Trending Misterio
iVoox
Descargar app Subir
iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis
baDA!bil
5. Artistaren konpromisoaz, esan Vs. egin

5. Artistaren konpromisoaz, esan Vs. egin 25x2w

21/2/2025 · 49:14
0
7
baDA!bil

Descripción de 5. Artistaren konpromisoaz, esan Vs. egin 1ou6j

"Utzi ditzagun hitzak, agindu beza ekintzak" kantatzen du J Martina talde larrabetzuarrak. Zer harreman dago diskurtsoaren eta praktikaren artean, edo esaten denaren eta egiten denaren artean? Zenbatekoa da tartea? Zenbatekoa izan daiteke? Zenbatekoa izatea nahi dugu? Artistaren arduraz, koherentziaz, erantzukizunaz eta abarrez hitz egin dugu "baDA!bil" podcastaren edizio honetako bostgarren eta azken atalean.Hiru lagun eseri ditugu mahai inguruan solasteko, kasu honetan ere. Paul Beitia zarauztarra, hainbat diziplinatan trebatua, Itu Banda literatur taldean aritutakoa, baita Errime musika taldean ere. Ekida arte ekimen sozialistako kide da gaur egun. Olaia Inziarte oronoztarrak, musika proposamen propioa darama oholtzaz oholtza. Aurrez Joseba Tapiaren, Chica Sobresaltoren eta beste hainbaten proiektuetan hartu du parte. Hirugarren mahai kidea, Xalba Ramirez donostiarra da. Musikaria eta kazetaria, besteak beste. Koban edo Physis vs nomos gisako taldeetan egin du bidea. Aurten, Nakar talde sortu-berriaren lehen lana ari da aurkezten.Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun, Amets Aranguren, 2023ko baDA!bil-en aurkezle lanak egin dituena."BaDA!bil" podcasta eta bideopodcasta Durangoko Azokaren 58. edizioaren inguruan sortutako bilduma da. Bertan euskal kulturarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dira. 2m222z

Comentarios de 5. Artistaren konpromisoaz, esan Vs. egin 6y104r

Este programa no acepta comentarios anónimos. ¡Regístrate para comentar!
Te recomendamos
Ir a Mundo y sociedad