iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis

Podcast
Ertzetatik 215n4g
23
29
Ertzetatik podcastean, Mikel Izarra adituak, musikaren ertz guztiak aintzat hartzen ditu eta hauetan sakondu eta gaika aztertu. Egile beraiekin aztertzen ditu musika sormenerako erabiltzen dituzten baliabide tekniko eta entzumenezkoak 2d1v5i
Ertzetatik podcastean, Mikel Izarra adituak, musikaren ertz guztiak aintzat hartzen ditu eta hauetan sakondu eta gaika aztertu. Egile beraiekin aztertzen ditu musika sormenerako erabiltzen dituzten baliabide tekniko eta entzumenezkoak
Mikel Izarra: #20.- Nahastea
Episodio en Ertzetatik
Mikel Izarrak 2022. urteko errepasoa egin du Ertzetatik podcastaren hogeigarren atalean saretu diren hamar aleak berrikusiz. Gainera, atal bakoitzeko gonbidatuetako batek urte amaierako mezua bidali eta aurtengo disko edo kontzertu gustokoenak elkarbanatu ditu. Ertzetatik ertzetako soinuak erdigunera dakartzan espazioa da, euskal kulturan izan duten eragina aztertu nahian. Play zerrenda: Fontaines DC-I love you Vulk-Ez da Dena-Gil drama Vibora-Son doong Otoi-Tophus Kendrick Lamar-Rich spirit Mirua-Goxoloin Silvia Perez Cruz eta Rozalén-Amor del bo Merina Gris-Egunsentian Mäirü-Igan Amaia Mirande-Cuando se nos mueren los amores Alai-Aske Silita-Bien Fantoche Laguna Goons-4 perros locos Ordara-Basoa Mapatxe-Fuga mapatxe Nevadah-A thought leads me to you Verde Prato-Zu atrapatu arte Fred again.-Delilah (pull me out of this)
01:05:53
Mikel Izarra: #19 Sorioneku
Episodio en Ertzetatik
Ertzetatik podcastaren hemeretzigarren atalean, Mikel Izarra, hizkuntza, letrak, hitzak eta euskarari buruz aritu da, Sorionekua-ren aurkikuntzaren aitzakian. Hainbat gonbidatu izan ditu solaskide: Hofe, TOC, Nize, Orbel eta Txopeteko taldekideek haien proiektuei buruz eta heurengan hizkuntzak duen eraginari buruz aritu dira. Ertzetatik, ertzetako soinuak erdigunera dakartzan espazioa da, euskal kulturan izan duten eragina aztertu nahian. Hofe, TOC, Nize, Orbel eta Txopeteko taldekideek haien proiektuei buruz eta heurengan hizkuntzak duen eraginari buruz aritu dira. Abestiak: Hofe, Kiliki Frexko, Nueve Desconocidos feat. 4:40-Gremlin Txopet-Denbora urtuta Nize-Metal Suave-Ella tiene 1 angel Arrotzak-Sugian bidia Ines Osinaga feat. Lorea Argarate-Udaberrixan habana Addar-Berpiztu TOC feat. Kiliki Frexko, Juanjo Beristain eta Josu Ximun-Hutsa bezain hotza Full Cab-Old white men J Martina-Efemerideak Orbel-Okerra Mxk3r feat Uzi Cuzy-Asto Martin Benizze-Sua Willis Drummond-Bidasoa Xordy-21:21 Hotza-Gauak Xatiro-Turista jauna XSakara-Ez gara betiko Ghau-Munduaren zai Euskoprincess feat. Irenen3s-Euskal lamiak
01:08:54
Mikel Izarra: #18 Stoner-az
Episodio en Ertzetatik
Ertzetatik podcastaren hamazortzigarren atalean honetan Mikel Izarra stoner-ari buruz aritu da hainbat gonbidaturekin. Bazka, Uger, Saia Goait, Ezpalak eta Rodeoko taldekideek lagundu digute Stoner giroan murgiltzen. Ertzetatik ertzetako soinuak erdigunera dakartzan espazioa da, euskal kulturan izan duten eragina aztertu nahian.
01:19:37
Mikel Izarra: #17 Postpunka
Episodio en Ertzetatik
Ertzetatik podcastaren hamazazpigarren atalean Mikel Izarra postpunkari buruz ari da hainbat gonbidaturekin. Estiloa bor bor ari da berriz ere, eta postpunk belaunaldi berriko Bilitnx, Pogrom, La Rekba, Gurs eta Marmolen taldekideak lagunduko gaituzte giroan murgiltzen. Ertzetatik, ertzetako soinuak erdigunera dakartzan espazioa da, euskal kulturan izan duten eragina aztertu nahian. Play zerrenda: Joy Divison-DisorderBilintx-Etxeko lehioaLa Rekba-OrwelGurs-Mil manosPogrom-Errealitate artifizialaBauhaus-She's in partiesArrotzak-Gerra buruanJupiter Jon-FakirraMarmol-Declaración total de guerraMolchat Doma-VolnyHuman Tetris-Things I dont needParquet Courts-Total footballVVV-DestrucciónSpectres-Tell meDepresion Sonora-Gasolina y mecheroLitovsk-Are we going somewhereFriolento-AM, MAKINO´N, CALLAITA, YONAGUNI, RELOJ-Megamix Perreo Post-Punk (2021)
55:06
Mikel Izarra: #16 Udara
Episodio en Ertzetatik
Atal honetan, Mikel Izarrak denboraldia agurtu eta udarako gomendio eta planak eskatu dizkie lau lagunei. "Goxua N Salsa" lehen euskal salsa taldea, Ines Osinaga eta "Mauriziak ez du inor hil "proiektua, "Hala Bedi" irratiko "Autotune o Barbarie" irratsaioa eta Cecilia Payne taldea. Hau izango da, pandemia ondoren, bere horretan disfrutatuko dugun lehen uda; eta horregatik jaialdi, kontzertu, jai eta diskoei buruz galdetu die gonbidatuei, haien proiektuen egoera eta etorkizunerako planak ezagutzeaz gain.
01:11:06
Mikel Izarra: #15 Zuzenekorantz
Episodio en Ertzetatik
Ertzetatik podcastaren 15.atal honetan, Mikel Izarrak zuzenekoei buruz hitz egin du. Izan ere, hau izango da pandemia eta gero bere horretan disfrutatuko dugun lehen jaialdi garaia. Horretarako, hainbat jaialdi eta ekimen gonbidatu ditu: "Euskal Herria Zuzenean" jaialdiko Julen Oilarburu, "La Kobra Kolektibo-ko" Mikel, Dj Bull, "Kaiola Festibal-eko" Aritza Landaluze eta "Bergarako Elektronika Topaketetako" Asier Balzategi. Ertzetatik ertzetako soinua erdigunera dakarren espazioa da, euskal kulturan izan duten eragina aztertu nahian. Abestiak: Iras x Saim Mendi-Esnatuko naizTzar-Ego sobredosien astelehenetako ajeaFrançois J. Bonnet & Stephen O'Malley - Première noireGilda-Egin alboraNizuri Tazuneri-EzinHofe x 4:40-MzMz(Tek)Oki Moki-Intzak higatikBilintx-Etxeko lehioaWhite Solar Dog-Love is the messageDena-Mugadun hutsuneMarcia Besset eta Samara Lubelski-Sunday nightBrava, Rumbler-Hola Hola!Amooma-Maldan beheraSega Sound Killers-Bihotzak iluntasuneanKilimak-KontakatiluEesah Yasuke-Mon cielOdei-Periferiak
59:58
Mikel Izarra: #15 Zuzenekora
Episodio en Ertzetatik
15.atal honetan, Mikel Izarrak zuzenekoei buruz hitz egin du. Izan ere, hau izango da pandemia eta gero bere horretan disfrutatuko dugun lehen jaialdi garaia. Horretarako, hainbat jaialdi eta ekimen gonbidatu ditu: "Euskal Herria Zuzenean" jaialdiko Julen Oilarburu, "La Kobra Kolektibo-ko" Mikel, Dj Bull, "Kaiola Festibal-eko" Aritza Landaluze eta "Bergarako Elektronika Topaketetako" Asier Balzategi. Ertzetatik ertzetako soinua erdigunera dakarren espazioa da, euskal kulturan izan duten eragina aztertu nahian.
01:00:26
Mikel Izarra: #14 Legalki
Episodio en Ertzetatik
Ertzetatik podcastaren hamalaugarren atal honetan Mikel Izarrak musikari edo talde berriei eragiten dieten oztopo eta arazo legalak argitzen saiatuko da gonbidatuen laguntzaz. Horretarako hainbat eragileen aholkuak eta musika ekarpen: EKKIko (Euskal Kulturgileen Kidego) koordinatzaile den Jokin Erkoreka, Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteko presidente Myriam Miranda, Lotura musika elektroniko kolektiboa eta Itzaletan Sua DJ eta ekoizlea. Ertzetatik ertzetako soinua erdigunera dakarren espazioa da, euskal kulturan izan duten eragina aztertu nahian. Ertzetatik ertzetako soinuak erdigunera dakarren espazioa da, euskal kulturan izan duten eragina aztertu nahian. Hamalaugarren atal honetan Mikel Izarrak musikari edo talde berriei eragiten dieten oztopo eta arazo legalak argitzen saiatuko da gonbidatuen laguntzaz. Horretarako hainbat eragileen aholkuak eta musika ekarpen: EKKIko (Euskal Kulturgileen Kidego) koordinatzaile den Jokin Erkoreka, Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteko presidente Myriam Miranda, Lotura musika elektroniko kolektiboa eta Itzaletan Sua DJ eta ekoizlea. Play Zerrenda: Mäirü-Ohian BeltzeanAire-Campaign celebrationItzaletan Sua-Thanks Merca Bae!Itzaletan Sua-Dance closeOdei-Zer nahi genuenHaxotz-OHare (feat Gartxot Unsain)Hija-SchadenfreudeBlu Boi-DueleSofa-Kokodrilua ta bihurgunia kotxia lapurtu ta perretxiko bila doazItzaletan Sua-FearItzaletan Sua-FlyConnor Noctambulus-Our rebellionLumi-Bezpernen dirdiraR-10-NahuaAndreas Cuello-Alproja galanta
01:22:02
Mikel Izarra: #14 Legalki
Episodio en Ertzetatik
Ertzetatik podcastaren hamalaugarren atal honetan, Mikel Izarrak musikari edo talde berriei eragiten dieten oztopo eta arazo legalak argitzen saiatuko da, gonbidatuen laguntzaz. Horretarako, hainbat eragileen aholkuak eta musika ekarpen ekarri ditu. Besteak, beste, EKKIko (Euskal Kulturgileen Kidego) koordinatzaile den Jokin Erkoreka, Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteko presidente Myriam Miranda, Lotura musika elektroniko kolektiboa eta Itzaletan Sua DJ eta ekoizlearenak. Ertzetatik ertzetako soinua erdigunera dakarren espazioa da, euskal kulturan izan duten eragina aztertu nahian. Play Zerrenda: Mäirü-Ohian BeltzeanAire-Campaign celebrationItzaletan Sua-Thanks Merca Bae!Itzaletan Sua-Dance closeOdei-Zer nahi genuenHaxotz-OHare (feat Gartxot Unsain)Hija-SchadenfreudeBlu Boi-DueleSofa-Kokodrilua ta bihurgunia kotxia lapurtu ta perretxiko bila doazItzaletan Sua-FearItzaletan Sua-FlyConnor Noctambulus-Our rebellionLumi-Bezpernen dirdiraR-10-NahuaAndreas Cuello-Alproja galanta
01:11:26
Mikel Izarra: #13 Arnasgunea
Episodio en Ertzetatik
Hamahirugarren atal honetan Mikel Izarrak arnas hartzeko espazioa eskainiko die gonbidatuei, bizi dugun momentuaren inguruko hausnarketa ahalbidetu nahian. Horretarako, mahai ingurua egin dute azken urtean (pandemia garaian) jaio diren proiektuetako ordezkariekin Pikowski, Mirua, Alai eta Benizze artistekin, hain zuzen ere. Egungo egoerak musika egiteko eta kontsumitzeko moduetan bultzatu dituen aldaketak dituzte hizpide, eta baita gonbidatuen lanek ere. Ertzetatik ertzetako soinua erdigunera dakarren espazioa da, euskal kulturan izan duten eragina aztertu nahian. Play Zerrenda: Charli XCX-Beg for youKiliki Frexko -Animal CrossingPikowski-ZiklikoaJ Martina-AmoreMirua-Arnasten du hemenBenizze-BazatozRosalia-CUUUUuuuuteSkakeitan-CicatricesAlai-MahumaOtoi-ArduraMirua-Koloreek
55:00
Mikel Izarra: #12 Estudioak
Episodio en Ertzetatik
Estudioei eta bertan gertatzen denari buruz aritu gara Ertzetatik podcastaren hamabigarren. atal honetan. Baita grabazio eta sormen prozesuen gainean ere. Gonbidatu nagusia El Tigre Estudios-eko Xabi Egia teknikaria da. Estudioen magia ulertzen laguntzeko Promete Puñal Bilboko estudio berria, Garate Estudioetako eta Rukula taldeko Martxel Arkarazo eta euskal musikaren historiako disko garrantzitsuenetakoak grabatu dituen Haritz Harreguy beteranoak osatuko dute saioa. Gonbidatu sorta paregabea Euskal Herriko grabazio estudioen egoera ulertzeko. Ertzetatik ertzetako soinua erdigunera dakarren espazioa da, euskal kulturan izan duten eragina aztertu nahian. ______________________ Play zerrenda: Kuraia-EgunsentianThe Covenant-20.000.000Satan Tango-Comisaria CovidThe Covenant-NervionWe Are Standard-The First Girl Who Got A Kiss Without a PleaseVerde Prato-Aitaren kantaDoleur Doleur x Jota Martina-Oraindik ezEme-2+2 LauMaite Larburu-OBarricada-Sueño con serpientesDupla eta Tapia ta Leturia-EromeriaOmago-Jantzita eta jositaHelltzales-FCKTHMNSTRMLukiek-Eroan zaitueSexty Sexers-Berriz galdetuko diatRukula-Niu xit
01:14:40
Mikel Izarra: #11 Hardcorea
Episodio en Ertzetatik
Atal honetan, hardcorearen inguruan aritu gara, zenbait gonbidatuen laguntzaz. Vulk taldeko Andoni abeslaria gonbidatu dugu gurera, "Vulk ez da" diskoa atera berritan. "Gasteiz Hardcore Crew" ekimenean eta "La Bola Loca", Hala Bedi irratiko irratsaioan dabilen Darkok ere hardcorea berarentzat zer den azalduko digu. Tooth talde gernikarrak posthardcore sutsuaz hitz egin digu eta Izu Giroa euskarazko punk fanzine bakarrenetarikoaz aritu zaigu Gotzon Hermosilla. Ertzetatik ertzetako soinuak erdigunera dakartzan espazioa da, euskal kulturan izan duten eragina aztertu nahian. Mikel Izarrak gidatzen du podcasta. Play Zerrenda: .Fugazi-Turnover.Tooth-Zu.Bananas-Zenbaterainor.Vulk-Ez da.Tortoise-TNT.Revertt-Kantsata gauz.Sick of it all-Step down.Slant-Enemy.This Will Destroy You-War prayer.Aihotz-Quemamos el aire.Ura-Talidomida.Verse-Waiting for a revolution.RIP-Mundo muerto.Negazione-Sogni e bisogni.Vulk-Mailua
01:07:33
Mikel Izarra: #10 Atzerabegira
Episodio en Ertzetatik
Ertzetatik podcastaren hamargarren atala, lehen urteko azkenena da, eta beraz atzera begirako errepasoa egiteko probestu du Mikel Izarrak. Horretarako lau gonbidatu deitu ditu: Sara Zozaya bakarlaria ,urteko diskoei buruz hitz egitera; Ruben Weedianaut eragilea, zuzenezkoen inguruan solasteko; Arriguri bideo ekoizlearekin urteko bideoklipak gogoratu ditu eta Silitia, aurtengo maketa lehiaketaren irabazlearekin urteko balantzeaz aritu dira. Bide batez, eta guztien artean 2021 urteari gainbegirada eman eta orain arteko atalik musikalena sortu dute, inoiz baino abesti gehiagori lekua utziz. Ertzetatik, ertzetako soinuak erdigunera dakartzan espazioa da, hauek euskal kulturan izan duten eragina aztertu nahian. Abestiak: Merina Gris-Saiatzen naizMadeleine-Bestalde ezaFloating Points, Pharoah Sanders & The London Symphony Orchestra-Movement 7Sara Zozaya-LiliGirl in Red-SerotonineEmma Ruth Rundle-The CompanyHollie Kenniff-Sunset chantVibora-Flor de maizTatxers-Goizean oskorriSkabidean-HilarriaVulk-Lanaren kantaLa MODA-La molineraMoin-Right is alright, wrong is to belongDua Lipa-Love me againChill Mafia-Gazte arruntaren koplakCalifato 3/4-El Fandango de Carmen PorterSkee Mask-NvivoSilitia-KakinprakSquid-Pamphlets
01:23:16
Mikel Izarra: #09 Zarata
Episodio en Ertzetatik
Bederatzigarren atal honetan zaratari buruz arituko gara. Zaratari buruz edo musika esperimentalari buruz, edo soinu arteari buruz... Dena edo ez dena, musika ikuspuntu ezberdinetatik abordatzearen aberasgarritasuna ezagutuko dugu Ibon RG gonbidatu nagusiarekin. Beste gonbidatu batzuen hitzekin osatuko da saioa: Lisaböko Karlos Osinaga (Txap), Txaranga Urretabizkaia eta Garazi Navasekin, hain zuzen ere. 'Ertzetatik' podcasta ertzetako soinuak erdigunera dakartzan espazioa da, euskal kulturan izan duten eragina aztertu nahian. Abestien Play zerrenda: -Lisabö-Ez zaitut somatu iristen-Mikel Vega-High Lilith-Ibon RG eta Enrike Hurtado-Edipo berriari-Dj Yuju-Lenta-Txaranga Urretabizkaia-Simon sarea-Txaranga Urretabizkaia-Marea behera-Garazi Gorostiaga-Sugaar-Txaranga Urretabizkaia eta Solokoetxeko lagunak-Lau teilatu-Mikel Vega-Anai-Radithor-Y puede más con menos-Garazi Gorostiaga-Ertz-Miguel A. Garcia eta Garazi Navas- Zuzenean, Teatro el Musical-en
01:14:46
Mikel Izarra: : #08 Bakarka
Episodio en Ertzetatik
#08.atal honetan, Mikel Izarra bakarlariei buruz jardungo da Eneritz Furyakekin. Bakarlariei edo musika bakarka egiteari buruz, eta horrek dakarrenari buruz: proiektu pertsonala defendatu, norberaren identitatea bertan islatu... Beste gonbidatu batzuen hitzekin osatuko da saioa: Martin de Marte, Otoi eta Unairekin. Ertzetatik, ertzetako soinuak erdigunera dakartzan espazioa da, euskal kulturan izan duten eragina aztertu nahian. Abestiak: Martin de Marte-You better ulertuEneritz Furyak-BeltzaileOlatz Salvador eta Rozalen-Ahots hariOtoi-PetrichorAnari-PiromaniaUnai-If you get to feel
01:14:40
Mikel Izarra: #07 Oi! musika
Episodio en Ertzetatik
Ertzetatik ertzetako soinuak erdigunera dakartzan espazioa da, euskal kulturan izan duten eragina aztertu nahian. Seigarren atal honetan Mikel Izarra Oi! musikari buruz jardungo da Kaleko Urdangak taldeko Asier Kortabarriarekin. Oi! musika 70ko hamarkadan hasi zen egiten Europako zenbait hiritan, baina batez ere Erresuma Batuko langile auzotan. Punkaren ezaugarri batzuk hartuta, melodikoago eta politikoago agertu zen. Euskal Herrian beti izan du presentzia handia, 80eko Cicatriz edo Kortatu bezalako taldeekin, 90eko Zakarrak-ekin, mende berriko Orreaga 778 edo Deskontrol-ekin eta egun Tatxers edo Brigade Loco bezalako talde arrakastatsuekin. Gonbidatu gehiagoren hitzekin osatuko da Ertzetatik podcastaren 07.atala: Tatxers, Labana eta Orreaga 778. Abestiak: . Kaleko Urdangak feat Fermin Muguruza "Biolentzia 1984 . Orreaga 778 "Herrimina" . Zakarrak "En la brecha". The Business "Streets Where You Live". Apunta "Kaleko doinua". Labana "Midnight". Tatxers "Itxoiten dugun bitartean"
01:11:08
Mikel Izarra: #6: Paraleloak
Episodio en Ertzetatik
Ertzetatik Podcasteren seigarren atalean, Mikel Izarrak underground eta mainstrean terminoak aztertzen ditu Aitor Etxebarria artistaren laguntzaz. Orain 30 urtetik gora sortutako hitz hauek, baliagarriak al dira gaur egun? Izarrak atal honetarako gonbidatu ditu Okene Abrego ,Inoreneroni, Bap! eta orain Gailu taldeko abeslaria, Distopia Mutante Donostiako musika esperimental kolektiboa eta Arratiako Mutilated Judge grindcore bikotea. Ertzetatik, ertzetako soinuak erdigunera dakartzan espazioa da, hauek euskal kulturan izan duten eragina aztertu nahian. Atal honekin osatuko dugu Ertzetatik Podcastaren lehen denboraldia eta Irailean abiatuko da bigarrena. Atal honetako Abestiak: Anari-GuNickzzy, The Poing-San MamesGailu-GauaAitor Etxebarria-Cant see nobodyMutilated Judge-Liquen escleroatróficoMutilated Judge-Txikhotia (Gorpuzkingz)Aitor Etxebarria-Vacant
01:15:45
Ertzetatik #6: Paraleloak
Episodio en Ertzetatik
Ertzetatik ertzetako soinuak erdigunera dakarren espazioa da, euskal kulturan izan duten eragina aztertu nahian. Seigarren atal honetan Mikel Izarrak underground eta mainstrean terminoak aztertuko ditu Aitor Etxebarria artistaren laguntzarekin
01:16:26
Mikel Izarra: #05 Reggaea
Episodio en Ertzetatik
Ertzetatik, ertzetako soinuak erdigunera dakartzan espazioa da, euskal kulturan izan duten eragina aztertu nahian. Bost garren atalean Mikel Izarrak Reggaea eta Jamaikatik eratorritako beste estiloak (dancehalla, duba...) aztertzen ditu,Ziztada artistaren laguntzarekin. Gonbidatu gehiago ere bildu ditu podcastera, da saioa: Nikotina tolosarra, Mad Muasel Dancehall aitzindaria, Kai Nakai reggatoi abeslaria eta Aiaraldeko Soinu Sistema. Podcasteko abestiak: Gorka Suaia ft Juantxo Arakama."Itota rmx"Nikotina."Originality"Ziztada eta Rlantz."Lorearen arantzak"Mad Muasel. "Bye bye itzala" Euskoprincess. "Lehendakari"Aiaraldeko Sinu Sistema "Zoroen kluba dublate"
01:31:46
Mikel Izarra: #04 Rapa
Episodio en Ertzetatik
Laugarren atalean, Mikel Izarrak Rap-a eta azken aldian bogan dagoen Trap-a aztertuko ditu adituekin Estilo eztabaidatsu hau aztertzeko mahai inguruan Xatiro, Gorpuzkingz, Txiltxoko eta XSakara artistak izango ditugu. Mark Luva ekoizlea eta Chill Mafiak ere haien hitzekin estiloa ezagutzera emango digute. Ertzetatik ertzetako soinuak erdigunera dakarren espazioa da, euskal kulturan izan duten eragina aztertu nahian. Podcasteko Abestiak: Nizuri Tazuneri- "Hikata Zuka"Chill Mafia- "Ay ke emoción"Selektah Kolektiboa-"Koktel Molotoff" Clutchill, Bon Calso-TNT (Ekoizpena Mark Luva)ØDEI-"Terapia" (Ekoizpena Alkimia)
01:07:26
Más de EITB Radio Televisión Vasca Ver más
Ganbara Negra Podcast de sucesos e investigacion. Forenses, escritores y expertas de la policia cientifica nos ayudan a encontrar respuestas. Actualizado
La mecánica del caracol Espacio dedicado a la divulgación de la ciencia, la tecnología y la historia dirigido y presentado por Eva Caballero. Actualidad, experimentos, explicaciones a fenómenos cotidianos o extraordinarios, personajes y hechos históricos se dan cita en este programa. Actualizado
Holobionte En la playa de la Zurriola ha aparecido muerto, encadenado a la red, un ser de una especie que no tiene nombre. El hallazgo ha llamado la atencion de la comunidad cientifica y el Gobierno Vasco ha encargado a la investigadora de la UPV Idurre Aldazabal y a su equipo que inicie una investigacion. En la red, sin embargo, han caido los investigadores. El hecho genera atencion internacional. Thriller psicologico. Actualizado
También te puede gustar Ver más
B Aldea Albiste eta kantu berrienez gain, musikariei elkarrizketak eta kontzertu akustikoak ez zaizkigu falta hemen. Astelehenetik ostegunera, 20:00etatik 22:00etara, 'B aldea'! Actualizado
Musikatea Fermin Etxegoienek aurkeztutako irratsaioa. Astelehenetik ostiralera 21:00etatik 22:00etara. Musikaren atea eta katea: abesti, abeslari eta artistak ezagutzeko irratsaioa. Actualizado