Trending Misterio
iVoox
Descargar app Subir
iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis
Aupa Bizkaia
Aupa Bizkaia
Podcast

Aupa Bizkaia 1j5p3y

338
9

Asteburuetako goizak lasai baina informauta eta ondo pasauta hasteko irratsaioa. Albisteak, eguraldia, trafikoa, alkarrizketak… s1n31

Asteburuetako goizak lasai baina informauta eta ondo pasauta hasteko irratsaioa. Albisteak, eguraldia, trafikoa, alkarrizketak…

338
9
Emonaldi bikotxa astegoien honetan Lekeition: ‘Peppa: La llegada del bebé’ eta ‘Misión imposible:...
Emonaldi bikotxa astegoien honetan Lekeition: ‘Peppa: La llegada del bebé’ eta ‘Misión imposible:...
Episodio en Aupa Bizkaia
Zapaturo lez zinean aditua dan David Madarietagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Zine tartean. Astero, Lekeitioko Ikusgarri zineman dagoan ikus-entzunezko edukiaren barri emoten deusku. Astegoien honetan emonaldi bikotxa egongo da. Txikientzat 'Peppa: La llegada del bebé' eta nagusientzat 'Misión imposible: Sentencia final' egongo dira ikusgai. Plataformak Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: 'Bienvenidos al Wrexham Football Club', 'F1: La academia' eta 'Caso no resuelto: Los asesinatos del Tylenol' dokusailak eta 'Dept. Q', 'Unicornio salvaje', 'Little Fires Everywhere' eta 'El mal invisible' telesailak. Prime Video plataforman, barriz, 'Viaje de fin de curso: Mallorca' eta 'Septiembre 5' pelikulak igon dabez katalogora eta 'La mejor hermana' telesaila estreinau dabe.
Magazine y variedades 5 días
0
0
8
16:29
Obesidadeak gora egiten jarraitzen dau
Obesidadeak gora egiten jarraitzen dau
Episodio en Aupa Bizkaia
Juan del Arco geure botikariagaz egin dogu berba asteon Aupa Bizkaia irratsaioko Farmazia tartean martitzenean argitaratu dan Osasun Inkesta Nazionalaren ganean. Orain dala egun batzuk jakitera emon ziran datuek erakusten daben moduan elikadura osasungarriak berebiziko garrantzia dauka. Obesidadeak gora egiten jarraitzen dau eta horrek bizi-itxaropena nabarmen jaisten dau. Beraz, esan bezala, dieta osasungarri eta hurbil batek inoiz baino garrantzia gehiago dauka. Bestalde, digestio aparatuaren nondik norakoetan be zentratu da Del Arco oraingo berbaldian. Tabakoa Tabakorik gabeko Munduko Eguna be da maiatzeko azken eguna.Horren harira, tabakoaren esparruan Osasun Inkesta Nazionalean jasotako datuak zeintzuk diran plazaratu deusku Del Arcok. Pandemiatik erretzaileen kopuruak nabarmen egin dau behera, baina oindino datuak hobetu ahal diralakoan dago.
Magazine y variedades 5 días
0
0
8
09:37
Melanoma melanina sortzen daben zeluletan agertzen dan minbizia da
Melanoma melanina sortzen daben zeluletan agertzen dan minbizia da
Episodio en Aupa Bizkaia
Juan del Arco geure botikariagaz egin dogu berba Melanomaren aurkako Munduko Egunaren harira geure Farmazia tartean asteon. Izan be, maiatzaren 23an da aitatutako eguna. Melanoma melanina sortzen daben zeluletan agertzen dan minbizia da, eguazkiagaz lotura estua daukana. Beraz, ezinbestekoa da eguzkiari aurre egiteko neurriak hartzea melanoma ekiditeko. Esaterako, honako honeek dira hartu behar diran neurri batzuk: eguazkiarekiko esposizinoa saihestu, arropa eta kapela egokiak erabili, itzalean egon, etab. Larruazalak memoria dauka Kalteak ez dira beti momentuan agertzen. Del Arcok azaldu deuskunez, larruazalak memoria dauka eta melanoma urte asko pasatu eta gero agertu ahal da. Beraz, orbanen bat agertzen danean, dermatologo bategaz berba egin behar da, diagnostikoa zein dan jakiteko.
Magazine y variedades 1 semana
0
0
8
09:56
‘Una función inesperada’ pelikula Lekeitioko Ikusgarrin astegoien honetan
‘Una función inesperada’ pelikula Lekeitioko Ikusgarrin astegoien honetan
Episodio en Aupa Bizkaia
Zapaturo lez zinean aditua dan David Madarietagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Zine tartean. Astero, Lekeitioko Ikusgarri zineman dagoan ikus-entzunezko edukiaren barri emoten deusku. Astegoien honetan emonaldi bakarra egongo da. 'Una función inesperada' pelikula egongo da ikusgai. Plataformak Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: 'Thunderbirds: La élite de la Fuerza Aérea de EE. UU.' dokumentala eta 'Machos de verdad', 'Nuevo rico, nuevo pobre', 'Sirenas', 'She the People', 'Olvidarte, nunca', 'Nuestro Seúl por descubrir' eta 'Big Mouth' telesailak. Prime Video plataforman, barriz, 'Motorheads: Amantes de la velocidad' telesaila estreinau dabe.
Magazine y variedades 1 semana
0
0
7
14:56
Europako Batzordeak produktu jasangarrien diseinu ekologikorako araudia onartu eban 2024ko udan
Europako Batzordeak produktu jasangarrien diseinu ekologikorako araudia onartu eban 2024ko udan
Episodio en Aupa Bizkaia
Erlantz Lizundia Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasleak Europan indarrean sartu dan araudi barriaren xehetasunak emon deuskuz asteon Bizkaia Irratiko Zientzia tartean. Europako Batzordeak produktu jasangarrien diseinu ekologikorako araudia onartu eban 2024ko udan. Edozelan be, aitatutakoa ez da onartu dan araudi bakarra: "Lege barriak heldu jakuz Europatik jasangarritasunaren arloan azken urteetan". Europatik datozan neurri barriek jasangarritasuna sustatzea dabe helburu. Oraingoan, merkaturatzen diran produktuetan zentratzen da araudia. Batez be, produktuen materialen bizi-zikloari eskaintzen jako arreta. Esaterako, berebiziko garrantzia dauka materialak nondik datozan jakiteak. Dana dala, esparru oso desbardinak jorratzen ditu lege barriak. Aukera barriak Beraz, Europa trantsizino ekologikora bideratzea da plan orokorraren helburu nagusia. Lizundiak azaldu deuskunez, araudi barri honen eskutik, negozio aukera barriak sortu daitekez. Beraz, beste ate bat zabaldu jake europar ekintzaileei.
Magazine y variedades 2 semanas
0
0
8
10:53
Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurreneko ekitaldi garrantzitsuetarikoa izan da
Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurreneko ekitaldi garrantzitsuetarikoa izan da
Episodio en Aupa Bizkaia
Bilboko eleizbarrutiko erakunde guztiek hartu dabe parte Eleizea plazara azokan, BECeko hirugarren pabilioian. Eleizbarrutiaren 75. urteurreneko ekitaldi esanguratsuenetarikoa izan da. Eleizeak kalera urten dau, plazara, bere osotasuna jenteari erakusteko. Izan be Bizkaiko eleizea zabala eta askotarikoa da, modu askotako erakunde ugarik hartzen dasbe parte, eta horren erakusle dira BECen batutako guztiak, 65 baino gehiago, tartean Bizkaia Irratia be, bertatik emisinoa zuzenean egiten. Jentea pozik eta gustura, beren-beregi ipinitako photocallean argazkiak atara eta pabilioan zehar bisitan. Agintariak be ez dira falta izan: Nerea Megosa, Ongizate, Gazteria eta Erronka demografikoko sailburua, Begoña Pedrosa Hekuntza sailburua,  Andoni Iturbe Kultura sailburuordea, Amaia del Campo, Barakaldoko alkatea, Gorka Zubiaurre zinegotzia eta Iñigo Zubizarreta Bilboko udaleko zinegotzi-laguntzailea. Pabilioian 95 erakusmahai inguru egon dira, eta bertan zabaldu dabe informazinoa azokan batutako erakundeek. Horrez gain, berbaldiak egon dira orduerdiro horretarako antolatutako lau gelatan. Kaperan autortzak egiteko aukerea, besteak beste. Erakunde ezbardinak tailerrak be egin ditue, edonork parte hartzeko modukoak, hamalau danetara. Salmenta gunean Kidendako produktual eta mojen gozoak, material ezbardinekin batera. Eguerdiko ordubateteko mezea berezia izan da, haibeste jenteren aurrean eta bakearen kit-a bedeinkatuta. Goizean zehar bakotxak bere kit pertsonalizaua egiteko aukerea euki dau eta meza nagusian bedeinkatu da. Arratsaldeko bostak arteko jaialdian ez da musikea be falta izan Pakemba taldearen eskutik. Giro ederra egun osoan Eleizea plazara azokan. Orain, urteurreneko hurrengo hitzordu garrantzitsua Bizkaibira izango da, bagilaren 25etik garagarrilaren 13ra, Bizkaia osoari mendirik-mendi bueltea emonda. 19 etapa beste hainbat egunetan.
Magazine y variedades 2 semanas
0
0
8
41:01
‘La buena letra’ pelikula Lekeitioko Ikusgarrin astegoien honetan
‘La buena letra’ pelikula Lekeitioko Ikusgarrin astegoien honetan
Episodio en Aupa Bizkaia
Zapaturo lez zinean aditua dan David Madarietagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Zine tartean. Astero, Lekeitioko Ikusgarri zineman dagoan ikus-entzunezko edukiaren barri emoten deusku. Astegoien honetan emonaldi bakarra egongo da. 'La buena letra' pelikula egongo da ikusgai. Plataformak Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: 'Los costureros', 'Baila, Vini' eta 'Secretos del deporte: El Rey del Hígado' dokumentalak, 'Fred y Rose West: Una historia británica de terror' dokusaila eta 'El sabor de lo nuestro', 'Malos pensamientos', 'Serpientes y escaleras', 'Los secretos que ocultamos', 'Apuesta' eta 'Legado' telesailak. Prime Video plataforman, barriz, 'Impostura' telesaila estreinau dabe.
Magazine y variedades 2 semanas
0
0
6
18:07
Juan del Arco: "Orain arte ez da tratamendurik egon mina hasi arte"
Juan del Arco: "Orain arte ez da tratamendurik egon mina hasi arte"
Episodio en Aupa Bizkaia
Ubrogepant medikamenduaren ganean egin dogu berba asteon Juan del Arco geure botikariagaz Farmazia tartean. Izan be, ubrogepanta aztertu dauan ikerketa baten emaitzak ezagutu dira asteon. Ikerketan deskubridu danez, ubrogepant medikamenduak migrainaren prodromoari aurre egin ahal deutso. Prodromoa migrainaren hasierako fasean agertzen diran sintomak dira. Del Arcok azaldu deuskunez, orain arte ez da tratamendurik egon mina hasi arte, baina ubrogepantaren eskutik gauzak alda daitekez. Beraz, aurrera pauso garrantzitsua emon ahal da egindako deskubrimenduari esker. Ganera, migrainaren inguruko pista barriak be emoten ditu.
Magazine y variedades 2 semanas
0
0
7
09:35
Antsiedade kasuek gora egin dabe azken urteetan ikerketa desbardinen arabera
Antsiedade kasuek gora egin dabe azken urteetan ikerketa desbardinen arabera
Episodio en Aupa Bizkaia
Joana Jauregizar EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultadeko psikologia doktorearen eskutik antsiedadearen arazoari erreparatu deutsagu Bizkaia Irratiko Zientzia tartean. Antsiedadea nahasmendu mental ohikoena da momentu honetan. Berez, antsiedadea ez da txarra, baina arazo bihurtu daiteke sintomen bilakaeraren arabera. Batetik, sintoma fisikoak dagoz: tentsinoa, buruko mina, taupaden bizkortzea, izerdia, nahasmendu digestiboak, presinoa bularrean, etab. Bestetik, sintoma psikologiak aurkitzen dira: pentsamenduei buelta asko emotea, kontzentratzeko arazoak eukitea, suminkor ibiltea, kontrola galtzearen sentsazinoa izatea, etab. Aitatutako sintomak denporan luzatzen eta maiztasunean handitzen diranean agertzen dira arazoak. Gora egin dau azken urteetan Antsiedade kasuek gora egin dabe azken urteetan, batez be 15 eta 24 urte bitarteko emakumezkoen artean. Iraganeko datuei erreparatuta, 10 pertsonetatik batek edo bik sufriduten eben antsiedadea; gaur egun, datua altuagoa da. Aditu batzuen arabera, pandemiak eragina euki dau kasuen gorakadean. Edozelan be, osasun mentalak daukan garrantzia geroz eta onartuagoa dagoan gizarte honetan, askok laguntza eskatzen deutsee profesionalei.    
Magazine y variedades 3 semanas
0
0
7
16:46
Emonaldi bikotxa astegoien honetan Lekeition: ‘Kayara. Inka gerraria’ eta ‘Los pecadores’
Emonaldi bikotxa astegoien honetan Lekeition: ‘Kayara. Inka gerraria’ eta ‘Los pecadores’
Episodio en Aupa Bizkaia
Zapaturo lez zinean aditua dan David Madarietagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Zine tartean. Astero, Lekeitioko Ikusgarri zineman dagoan ikus-entzunezko edukiaren barri emoten deusku. Astegoien honetan emonaldi bikotxa egongo da. Txikientzat 'Kayara. Inka gerraria' eta nagusientzat 'Los pecadores' egongo dira ikusgai. Plataformak Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: 'NASCAR: A toda velocidad' dokusaila, 'Karol G: Mañana fue muy bonito', 'Secretos del deporte: Escoltas' eta 'Un matrimonio mortal en Carolina del Norte' dokumentala eta 'Por siempre', 'Sangre de Zeus' eta 'La realeza' telesailak. Prime Video plataforman, barriz, '¡Pulpo!' dokusaila estreinau eta 'Evolución' eta 'El silencio de Marcos Tremmer' pelikulak igon dabez katalogora.
Magazine y variedades 3 semanas
0
0
9
16:39
Juan del Arco: "Kosmetikan eta dermatologian erabilten da Argania Spinosa arbolaren olioa geure inguruan"
Juan del Arco: "Kosmetikan eta dermatologian erabilten da Argania Spinosa arbolaren olioa geure inguruan"
Episodio en Aupa Bizkaia
Argania Spinosa arbolen Nazinoarteko Eguna ospatzen da maiatzaren 10ean. Horren harira, aitatutako arbolaren olioak dituan erabilera terapeutikoen ganean egin dogu berba asteon Bizkaia Irratiko Farmazia tartean Juan del Arco geure botikariaren eskutik. Del Arcok esan deuskunez, oso landare interesgarria da nutrizino eta kosmetika. Izan be, erabilera terapeutikoa emon ahal jako. Geure inguruan kosmetikan eta dermatologian erabilten da Argania Spinosa arbolaren olioa batez be. Halanda be, askoz erabilera gehiago ditu. Argania Spinosa arbola Marokokoa da. Ondorioz, ekosistema basotsu endemikoa osotzen dau, ur gitxi dagoan eremuan. Kontuak kontu, demostratu da arbolaren olioaren %45a azido oleikoa dala. Hain zuzen be, horregaitik ditu propiedade hain onuragarriak.
Magazine y variedades 3 semanas
0
0
8
07:22
Erretzea gaixotasunen aurrean prebenidu ahal dan arrisku-faktorea da
Erretzea gaixotasunen aurrean prebenidu ahal dan arrisku-faktorea da
Episodio en Aupa Bizkaia
Koldo Callado EHUko Medikuntza Fakultadeko irakasleak erretzeari uzteak daukan garrantzia gogoratu deusku asteon Aupa Bizkaia irratsaioko Zientzia tartean. Erretzea gaixotasunen aurrean prebenidu ahal dan arrisku-faktorea izan arren, nikotina adikzinorik gogorrenetarikoa eragiten dauan droga da. Beraz, erronka gogorra da. Horretarako, hainbat tratamendu desbardin existiduten dira. Batetik, laguntza psikologikoa dago. Horren harira, Osakidetza berak programa bat dauka martxan. Bestetik, tratamendu farmakologikoen aukerea dago. Beraz, oso tratamendu anitzak dagoz momentu honetan. Edozelan be, erretzailearen borondatea ezinbestekoa da kasu guztietan. Zigarro elektronikoak Askok zigarro elektronikoak erabilten dabez gaur egun zigarro arrunten ordez. Calladok esan deuskunez, zigarro elektronikoak be txarrak dira, batzuk nikotina bakoak izan arren. Izan be, nikotina ordezkatzeko erabilten dan likidoan kaltegarriak diran produktu batzuk dagoz. Egoerari ikuspuntu orokor batetik helduta, Calladok uste dau urrats garrantzitsuak emon dirala tabakoaren esparruan azken urteetan. Esaterako, erretzaileen tasa nabarmen jaitsi da eta geroz eta kontzientzia handiagoa dago gizartean.
Magazine y variedades 1 mes
0
0
9
12:02
‘Confidencial (Black Bag)’ pelikula Lekeitioko Ikusgarrin astegoien honetan
‘Confidencial (Black Bag)’ pelikula Lekeitioko Ikusgarrin astegoien honetan
Episodio en Aupa Bizkaia
Zapaturo lez zinean aditua dan David Madarietagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Zine tartean. Astero, Lekeitioko Ikusgarri zineman dagoan ikus-entzunezko edukiaren barri emoten deusku. Astegoien honetan emonaldi bakarra egongo da. 'Confidencial (Black Bag)' pelikula egongo da ikusgai. Plataformak Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: 'Momentos decisivos: La guerra de Vietnam' dokusaila eta 'Astérix y Obélix: El combate de los jefes ', 'El eternauta ', 'Las cuatro estaciones', 'Invisible ', 'Fire Country ' eta 'Un chico malo' telesailak. Prime Video plataforman, barriz, 'Otro pequeño favor ' pelikula estreinau dabe.
Magazine y variedades 1 mes
0
0
7
11:14
Juan del Arco: "Espondilitis ankilosatzailea hanturazko gaixotasun kronikoa da"
Juan del Arco: "Espondilitis ankilosatzailea hanturazko gaixotasun kronikoa da"
Episodio en Aupa Bizkaia
Espondilitis ankilosatzailearen Munduko Eguna izaten da maiatzeko lehen zapatua. Horren harira, espondilitis ankilosatzailearen inguruan egin dogu berba Juan del Arco geure botikariagaz Bizkaia Irratiko Farmazia tartean. Izan be, ezohiko hanturazko gaixotasun kroniko baten aurrean gagoz. Gaixotasunak artikulazinoak zurrundu egiten ditu. Gehienetan bizkarrezurreko ornoei eragiten deutse, gainerako artikulazioetan agertzeko arriskua egon arren. Gaixoak gizonezkoak dira normalean eta nahiko gazteak diranean agertzen jake, 20 eta 40 urteen artean. Sintomei jagokenez, ziklikoa dan gerriko mina da sintomarik ohikoena. Edozelan be, gehiago dagoz: bizkarrezurreko mina, zurruntasuna, begietako hantura, bihotzeko arazoak, etab. Espondilitis ankilosatzaileari aurre egiteko antiinflamatorioak eta kortikoideak erabilten dira.
Magazine y variedades 1 mes
0
0
7
09:03
Emonaldi bikotxa astegoien honetan Lekeition: ‘Una película de Minecraft’ eta ‘Faisaien irla’
Emonaldi bikotxa astegoien honetan Lekeition: ‘Una película de Minecraft’ eta ‘Faisaien irla’
Episodio en Aupa Bizkaia
Zapaturo lez zinean aditua dan David Madarietagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Zine tartean. Astero, Lekeitioko Ikusgarri zineman dagoan ikus-entzunezko edukiaren barri emoten deusku. Astegoien honetan emonaldi bikotxa egongo da. Txikientzat 'Una película de Minecraft' eta nagusientzat 'Faisaien irla' egongo dira ikusgai. Plataformak Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: 'Pangolín: El viaje de Kulu' eta 'Carlos Alcaraz: A mi manera' dokumentalak eta 'Carrera por la corona ', 'Congonhas: Tragedia anunciada', 'You', 'Un héroe débil' eta 'La predicadora de la clase' telesailak. Prime Video plataforman, barriz, 'Estrella' eta 'Memento Mori' telesailak eta 'Ash' pelikula estreinau dabez.
Magazine y variedades 1 mes
0
0
5
17:22
Juan del Arco: "Malariaren sintomak gripearen antzekoak dira"
Juan del Arco: "Malariaren sintomak gripearen antzekoak dira"
Episodio en Aupa Bizkaia
Malariaren Munduko Eguna ospatu da asteon, apirilaren 25ean. Horren harira, malariaren inguruan egin dogu berba asteon Farmazia tartean Juan del Arco geure botikariagaz. Momentu honetan, gaixotasun tropikala da malaria. Halanda be, XX. mendearen erdiraldera arte gaixotasun endemikoa izan zan Europako hegoaldean. Plasmodium generoko parasitoek eragiten dabe malaria eta sintomak gripearen antzekoak dira. Urtero 250 milioi kasu inguru atzemoten dira eta gaixotasunak 500.000 heriotza eragiten ditu urtero. Hildakoen artean haur asko aurkitzen dira. Ganera, heriotza gehienak saihestu ahal dira. Malariari aurre egiteko txertoak dagoz. Halanda be, haurrei zuzendutako txertoak dira. Helduek, aldiz, medikamentu konkretu batzuk hartu behar dabez gaixotasuna prebenitzeko. Horretarako, hitzordua eskatu behar da Nazinoarteko Txertaketa Zentroan, 944 509 020 telefonora deituta.
Magazine y variedades 1 mes
0
0
5
08:59
Guzurrak diran ideia asko dagoz zabalduta elikaduraren arloan
Guzurrak diran ideia asko dagoz zabalduta elikaduraren arloan
Episodio en Aupa Bizkaia
Maitena Urberuaga EHUko odontologia irakasleagaz egin dogu berba elikadurari buruzko mitoen eta siniskerien inguruan asteon Bizkaia Irratikoa Zientzia tartean. Izan be, guzurrak diran ideia asko dagoz zabalduta elikaduraren arloan. Jorratutako kontuei jagokenez, honako honeek izan dira aintzat hartutako premisak: "Laranja-zukua oso osasungarria da, laranjak jango baneukez lez da". "Azukre baltza zuria baino osasuntsuagoa da". "Landare-gantzak dabezan elikagaiak osasungarriagoak dira". "Elikagai freskoak izoztuak baino nutritiboagoak dira". "Beharrezkoa da bitamina-gehigarriak hartzea". "Osoko produktuek kaloria gitxiago dabez". "Superelikagaiak existitzen dira". "Natural jan behar da". "Kolesterola daben elikagaiek kolesterola igoten deuskue". "Esnekiak ez dira osasungarriak".
Magazine y variedades 1 mes
0
0
8
16:47
Emonaldi bikotxa astegoien honetan Lekeition: ‘Blancanieves’ eta ‘Un funeral de locos’
Emonaldi bikotxa astegoien honetan Lekeition: ‘Blancanieves’ eta ‘Un funeral de locos’
Episodio en Aupa Bizkaia
Zapaturo lez zinean aditua dan David Madarietagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Zine tartean. Astero, Lekeitioko Ikusgarri zineman dagoan ikus-entzunezko edukiaren barri emoten deusku. Astegoien honetan emonaldi bikotxa egongo da. Txikientzat 'Blancanieves' eta nagusientzat 'Un funeral de locos' egongo dira ikusgai. Plataformak Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: 'El robo del diamante' dokusaila, 'El atentado de Oklahoma City: Terror en EE. UU.' dokumentala eta 'La cúpula de cristal', 'Proyecto OVNI', 'Yo no soy Mendoza', 'Enciclopedia de Estambul' eta 'Hasta que el cielo nos reúna' telesailak. Prime Video plataforman, barriz, 'Juego de ladrones' pelikula igon dabe katalogora.
Magazine y variedades 1 mes
0
0
5
17:02
Lecanemab botika oso barritzailea da, baina kontrako efektuak ditu
Lecanemab botika oso barritzailea da, baina kontrako efektuak ditu
Episodio en Aupa Bizkaia
Alzheimerraren kontrako tratamendu barria onartu dau Europako Batzordeak asteon. Lecanemab botika oso barritzailea da, baina kontrako efektuak be ditu. Dana dala, momentu honetan dagoeneko eskuragai dago Ameriketako Estatu Batuetan, Britainia Handian edo Japonian. 2024ko bagilean kontrako txostena argitaratu arren, botikaren aldeko erabagia hartu dau Europako Batzordeak. Edozelan be, tratamenduak muga zorrotzak ditu. Lecanemab dalakoak garuneko edemak eta hemorragiak eragiten deutse gene zehatz bat daukien pertsonei. Beraz, aitatutako genea daukien pertsonek erresonantzia magnetikoa egin behar dabe tratamenduari ekin aurretik eta beste hiru prozesuan zehar. Ganera, noski, sintoma barrien agerpena kontrolpean euki behar da. Del Arcok, dana dala, oso positibotzat jo dau medikamenduaren agerpena. Tratamendua alzheimerraren etapa goiztiarrean erabili ahal da eta gaixotasunaren aurrerapena moteltzen dau, sendatu ez arren. Emondako urrats barriak, gainera, beste ikerketa batzuk be ahalbidetzen ditu.
Magazine y variedades 1 mes
0
0
7
08:24
Ikerketa ugari dagoz martxan dopaminaren inguruan
Ikerketa ugari dagoz martxan dopaminaren inguruan
Episodio en Aupa Bizkaia
Xabier Aretxabala EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultadeko irakasleak aurkikuntza baten barri emon deusku asteon Bizkaia Irratiko Zientzia tartean. Israelgo unibersidade batek dopamina eta jokaera motorren arteko erlazino barria deskubridu dau. Harremanen bat egoala bagenekian, baina orain sakonki gertatzen dana zer dan jakin izan dogu. Dopamina neurotransmisore bat da, animali askotan agertzen eta garunaren sakontasunean sortzen dana. Ostean, garuneko beste toki batzuetara heltzen da dopamina. Bere eskutik, ikasitako portaera batzuk sendotu ahal dira, mekanikoak diran jokabideak bezala. Jokaera motorren artean aurkitzen dira hortzak garbitzea, koilara zelan hartzen dan jakitea edo bizikletan ibilten ikastea.
Magazine y variedades 1 mes
0
0
5
11:15
Más de Bizkaia Irratia Ver más
Euskera Hobetzen
Euskera Hobetzen “Euskera Hobetzen” irrati-tartearen helburua, ahozko hedabide honetan euskal hizkera onaren estiloa jagoten eta hobetzen laguntzea da. 2016ko urriaren 20an abiatu zan Bizkaia Irratian, Lau Haizetara magazinean, irrati-tarte hau, eta asteroko jardunaz ekin jako orain arte, salbuespen eten batzuk gorabehera. Idatzizko bertsino honeek irratiz berbaz esandakoen osagarriak dira: gai eta puntu berberak, baina era bitara: ahozkoa laburrago eta biziago, eta idatzizkoa, osoago eta orraztuago. Alkarrizketa modura egituratu dira gaiak: Rosi Guarrotxena, gaiaren aurkezle eta Adolfo Arejita, erantzun-emoile. Gramatika (zuzen eta okerrak), lexikoa (hitzen adiera eta erabilerak), errefrauak, esapideak eta onomastika dira berariaz hautu eta landu diran gaiak. Actualizado
Goizeko Izarretan
Goizeko Izarretan Irratsaio goiztarra, eguna hasteko behar dozun informazino guztiagaz eta ondo pasetako tarteekin. Albiste nagusiak, Bizkaiko albisteak, eguraldia, trafikoa, kulturea musikea, alkarrizketak… unean unekoa. Entzuleok parte hartzeko aukerea 665 700 700 whatsapp zenbakira informazinoa bialduta eta lehiaketetan parte hartuta. Hamabi urtera arteko ume eta gazteok Dona Dona daukazue 08:10ean. Ume, gazte zein helduok “Izarren lagunak” lehiaketea. Barikuetan goizeko 08:30ean gizarte gaien tertulia izaten dogu. Tertulia kideak, honeexek: Ainhoa Etxaide, Miren Josune Ariztondo, Onintza Enbeita, Begoña Errazti, Angel Toña, Andeka Larrea, Urko Garamendi, Iñigo Santxo, Eneko Calle, Rosa Miren Pagola, Gotzone Olarra, Imanol Alvarez, Lander Intxausti, Beñat Zarrabeitia, Jose Ramon Becerra, Itziar Irazabal, Javier Arrieta, Kepa Apellaniz, Roberto Mielgo eta Ana Perez. Hileko azken barikuetan Bizkaiko Batzar Nagusietako tertulian EAJko Jesus Lekerikabeaskoa, EH Bilduko Bea Ilardia eta Elkarrekin Bizkaia taldeko Hector Fernandez batzar kideak izaten doguz. Actualizado
Irakurrieran
Irakurrieran Literatura saioa, Euskal Idazleen Elkarteagaz alkarlanean egindakoa. Astean behingo saioa da, idazle baten lan baten oinarrituta. Aukeratutako liburua zehatz mehatz aztertzen da, eta egileak aukeratutako musikea entzuten da irratsaioan zehar. Actualizado
También te puede gustar Ver más
LO QUE TÚ DIGAS con Alex Fidalgo
LO QUE TÚ DIGAS con Alex Fidalgo Cada lunes y jueves Alex Fidalgo recibe a las personalidades más interesantes e influyentes para mantener una charla íntima, espontánea e impredecible. Un oasis para la reflexión en el que no se juzga al protagonista ni se subestima a la audiencia. Actualizado
Julia en la Onda
Julia en la Onda Última actualidad nacional e internacional: noticias de opinión, cultura, deportes, economía, política, sociedad, tecnología Actualizado
La Ventana
La Ventana Abre La Ventana de Carles Francino: una mirada a la actualidad, a la sociedad y a la cultura cargada de empatía y humanidad. Con el repaso político más agudo y creativo de las ondas: TodoPorLaRadio. Con Toni Martínez, Isaías Lafuente, Nieves Concostrina, Benjamín Prado, Monserrat Domínguez y muchos más En directo de lunes a viernes a las 16:00 y a cualquier hora si te suscribes. Actualizado
Ir a Magazine y variedades