buruz. Nolakoa ote da Ibanen eta Maiteren alboan bizitzea? Harreman ona ote dute beraien auzokideekin? Beraien bebarruan gertatzen diren anekdota eta bitxikeria guztiak kontatuko dizkigute. Baita Ibanek herriko alkatearekin izandako tirabirei buruz ere. Atal honetako gonbidatua Tomas Lizarazu izan da, "Bulego" taldeko abeslaria. Hau ere Ibanen eta Maiteren bizilaguna da. Konfesatu ezin diren sekretuak entzungo ote ditugu? Iufi podcasta Klixka Mediak ekoizten  du EITB podkasterako. 
Humor y entretenimiento 1 año
0
0
21
31:01
#03.- Parranda eta Telmo Trenado
#03.- Parranda eta Telmo Trenado
Episodio en Iufi!
Parranda da Iufi! podcastaren hirugarren atalaren hizketagaia. Nola bizi ote dute gaueko festa giroa Iban Garciak eta Maite Azpiazuk? Biak 14 urterekin egin zuten aurreneko parranda, beraz badute zer kontatua! Zein izan ote da egin duten festarik eroena? Zer musika gustatzen zaie? Parranda batean emandako musuak, adarrak jartzea dira? Gaiaz hitz egiteko Euskal Herriko parrandazale famatuenetakoa gonbidatu dute: Telmo Trenado. Honek bere esperientziak eta sekretuak kontatu dizkie. Atal berri bat estreinatu dute, "Ibanen sekretuak". Ibanek bere istoriorik ezkutuenak kontatu dizkio Maiteri. Ea nola erreakzionatzen duen! Iufi podcasta Klixka Mediak ekoizten  du EITB podkasterako. 
Humor y entretenimiento 1 año
0
0
14
28:56
#02.- Sare sozialak eta Twin Melody bikoa
#02.- Sare sozialak eta Twin Melody bikoa
Episodio en Iufi!
Sare sozialen inguruan aritu dira Iban Garcia eta Maite Azpiazu IUFI! podcastaren bigarren atalean. Influencerra eta haren ama. Nola bizi ote ditu bakoitzak sare sozialak? Denok ere, geroz eta ordu gehiago ematen dugu pantaila aurrean. Zertarako balio dute? Onik egiten al digute? Zer da sareek eman dieten onena eta txarrena? Ibanek  Aitana eta Paula Etxeberria bere lagunak gonbidatu ditu podcastera, "Twin melody" bikotearen sekretuak ezagutzeko asmoz. Bestalde, egunerokotasunari helduz, ama-semeek arrandegi batera deitu dute hango berri ikasteko. Beti ere, umorea lagun! 
Humor y entretenimiento 1 año
0
1
16
25:30
#01.- Maitasuna eta Mikel Perez Artola
#01.- Maitasuna eta Mikel Perez Artola
Episodio en Iufi!
Iufi! podcastaren lehenengo atalean, maitasunaren gaia landu dute Iban Garcia eta Maite Azpiazu ama-semeek; zirrikitu guztietatik landu ere. Zer da maitasuna? Nor maitatu dezakegu? Iban sekula maitemindu al da? Maitek atzera egiterik izango balu, aldatuko al luke zerbait? Mikel Perez Artola, entrenatzaile pertsonala eta Conquis realityko irabazlea da atal honetako gonbidatua. Mikelek maitasunean duen esperientzia eta bere sekreturik ezkutukoenak azaldu dizkigu. Gainera, Maitek bere kontsultorioko ateak zabaldu dizkie jarraitzaileei haien zalantzak entzun eta erantzuna emateko asmoz. Jakina, dena umorez josita! Iufi! podcasta, Klixka Mediak ekoitzi du EITB Podkast-entzat.   
Humor y entretenimiento 1 año
0
0
15
28:23
#00.- Iufi! podcasta eta bideopodcasta, Iban Garcia eta Maite Azpiazurekin
#00.- Iufi! podcasta eta bideopodcasta, Iban Garcia eta Maite Azpiazurekin
Episodio en Iufi!
Iban Garcia instagramer ezagunak eta Maite Azpiazu bere amak aurkeztuko dute Iufi! bideopodcasta EITB podkasten. Azkoitiko ama-semeek, heuren bizipenetatik abiatuz, umoretik aztertzen dituzte eguneroko gaiak. Izan sare sozialak, maitasuna edo eta bizilegunekiko harremanak, besteak beste …Podcasta osatuko duten zortzi ataletan zehar , gai ezberdina  aztertzen dute banan bana  eta gonbidatu esanguratsuak  dituzte beraien  laguntzarekin proposatzen den gaiean sakontzeko.  Freskotasunez, gairik ohikoenei txispa eta umorea ateratzen diote Ibanek eta Maitek. Ama-semeek  Iufi! kontsultorioa ere sortu dute, bideopodcastaren jarraitzaileek izan ditzaketen galderak argitzeko. Iufi podkasta, EITB podkasten ez ezik,  EITBren You Tubeko kanalaren podcast sailean eta Gaztearen web gunean ere jarraitu ahal izango da. Podcasta Klixka Mediak sortu du  EITB Podkasterako.  
Humor y entretenimiento 1 año
0
0
8
00:39
Más de EITB Radio Televisión Vasca Ver más
Ganbara Negra
Ganbara Negra Podcast de sucesos e investigacion. Forenses, escritores y expertas de la policia cientifica nos ayudan a encontrar respuestas. Actualizado
La mecánica del caracol
La mecánica del caracol Espacio dedicado a la divulgación de la ciencia, la tecnología y la historia dirigido y presentado por Eva Caballero. Actualidad, experimentos, explicaciones a fenómenos cotidianos o extraordinarios, personajes y hechos históricos se dan cita en este programa. Actualizado
Holobionte
Holobionte En la playa de la Zurriola ha aparecido muerto, encadenado a la red, un ser de una especie que no tiene nombre. El hallazgo ha llamado la atencion de la comunidad cientifica y el Gobierno Vasco ha encargado a la investigadora de la UPV Idurre Aldazabal y a su equipo que inicie una investigacion. En la red, sin embargo, han caido los investigadores. El hecho genera atencion internacional. Thriller psicologico. Actualizado
También te puede gustar Ver más
Nadie sabe nada, con Buenafuente y Berto
Nadie sabe nada, con Buenafuente y Berto Andreu Buenafuente y Berto Romero se sientan frente a frente, micro a micro, e improvisan. ¿Qué puede salir mal? El humor de estos dos genios es oro para tus orejas. Ábrelas bien que, en el fondo, nadie sabe nada. En directo en Cadena Ser los sábados a las 12:00 y a cualquier hora si te suscribes. Actualizado
Poco se Habla! Briten y Xuso Jones
Poco se Habla! Briten y Xuso Jones "Poco se Habla" es un podcast lleno de humor y espontaneidad creado por Ana Brito de "El Show de Briten" y Xuso Jones, dos creadores de contenido en alza. En este podcast, tratarán temas tabú de los que poco se hablan con mucha naturalidad, sinceridad y desmitificando teorías. Y lo harán con un invitado diferente cada semana. El objetivo de Ana y Xuso; hacer reír, pasárselo bien y llenarse la cartera de billetes. "Poco se Habla" es una producción de PodiumPodcast y ha sido galardonado como Mejor Anfitrión y Anfitriona en los III Premios Ondas Globales del Podcast. Actualizado
Buenismo bien
Buenismo bien Henar Álvarez y Manuel Burque se quejan de la actualidad y entrevistan a gente maja. Política, feminismo y tontería. Mucha tontería. A veces lloramos. Escúchanos en la app de la SER los martes a las 19:00 y en verano en Podimo: https://go.podimo.com/es/buenismo Actualizado
Ir a Humor y entretenimiento