
Descripción de #07.- atala: Belar-itsasoa 4y6m4m
Jare, Nizar eta Iker belarrezko itsaso baten tankera duen mangladi eremu zabala nekez zeharkatzen saiatzen ari dira. Ikerren txalupa mangladiko lohi gunetan kateatuta geratzen da sarri, eta piztia ezezagunez inguratuta daude. Hori gutxi ez eta Nizar haserre dago Ikerrekin, jelosiak eraginda. Aitor portura jaitsi eta ezagun batekin topo egiten du. Ainguratuen herrixka bat eraso dutela kontatzen dio honek eta Aitor zerbait susmatzen hasten da. ------------------------------ Fitxa teknikoa: Zuzendariak: Oier Aranzabal eta Juan G. Andrés Gidoia: Xabier eta Martin Etxeberria Aktore zuzendaritza: Anartz Zuazua Aktoreak: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Iñaki Beraetxe, Anaia Hennebutte; Sara Cozar, Klara Badiola , eta Bikoiztaile euskaldunen elkarteko kideak Soinu diseinua: Xanti Salvador eta Koldo Corella Soinu banda orijinala: Rafa Rueda eta Aritz Aranburu Irudiak: Xabier Sagasta Ulu Mediak EITB podkasterako espreski ekoitzitako fikzio podcasta da. 4e3r66
Comentarios de #07.- atala: Belar-itsasoa 452f6h