Trending Misterio
iVoox
Descargar app Subir
iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis
Irabazi Arte
Irabazi Arte
Podcast

Irabazi Arte 52t5v

40
21

EITBko "Irabazi arte" telesaileko bi kidek podkast bat sortu dute emakumezko kirolari eta kirolzale erreferenteak bertatik bertara elkarrizketatzeko. Nora (Nahia Sillero) eta Olatz (Ainhoa Azpitarte) dira podkasterrak, Learoko jokalariak biak. Nerabezaroko atrebentziarekin luzatzen dizkiete galderak gonbidatuei. 183z63

EITBko "Irabazi arte" telesaileko bi kidek podkast bat sortu dute emakumezko kirolari eta kirolzale erreferenteak bertatik bertara elkarrizketatzeko. Nora (Nahia Sillero) eta Olatz (Ainhoa Azpitarte) dira podkasterrak, Learoko jokalariak biak. Nerabezaroko atrebentziarekin luzatzen dizkiete galderak gonbidatuei.

40
21
10. Karmele Pikabea, sokatiralaria
10. Karmele Pikabea, sokatiralaria
Episodio en Irabazi Arte
Munduko txapelduna izan da Lesakako Beti Gazte sokatira taldea, eta bertan tiralari aritzen da Karmele Pikabea. Sokatiraren mundua zeharo ezezaguna da Nora eta Olatzentzat, beraz Karmelek galdera mordoa erantzun behar izan dizkie.“Irabazi arte” podcastaren laugarren denboraldiko azken atala da, eta Munduko Txapelketan lortutako urrezko domina eskuetan hartzen ere utzi dio Karmelek Olatzi!
Humor y entretenimiento 1 mes
0
0
9
22:44
9. Naroa Ruiz de Galarreta, izotz-hockey jokalaria
9. Naroa Ruiz de Galarreta, izotz-hockey jokalaria
Episodio en Irabazi Arte
Naroa Ruiz de Galarretak ez du gogoratzen irristagailuak, patinak noiz jantzi zituen aurreneko aldiz. Bost urterekin hasi zen izotz- hockeyan. Hamabost urte geroago liga irabazi berri du 2025ean, hirugarren aldiz, Donostiako Txuri-Urdin taldearekin. Nora eta Olatzekin aritu da solasean bere ibilbideari buruz, izotz-hockeyak azken urteetan izan duen garapenari buruz eta bizitzako beste gauza askori buruz.
Humor y entretenimiento 1 mes
0
0
6
17:52
8. Irati Mitxelena, luzera-jauzilaria eta neurozientzialaria
8. Irati Mitxelena, luzera-jauzilaria eta neurozientzialaria
Episodio en Irabazi Arte
Bi mundu oso ezberdinak uztartzen ditu Irati Mitxelena donostiarrak baina, hain zuzen ere, atletismoari esker izan zuen Estatu Batuetan neurozientzia ikasteko aukera. 2022an Espainiako luzera-jauziko txapelduna izan zen eta 2025ean Europako txapelketa lehiatu du.Aire libreko denboraldiaren atarian, Nora eta Olatzekin hitz egin du luzera-jauziari eta bizitzari buruz. Doktoradutza egiten ari da.
Humor y entretenimiento 1 mes
0
0
8
20:46
7. Nahia Aparicio, Realeko jokalaria
7. Nahia Aparicio, Realeko jokalaria
Episodio en Irabazi Arte
Nahia Aparicio tolosarrari “Apari” deitzen diote futbolaren ingurukoek. Bost urte daramatza Realean, bi lehenengo taldean. Taldeko gazteenetarikoa den arren, dagoeneko mundial bat jokatu du hogei urtez azpiko selekzioarekin. Nora eta Olatzentzat erreferentea da eta denetarik galdetu diote.
Humor y entretenimiento 1 mes
0
0
8
16:06
6. Goiuri Zabaleta, pilotaria
6. Goiuri Zabaleta, pilotaria
Episodio en Irabazi Arte
Goiuri Zabaleta pilotaria da, eta hamabost urterekin Lau t'erdiko Txapelketako irabazlea izan da. Hain zuzen ere norgehiagoka hau jokatu duen pilotari, eta irabazle, gazteena da.Besteak beste, bere ibilbide eta ametsei buruz, bere erreferenteen kontra lehiatzeari buruz eta jokatzeko garaian duen lasaitasunari buruz hitz egin du Nora eta Olatzekin.
Humor y entretenimiento 2 meses
0
0
6
15:05
5. Udane Goenaga, arraunlari txapelduna
5. Udane Goenaga, arraunlari txapelduna
Episodio en Irabazi Arte
Arraun Lagunak traineruko neskek denboraldi historikoa izan zuten 2024ean. Jokatu zituzten bandera guztiak irabazi zituzten!Udane Goenaga arraunlaria gonbidatu dute Olatzek eta Norak podcastaren atal honetara, eta denetarik galdetu diote: bandera guzti horietatik zeinek egin dion ilusio gehien, zaletasuna nondik datorkion, ze motako parranda eta saltseoak egoten diren...
Humor y entretenimiento 2 meses
0
0
7
10:52
4. Marta Alberdi, Lointek Gernikako saskibaloi jokalaria
4. Marta Alberdi, Lointek Gernikako saskibaloi jokalaria
Episodio en Irabazi Arte
Marta Alberdi saskibaloi jokalaria da "Irabazi arte" podcastaren atal honetara gonbidatutakoa.Bost urte daramatza Lointek Gernikako lehenengo taldean jokatzen eta harro darama 9 zenbakia bizkarrean, beretzat erreferente den jokalari baten omenez.
Humor y entretenimiento 2 meses
0
0
6
16:45
3. Ainitze Zumeta, harri-jasotzailea
3. Ainitze Zumeta, harri-jasotzailea
Episodio en Irabazi Arte
Euskal Herriko harri-jasotze txapelketako azken irabazlea izan da Ainitze Zumeta zarauztarra. Nora eta Olatzekin ibili da hizketan bere ibilbideari buruz, harriari buruz, halterofilia eta crossfitari buruz... eta, nola ez, saltseo pixka bat ere egon da.
Humor y entretenimiento 2 meses
0
0
5
14:17
2. Frida Watkins, puntista
2. Frida Watkins, puntista
Episodio en Irabazi Arte
Hamasei urte baino ez dituen arren, Zumaiako lehen emakume puntista da Frida Watkins. Orain dela gutxi hasi dira emakumeak kirol honetan, baina indartsu dator harrobi berria. Hortaz eta beste gauza askori buruz hitz egin du Olatz eta Norarekin!
Humor y entretenimiento 3 meses
0
0
8
14:46
1. Eukene Larrarte, txirrindularia
1. Eukene Larrarte, txirrindularia
Episodio en Irabazi Arte
"Irabazi arte" podcastaren laugarren denboraldia abiatzeko mundu mailan lehiatzen ari den goi mailako kirolari bat aurkeztu dute Olatzek eta Norak. Erreferentea da txirrindularitzan.Larrartek, zilarrezko domina eskuratu zuen 2023ko Pistako Txirrindularitzako Europako txapelketan. Ordu asko pasatzen ditu entrenatzen, belomodroko pistan bueltaka
Humor y entretenimiento 3 meses
0
0
9
17:21
#26.- Amaia Cendoya, igerilaria
#26.- Amaia Cendoya, igerilaria
Episodio en Irabazi Arte
Irabazi Arte podkastaren hirugarren denboraldiko azken atalean, Norak eta Olatzek Amaia Cendoya igerilaria gonbidatu nahi izan dute elkarrizketatzeko. Amaia, Espainiako Open txapelketako podiumera igo da azken hiru urteotan,  50 metro tximeleta modalitatean. Hori gutxi balitz, ingeniaria ere bada ikasketaz eta bi gauzak uztartzen ditu, lana eta kirola. Eta aholku onekin dator... Ez galdu Irabazi arteren azken atala... eta hurrengo denboraldira!  
Humor y entretenimiento 1 año
0
0
9
16:11
#25.- Leire Fernández, txakurcross eta mendi korrikalaria
#25.- Leire Fernández, txakurcross eta mendi korrikalaria
Episodio en Irabazi Arte
Atal honetarako Norak eta Olatzek energia "txutea" behar zuten, eta horregatik, Leire Fernández gonbidatu dute Irabazi Arte podkastera. Beharbada Leireren bideoren bat ikusita izango duzue Instagramen, mendian zehar saltoka eta txakurren atzetik korrika, edo txapelketa baten podiumean igota. Urte hauetan zehar zer ikasi duen azaldu die neskei; oinarrizkoa, bizitzan garrantzitsuena jarrera dela. Leire, hamaika urterekin hasi zen txapelketetan eta askotan sariakirabazi ditu. Bere hitzetan: guau, guau! 
Humor y entretenimiento 1 año
1
0
6
18:55
#24.- atala: Ainhoa Salillas, Txuri-Urdin hockey taldeko atezaina
#24.- atala: Ainhoa Salillas, Txuri-Urdin hockey taldeko atezaina
Episodio en Irabazi Arte
Txuri-Urdin izotz hockey taldeko neskek Iberdrola liga irabazi dute 2024an eta Olatzek eta Norak Ainhoa Salillas atezaina gonbidatu dute atal honetara. Ainhoak badaki Estatuko talde onenean jokatu arren, hockeya kirol minoritarioa dela eta hobbya besterik ez dela; hala ere, betebeharrak ez dira kirol profesionalekoak baino gutxiago. Eta garrantzitsuena: atezain ekipamendua janzterakoan zer sentitzen den azaldu die Irabazi Arte podcastaren Printzesei. 
Humor y entretenimiento 1 año
0
0
7
16:08
#23.- atala: Esti Alvarez, Sobftbol jokalaria
#23.- atala: Esti Alvarez, Sobftbol jokalaria
Episodio en Irabazi Arte
Esti Alvarez nahikoa ezezaguna den kirolean aritzen da: softbolean. Norak eta Olatzek beisbolaren familiakoa den diziplina honen inguruko galdeketa egin behar izan diote! 2020an olinpiada-aurrekoa jokatzera iritsi zen Esti. Bitxia da, baina 2024ko Joku Olinpikoetan softbola ez da kirol olinpikoa izango, baina berriz ere 2028an itzuliko da Los Angelesera. Jokalari zarauztarrak Estatu Batuetako lehiaketara iristea zaila ikusten duen arren, gogor entreinatzen ari da. Egia esan, ez da erraza goi-mailako kirola egitea eta benetako bizitza uztartzea. Pentsa, lanari dagozkion oporrak erabili behar izten ditu txapelketetara joan ahal izateko.  Entzun Irabazi Arte podkasta!   
Humor y entretenimiento 1 año
0
0
11
13:05
#22.- atala: Lierni Osa, harri-jasotzailea
#22.- atala: Lierni Osa, harri-jasotzailea
Episodio en Irabazi Arte
Irabazi arte podcastaren 22.atalean, Olatzek eta Norak Lierni Osa harri-jasotzailea gonbidatu dute. Harriak jasotzen txapelak lortzeaz gain, ofizioz makillatzailea da Lierni eta arlo horretan ere sari bat baina gehiago irabazitakoa da. Geroz eta emakume gehiago jarduten da herri kiroletan, baina bera lehenengoetarikoa izan zen. Eta harriak jasotzea ere nortasuna mantenduz egiten du; azkazal laranjak eta eyelinerarekin begiak marraztuta agertzen da plazara. 
Humor y entretenimiento 1 año
0
0
8
18:28
#21.- Marta Sanadri, Athleticeko jokalaria
#21.- Marta Sanadri, Athleticeko jokalaria
Episodio en Irabazi Arte
Marta San Adrian, "Sanadri" futbol jokalaria ekarri dute gonbidatu podcastera Norak eta Olatzek. Añorga eta Alavesen aritu ondoren, Athleticen jokatzen du egun  donostiarrak. Olatzek eta Norak goi-mailako futbolari baten bizitzaren gorabehera guztiei buruz galdetu diote, eta Martak galdera guztiak erantzun ditu: bere ibilbideko momenturik onena eta txarrena azaldu dizkie, nolakoa izaten den jokalari baten egun arruta Athleticen edota zer sentitzen den idolo dituzunen aurka jokatzerakoan... Ez galdu Irabazi Arte podcastaren atala!  
Humor y entretenimiento 1 año
0
0
6
12:22
#20.- Mamen Celarain, eskubaloi jokalari aitzindaria
#20.- Mamen Celarain, eskubaloi jokalari aitzindaria
Episodio en Irabazi Arte
Olatzek eta Norak eskubaloi munduko emakume aitzindaria gonbidatu dute Irabazi Arte podcastaren atal honetarako. Mamen Celarain Gipuzkoako lehenengo nazioarteko jokalarietako bat izan zen, eta Medina taldean jokatu zuen, 1973an liga bat irabazi zuen gipuzkoako lehenengo eskubaloi taldean. Gazteek 50 urte hauetan eskubaloia, kirola eta mundua asko aldatu dela ikasi dute Mameni esker. Zuek ere deskubritzeko, entzun elkarrizketa! 
Humor y entretenimiento 1 año
0
0
7
16:32
#19.- Izarne Sarasola, Realeko jokalaria
#19.- Izarne Sarasola, Realeko jokalaria
Episodio en Irabazi Arte
Izarne Sarasola futbolaria elkarrizketatu dute Irabazi Arte podcastaren atal honetan Olatzek eta Norak.  Realean jokatu ez ezik, Izarnek munduko txapelketa irabazi zuen 20 urtez azpiko selekzioarekin 2022an. Huar zela, Tolosan, bere herrian, hasi zen futbolean, eta hiru urte daramatza Realeko lehenengo taldean. Munduko txapeldunetako bat elkarrizketatzea ez da egunerokoa, beraz aurkezleek ez diote atsedenenik eman Izarneri... Ez galdu atala!
Humor y entretenimiento 1 año
0
0
8
13:26
#18.-atala: Helene Alberdi, triatleta
#18.-atala: Helene Alberdi, triatleta
Episodio en Irabazi Arte
Norak eta Olatzek Helene Alberdi (Bilbo, 1991) gonbidatu dute podcastera, eta txundituta gertau dira triatloiaren mundua piska bat ezagututa.  Helene bost aldiz izan da Espainiako txapelduna, eta 2022an Europako txapelketa ere irabazi zuen. Gainera Bilbon, etxean izan zen. Ibilbide izugarri hau edukitzeaz gain, familia medikua ere bada. Helenerengandik ikasi eta zu ere txundituta geratzeko, ez galdu Irabazi Arte podcastaren atal hau!
Humor y entretenimiento 1 año
0
0
5
16:41
#17.- atala: Naroa Garaialde, epailea
#17.- atala: Naroa Garaialde, epailea
Episodio en Irabazi Arte
Naroa Garaialde arbitroa elkarrizketatuz abiatuko dugu Irabazi Arte Podkastaren hirugarren denboraldia. Dakizuenez, Olatzek haru du Areneren lekukoa podcasatean eta bera da, Norarekin batera, erreferentziazko emakumezko kirolariei galderak egingo dizkiena.  Norak ez ditu epaileak bereziki maite... txartel ugari ateratzen dizkiotelako. Eta beti epaileena izaten da errua, noski. Nora bezala, Naroa atezaina izan zen, baina jokalari izatetik arbitroa izatera pasatzea aukeratu zuen. Zelaiean, gurasoak haurrak baino okerragoak direla azaldu die gure aurkezleei. Berak txartel horiak baino ez ditu ateratzen, eta horiek gutxi... Sinistu egin beharko diogu.   Entzun atala! 
Humor y entretenimiento 1 año
0
0
8
13:44
Más de EITB Radio Televisión Vasca Ver más
Ganbara Negra
Ganbara Negra Podcast de sucesos e investigacion. Forenses, escritores y expertas de la policia cientifica nos ayudan a encontrar respuestas. Actualizado
La mecánica del caracol
La mecánica del caracol Espacio dedicado a la divulgación de la ciencia, la tecnología y la historia dirigido y presentado por Eva Caballero. Actualidad, experimentos, explicaciones a fenómenos cotidianos o extraordinarios, personajes y hechos históricos se dan cita en este programa. Actualizado
Holobionte
Holobionte En la playa de la Zurriola ha aparecido muerto, encadenado a la red, un ser de una especie que no tiene nombre. El hallazgo ha llamado la atencion de la comunidad cientifica y el Gobierno Vasco ha encargado a la investigadora de la UPV Idurre Aldazabal y a su equipo que inicie una investigacion. En la red, sin embargo, han caido los investigadores. El hecho genera atencion internacional. Thriller psicologico. Actualizado
También te puede gustar Ver más
Concepto Sentido
Concepto Sentido No damos sentido a los conceptos ni conceptualizamos los sentidos. Realizado desde Albacete por el mejor equipo radiofónico del mercado de segunda mano. Todos los lunes ponemos un concepto sobre la mesa y lo colocamos en contextos como la música, el cine, la tecnología, la historia, el deporte, etc. No busques rigor ni divulgación. Sólo un rato entretenido. Actualizado
Las Vecinas de Arriba
Las Vecinas de Arriba La factoría Danko te trae un programa de entretenimiento con dos vecinas que, a través de su prisma, le darán una vuelta a todo lo vivido y establecido... Si sientes curiosidad y te sientes identificado atrévete a escuchar las locas "Las vecinas de arriba" , su aventura te hará ver tu mundo de una forma que ni hubieras imaginado. Compartimos contigo una visión de la vida que te enganchará. Meri (la coach) y Maria ( la reina del barrio ) te llevarán a ver tu vida de otra manera, solo para valientes, ¿te atreves? twitter: @LVDAPodcast insta: @lasvecinasdearribapodcast Actualizado
Plantados en Estocolmo
Plantados en Estocolmo Tres tipos de Cádiz que emigraron hace años a Suecia, se sirven del sentido del humor para contarnos sobre sus vidas y su nuevo país. Actualizado
Ir a Humor y entretenimiento