Trending Misterio
iVoox
Descargar app Subir
iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis
45 urte Eusko Legebiltzarrak
45 urte Eusko Legebiltzarrak
Podcast

45 urte Eusko Legebiltzarrak e736b

5
0

Eusko Legebiltzarraren 45. urteurreneko ospakizunaren harira, erakundearen lehen legealdiko ibilbidea bildu dugu bost ataleko podcastean. 80ko hamarkadaren hasieran dena aurrenekoz gertatzen zen garai latza bizi zen. Diktaduratik demokraziarako bidea egiten hasi zen eta gure nortasuna, herri gisa, itxura hartzen. Une zailean gertatu zen hori guztia. Indarkeria terrorista, demokraziari mehatxu egiten zioten ezpatak eta krisi ekonomiko larria zen testuingurua. 3j6x4e

Eusko Legebiltzarraren 45. urteurreneko ospakizunaren harira, erakundearen lehen legealdiko ibilbidea bildu dugu bost ataleko podcastean. 80ko hamarkadaren hasieran dena aurrenekoz gertatzen zen garai latza bizi zen. Diktaduratik demokraziarako bidea egiten hasi zen eta gure nortasuna, herri gisa, itxura hartzen. Une zailean gertatu zen hori guztia. Indarkeria terrorista, demokraziari mehatxu egiten zioten ezpatak eta krisi ekonomiko larria zen testuingurua.

5
0
5. Uzta
5. Uzta
Lehen legealdian onartu zituen Eusko Legebiltzarrak autogobernua egituratu zuten oinarrizko legeak, egun indarrean jarraitzen dutenak. Eta Kontzertu Ekonomikoaren Legea da nagusiena; autogobernuaren giltzarria. Pedro Luis Uriarte sailburua izan zuen negoziatzailea eta lehen eskutik eman digu negoziaketa zail haren berri.Ertzaintzaren Legea, euskararena, EITB edota Osakidetzaren sorrera bideratu zuten legeak ere jasotzen dira podcast sailaren azken atal honetan.
Mundo y sociedad 1 mes
0
0
0
29:20
4. Ereiten
4. Ereiten
Euskal Autonomi Erkidegoaren sorrera nola gauzatu zen aztertu dugu laugarren atalean. Eusko Legebiltzarraren eta Jaurlaritzaren beraren sorrera. Egoitzak, ereserkia eta beste ikurrak nola eraiki ziren, zerotik abiatuta. Dena zegoen egiteko eta eskarmenturik ez. Aldeko zeuden ilusioa eta gogoa; autogobernua berriz jokoan. Izan ere, 1980a izan zen ETAk hildako gehien eragin zituen urtea.Juan Jose Pujana eta Bakartxo Tejeria, Legebiltzarreko orduko eta oraingo presidenteek eta Legebiltzarrean ordezkaritza izan duten alderdietako kideek lagunduko digute kontakizunean.
Mundo y sociedad 1 mes
0
0
0
22:46
3. Negu latza
3. Negu latza
Juan Carlos I, Espainiako erregeak Eusko Legebiltzarrera etorri nahi izan zuen. Garai desegokian, askoren ustez, indarkeria gori-gori zegoelako. Munduari bira eman zioten Herri Batasuna-ko legebiltzarkideak Gernikako Juntetxetik bota zituzteneko irudiak. Eusko gudariak kantatzen ari ziren protesta gisan. Otsailaren 23-ko Estatu kolpe ahalegina, egun gutxira egin zuen Tejero teniente-koronelak.Indarkeriak ehunka hildako eragin zituen 80ko hamarkada hasieran. Euskal gizartean mugarri izan ziren Jose Maria Ryan, Lemoizko zentral nuklearreko ingeniari buruaren bahiketa eta hilketa eta komisaldegian torturatuta hil zen Joxe Arregiren heriotza. Une kritiko hartan ari ziren Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Kontzertu Ekonomikoa negoziatzen.
Mundo y sociedad 1 mes
0
0
0
14:32
2. Udako ekaitza: 1980ko Ekainaren 26a
2. Udako ekaitza: 1980ko Ekainaren 26a
Eratu eta hiru hilabetera, Legebiltzarraren barruan lehertu zen ekaitza. Artean, Bizkaiko Diputazioaren egoitzan egiten ziren osoko bilkurak.Aurrekaririk ez zeukan krisi ekonomikoak, langabeziak eta gizartearen etsipenak ekaitz perfektua elikatu zuten. Nervacero-ko langileen itxialdiak, Legebiltzarkideak eta Eusko Jaurlaritza hamabi orduz isolatuta eduki zituzten eta.Juan Jose Pujana, Ganberako presidentea, eta Mario Fernandez, Pedro Luis Uriarte eta Pedro Miguel Etxenike, hurrenez hurren, Lan, Ogasun eta Hezkuntza sailburu zirenak egin dute kontakizuna erakundeen ikuspuntutik. Josu Peredak, Nervaceroko enpresa batzordeko kideak aldiz, langileen begietatik.
Mundo y sociedad 1 mes
0
0
0
20:45
1. Udaberria
1. Udaberria
Duela 45 urte, negu luzearen ondotik iritsi zen udaberria Gernikara, astelehenez, 1980ko martxoaren 31n. Haritz Zaharraren itzalpean, osatu zen gure historiako lehen Legebiltzarra Gernikako Juntetxean. Faxismoak indarrez kendutakoa itzuli zitzaion herriari.Egun historikoa nola bizi izan zuten lehen pertsonan azaldu digute, Maite Saez de Olazagoitia, Begona Amunarriz eta Inmaculada Bonetak. Bost legebiltzarkide, Ezker abertzaleko Itziar Aizpuruak akta ez jasotzea erabaki zuen. Haien ondoan Roberto Lertxundi, PCE-EPK-ko ordezkari bakarra, PSEko Jose Antonio Maturana, EAJko Inaki Anasagasti, UCDko Jaime Mayor Oreja eta Herri Batasunako Inaki Ruiz de Pinedo ditugu kontalariak. 2022an zendu zen Juan Jose Pujana, Legebiltzarreko lehen presidente izandakoaren testigantza berezia tartean.
Mundo y sociedad 2 meses
0
0
1
23:19
Más de EITB Radio Televisión Vasca Ver más
Ganbara Negra
Ganbara Negra Podcast de sucesos e investigacion. Forenses, escritores y expertas de la policia cientifica nos ayudan a encontrar respuestas. Actualizado
La mecánica del caracol
La mecánica del caracol Espacio dedicado a la divulgación de la ciencia, la tecnología y la historia dirigido y presentado por Eva Caballero. Actualidad, experimentos, explicaciones a fenómenos cotidianos o extraordinarios, personajes y hechos históricos se dan cita en este programa. Actualizado
Holobionte
Holobionte En la playa de la Zurriola ha aparecido muerto, encadenado a la red, un ser de una especie que no tiene nombre. El hallazgo ha llamado la atencion de la comunidad cientifica y el Gobierno Vasco ha encargado a la investigadora de la UPV Idurre Aldazabal y a su equipo que inicie una investigacion. En la red, sin embargo, han caido los investigadores. El hecho genera atencion internacional. Thriller psicologico. Actualizado
También te puede gustar Ver más
El Faro de Mara Torres
El Faro de Mara Torres Elegimos un tema distinto cada noche, te ofrecemos todos los puntos de vista y te invitamos a que aportes el tuyo. Mara Torres guía a los oyentes: sus opiniones, historias y anécdotas amplían tu visión y cambian tu perspectiva. En directo de lunes a viernes a la 01:30 y a cualquier hora si te suscribes. Actualizado
Javier Cárdenas - Levántate OK
Javier Cárdenas - Levántate OK Levántate Ok, con toda la actualidad contada sin censuras. Mucho humor y crítica política despiadada. Actualizado
ESPURNA
ESPURNA Entrevistas sobre ciencia, tecnología, amor, lenguaje, historia, cultura, geoestrategia y las repercusiones de todo ello en el mundo del futuro. Con Jordi Llátzer @jordillatzer. Canal de YOUTUBE: https://www.youtube.com/channel/UCSQJX9lm4u92bx0XGpEIUiA TWITCH: https://www.twitch.tv/jordillatzer Actualizado
Ir a Mundo y sociedad