iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis

Podcast
Gurpilean 535ft
13
27
Txirrindularitzaren gurpilean jarriko zaitugu podcast honetan 1lm13
Txirrindularitzaren gurpilean jarriko zaitugu podcast honetan
Gazte gaztetatik profesional; baina noiz arte ordea?
Episodio en Gurpilean
Txirrindularitza mundua trantsizioan dagoen zantzuak daude. Afizionatu mailan ibili ere gabe, Juniorretan goia jo eta zuzenean profesional izatera igaro diren ziklisten kasuak bat baina gehiago dira. Bi kasu azpimarratu ditugu Gurpilean podcastean. Juan Ayúso Espainiarraren bata; Europa osoan modan dago. Izan ere, 18 urterekin Girino-a irabazi du eta World tourrean debutatzera doa. Berau gertutik ikusi du Italian Mikel Gaztañaga Laboral kutxako zuzendariak. Euskal Herrian berriz, Igor Arrieta ari da nabarmentzen eta gaztearen esku utzi dute profesionaletara noiz pasa erabakitzea. Egoi Martinez da bere ordezkaria. Orain, Mikel Gaztañaga eta Egoi Martinezek ez dute garbi ikusten 18 urterekin profesional badira, zenbat iraun dezaketen profesional mailan.
14:22
Patxi Darthayette: Iparraldeko txirrindulari afizionatuen egunerokoaz
Episodio en Gurpilean
Iparraldean ere bada afizionatu mailan lehiatzen den txirrindularirik eta haiei eskainiko diogu Gurpilean podcastaren hamabigarren atala. Uztaritzekoa da Akitaniako txapeldunaren eta haren eskutik jasoko dugu iparraldeko euskal ziklisten egunerokoa eta , bide batez, ipar eta hegoaldeko afizionatu mailaren ezberdintasunen berri jaso . Eulen taldeko Patxi Darthayette-n gurpilean jarriko gara.
12:07
Euskadiko txapelketaren aitzakian, Eulen taldea eta Enekoitz Azparren
Episodio en Gurpilean
Gurpilean Podcastean Euskadiko afizionatu mailako txirrindularitza txapelketa aztergai. Eulen taldea, ardura hartzeko prest da gaur gaurkoz. Dabid Etxebarria taldeko zuzendariak garaipen anbizioa eskatzen die txirrindulariei. Debuteko urtean garaipena lortutakoa da Laboral Kutxako Enekoitz Azparren, eta bigarren garaipenaren bila dabil. Euskadiko txapelketaren aitzakian Eulen taldea eta Enekoitz Azparrenekin solasean osatu dugu gaurko atala.
21:53
Girino-a: Afizionatuak profesionalen artean
Episodio en Gurpilean
Girino-an bi euskal talde lehiatuko dira aurten, Caja Rural-Seguros RGA eta Laboral Kutxa. Itzuli hau da hogeita hiru urtez azpiko txirrindularientzat Etorkizuneko Tourra-rekin batera dagoen lehiaketarik handiena. Caja Ruralek ezagutzen du itzulia dagoeneko, aldiz Laboral Kutxa aurreneko aldiz doa Italiako itzulira. Kontinental mailako taldeekin eta datorren urtean World-Tourreko txirrindulari izango direnekin lehiatuko dira bertan. Gurpilean podcastean, Girino-ko Itzulia bera eta Italiara eramango duten taldea aztertu ditugu Iñigo Altuna, Caja Rural-eko Staffeko kidearekin eta Mikel Gaztañaga, Laboral Kutxako zuzendariarekin.
20:26
Xabier Muriel:''Esfortzuaren iraupenean dago afizionatu-profesional muga''
Episodio en Gurpilean
Afizionatuetatik profesionaletarako urratsa emateko, Noiz dago prest ziklista bat?, zer gabezia izaten dituzte profesionaletara heldutakoan?, zer landu beharko litzateke afizionatuetan hobeto eta azkarrago egokitzeko maila gorenera?. Bi ertzetatik egin ditugu galderak podcastean. Xabier Muriel, Caja Ruraleko zuzendari eta prestatzaileak zuzendari ikuspegitik aztertu digu gaia. Xabier Mikel Azparrenek, aldiz bizikleta gainetik. Izan ere, Euskaltel Euskadiko txirrindulariak aurten egin du profesionaletarako urratsa eta hurbileko ikuspegia du aztergaiaz.
18:01
Beñat Intxausti: Txirrindulari ohia gurpila galdu gabe
Episodio en Gurpilean
Beñat Intxausti txirrindulari ohiaren gurpilean jarriko gara aste honetako podcastean. Ziklista profesional ohia, Eiser Hirumet taldeko zuzendaria da egun eta haren esanetara dagoen Imanol Alvarez txirrindularia, Abiatzen torneoan líder jarri da. Igandean Iturmendin eta maiatzaren 22an Beasainen jokatuko diren lasterketek erabakiko dute torneoa. Imanol Alvarez buru eta bi puntura Unai Iribar. Iturmendiko lasterketan Nafarroako txapela jokatuko da, bi faboritoekin hitz egin dugu: Laboral Kutxako Ailetz Lasa eta Lizarte-ko Mikel Retegi. Biak, Igor Arrietarekin batera tituluaren bila dabiltza.
22:08
Unai Iribar: Profesionaletarako bidean, aldarteak eta emaitzek lagunduta
Episodio en Gurpilean
Unai Iribar txirrindulari gipuzkoarrari eskainia Aste honetako Gurpilean podkasta. Nabarmentzen ari da afizionatuen denboraldia. Emaitzak ez ezik, profesionaletara igarotzeko prest dagoela erakusten du bere jarrera eta aldarteak. Legazpiko garaipena, denboraldi hasiera on bati errematea jartzea izan da, Unai Iribar txirridularia berarekin aztertu dugu lasterketa hori. Bere zuzendari eta prestatzaile izan direnak ere eman digute iritzia. Xabi San Sebastian junior mailako zuzendaria; Iurgi Altuna afizionatuetako lehen zuzendarietako bat eta Jorge Azanza bi urteotako prestatzailea.
38:25
Xabier Murias, Jon Lazkano, Iñigo Izagirre eta Diego Uriarte
Episodio en Gurpilean
Aste honetako Gurpilean lau solaskide elkartu ditugu. Xabier Murias, Lazkaon errepideko lehen garaipena lortu duen ziklokroslaria abiatzeko. Jon Lazkano gero, Laboral Kutxako zuzendaria. Hiru garaipen lortu dituzte, eta horietako bitan eskutik helduta iritsi nahi izan dute Laboral Kutxako bi txirrindularik eta ez da ohikoa izaten. Valladoliden, Espainiako kopako lasterketan afizionatuetako posturik onena lortu du berriz Eulen taldeko Iñigo Eizagirrek. Karrera horretan bertan, 110 km bakarrik egin ditu lasterketa buruan Diego Uriarte Lizarte-ko txirrindulariak. Denekin hitz egin du Arritxu Iribarrek
23:23
Ihesaldi luzeak eta amaiera oneko nekeak
Episodio en Gurpilean
Markina eta Duranako lasterketen ondoren Unai Iribar, Laboral Kutxako txirrindulariarekin aztertu dugu karrera. denboraldiko lehen garaipena lortu bai du. Markinan ihes egin zuen karrerako 5. kilometroan eta ibilbideko 103 km bakarrik egin zituen,helmugarako 2 kilometro falta zirela harrapatu zuten. Irabazteko aukera duenak horren goiz ihes egitea ez da askotan gertatzen eta karreraren planteamendua aztertu dugu. Asteko berri ona ere hizpideetan. Izan ere, Laboral Kutxa Girino-ra gonbidatu dute, Etorkizuneko Tourra-rekin batera, afizionatu mailako itzuli handienera. Mikel Retegi beste gonbidatua.Lizarte taldean Igor Arrietarekin batera proiekzio gehien duen euskal ziklista da. Denboraldi hasiera bikaina egiten ari da, Amorebietan irabazi, Markinan 2. eta Duranan 6. Electro Alavesa Arabako talde bakarra da eta Duranan 7. egin du Oier Aaldamak. Espainiako kopan aldiz, Telcom taldeak lortu duen garaipena Timo de Jong-ekin; Orkatz Amutxastegi zuzendariak garaipen honek taldearentzat eragin duena nabarmendu digu.
18:17
Balentziagaren oroimenekoa, afizionatu mailako erregina
Episodio en Gurpilean
Balentziagaren omenezkoa, afizionatu mailako Estatuko lasterketarik garrantzitsuena aztertu dugu Gurpilean podcastean. Profesionaletarako erakusleihoa da eta estatuko talderik onenak, dituzten txirrindularirik onenekin lehiatzen dira. Lizarte-k erakustaldia eman du eta taldeko zuzendaria, Jon Armendariz eta lasterketan bigarren sailkatu den Igor Arrieta elkarrizketatu ditugu, etorkizun handieneko euskal ziklista. Lizarte-ri dena ondo atera bazitzaion, Laboral Kutxari ez; Unai Iribarrekin gertatutakoa aztergai. Eiser-Hirumet-eko Imanol Alvarezekin bere aldaketaz hausnartzen aritu gara.
23:39
Gorla-ko igoeraren berezitasuna
Episodio en Gurpilean
Gorla-ko igoera ez da edozein lasterketa, iaz ezerezean geratu behar izan zuen halabeharrez, baina 2021ean burutu ahal izan da segurtasun neurri guztiak betez. Eta aurtengo edizioa aztertu dugu bi txirrindulari afizionaturekin. Asier Etxeberria da bata (Laboral Kutxa); 2019an bigarren egin zuen eta aurten faborito da. 2019an junior mailan Gorlan nagusitu zen Igor Arrieta Lizarte eta txirrindularia faboritoen artean lehiatu da aurten baina afizionatuen artean dagoeneko.
16:54
Marc Brustenga: aintzat hartzeko izena
Episodio en Gurpilean
Txirindulari afizioatuen artean, Marc Brustenga nabarmentzen ari da denboraldiaren hasieran. Gertutik ezagutzen du bera Delco- Marsellako zuzendariak, Gorka Gerrikagoitiak. Taldearen neguko kontzentrazioan izan zen aurreko denboraldian eta profesional on bat izango dela aurreratu digu. Brustenga Caja Rural-Seguros/ RGA taldeko ziklista da, bertako prestatzaile eta zuzendariak, Xabier Murielek Aiztondoko klasikoa nola prestatu zuten argituko digu podcastean eta karreraren garapena ikusita, nola joan ziren erabakiak hartzen.\nAiztondo klasikan Telcom taldeak erasora egin zuen lasterketa eta bere txirrindulari bat, Miquel Valls bigarren sailkatu zen; 75 km ihesi joan eta 2 km faltan gainditu zuen Brustengak. Vallsen taldekidea da Aitor Garmendia. Aiztondo klasikan zituzten aginduak azaldu dizkigu.
21:06
Oztopo guztien gainetik txirrindulariak gurpilari helduz
Episodio en Gurpilean
Pandemiak oztopo ugari jarri dizkio kirolari ere. Txirrindulari afizionatuen klasikoak, hamaika oztopo gainditu behar izan dituzte. Aiztondoko klasikoa izango da denboraldiko lehena eta ziklistak ia prestatzeko modurik gabe aurre egin behar izan diote. Antolatzailea da Xabier Usabiaga.\nBidasoako itzulia bidean geratu diren frogetakoa da eta Antton Mendia lasterketako zuzendariak arrazoiak argitu dizkio Arritxu Iribarri.\nAfizionatuen denboraldi hasieran, Caja Rural - Seguros RGA nabarmendu da. Bi garaipen lortu ditu Brustenga-k. Iñigo Altua staff-eko kidea pozik azaldu zaigu Podcastean.\n\n
15:36
Más de EITB Radio Televisión Vasca Ver más
Ganbara Negra Podcast de sucesos e investigacion. Forenses, escritores y expertas de la policia cientifica nos ayudan a encontrar respuestas. Actualizado
La mecánica del caracol Espacio dedicado a la divulgación de la ciencia, la tecnología y la historia dirigido y presentado por Eva Caballero. Actualidad, experimentos, explicaciones a fenómenos cotidianos o extraordinarios, personajes y hechos históricos se dan cita en este programa. Actualizado
Holobionte En la playa de la Zurriola ha aparecido muerto, encadenado a la red, un ser de una especie que no tiene nombre. El hallazgo ha llamado la atencion de la comunidad cientifica y el Gobierno Vasco ha encargado a la investigadora de la UPV Idurre Aldazabal y a su equipo que inicie una investigacion. En la red, sin embargo, han caido los investigadores. El hecho genera atencion internacional. Thriller psicologico. Actualizado
También te puede gustar Ver más
Radio MARCA Donostia Descárgate el podcast de Radio MARCA Donostia y pasa a formar parte de la gran familia del deporte de Gipuzkoa en la radio del deporte. En esta aplicación podrás escuchar nuestra programación local. Radio Marca, la cadena de radio de Unidad Editorial, es desde el año 2001 la primera radio temática deportiva de España: 24 horas de deporte en directo y la tecnología digital más avanzada. RADIO MARCA cubre toda la actualidad del fútbol pero también de otros muchos deportes con programas específicos de periodicidad semanal. Nuestro proyecto cuenta con un equipo humano dinámico y comprometido que aúna juventud y experiencia y fomenta la participación de los aficionados, que comparten protagonismo con las grandes estrellas del deporte. RADIO MARCA se está extendiendo progresivamente por toda la geografía deportiva, con más de cincuenta emisoras entre las propias y asociadas y el firme propósito de llegar a una cobertura total para desarrollar plenamente el proyecto de éxito en el que se ha convertido.? Desde 2015 nuestra programación para Gipuzkoa se ha consolidado en nuestra región como un referente para vivir el día a día de nuestra Real Sociedad y los éxitos de todos los equipos y deportistas guipuzcoanos y guipuzcoanas. Y es que la Radio Que hace Afición, se ha convertido en una de las principales referencias en la información deportiva, arropada además por el equipo de profesionales del diario Marca y marca.com. Deporte en directo, sea cual sea, información al detalle y análisis con las mejores firmas del periodismo deportivo español, conforman una programación a la que te invitamos a unirte, a través de nuestro mapa de emisoras en FM, a través de radiomarcadonostia.com, Ivoox y por supuesto, con nuestras aplicaciones para Smartphone y Tablet. Actualizado
Kancha Espacio deportivo dedicado al mundo de la pelota. Una mirada al mundo profesional y una ventana al deporte base. Actualizado
EL GREGARIO Lunes a las 22 hs por Fm La Tribuna 103.5, Mercedes Bs As Programa referido al Ciclismo Tradicional y Rural Bike Conducen Juan Dagnino y Walter Altavista Actualizado