Trending Misterio
iVoox
Descargar app Subir
iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis
Erreportajeak
Juan Calvo: torturaren frogak

Juan Calvo: torturaren frogak 1m4b2u

7/7/2023 · 29:28
0
14
Erreportajeak

Descripción de Juan Calvo: torturaren frogak 1b1m26

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo Azabal hil zuten Arkauteko komisarian, Gasteizen. Gorpuak biolentzia arrastoak zituen, eta gasa zerion ahotik. 1995ean zortzi ertzain zigortu zituzten zuhurtziagabekeria delituagatik, inork ez zuen lanpostua galdu ez espetxea zapaldu, inor ez zuten kondenatu tratu txar edo torturengatik. 30 urte betetzear direla, ARGIAk kasuaren inguruko informazio berriak lortu ditu: gorpuaren azterketa mediku eta forentseak; Calvo gorpu agertu aurretik artatu zuen erizainari elkarrizketa; eta gertatua “argitu gabe” geratu zela dioen lekuko zuzen bakarraren adierazpena, besteak beste. Nola eta zergatik hil zuten Juan Calvo Ertzaintzaren Gasteizko komisarian? 1995ean epaiketa amaitzean, galdera horiek erantzunik gabe geratu ziren. ARGIAk publiko egiten dituen informazioek galdera berriak sortzen dituzte, eta orduko ziurtasun bakarra indartzen: egia ofizialak ez du azaltzen gertatu zena. Zigor Olabarria kazetariak ikertu du Juan Calvoren kasua eta podcast honetan bere ahotsean kontatu digu topatu duena, Gorka Peñagarikanok gidatuta. 1u4k4r

Comentarios de Juan Calvo: torturaren frogak 2d2d6u

Este programa no acepta comentarios anónimos. ¡Regístrate para comentar!