
#01.- atala: Ibone Belausteguigoitia, euskal aintzindaria Jokoetan 5v1s3f
Descripción de #01.- atala: Ibone Belausteguigoitia, euskal aintzindaria Jokoetan 1o3t4e
Ibone Belausteguigoitia (Bilbo, 1930) izan zen lehen emakume euskalduna Olinpiar Jokoetan. Londres 1948an izan zen igeriketa arloan, tranpolin jauziak egin zituen. Gerra Zibilak Belaustegi familia erebesteratzera behartu zuen eta Mexikon hasi zen goi mailako kirola egiten. Londrestik, Seul 1988 arte, ez zen euskal emakumerik lehiatu Jokoetan. Zer zailtasun izan ziren Euskadin eta, oro har, munduan hori gertatzeko? Zergatik da berezia Ibone Belaustegigoitiaren kasua? Bere ahotik entzutea duzu onena. Patxi Solano bere ilobak eta Julio Calleja EHUko katedradun eta Hezkuntza eta Kirol Fakultateko dekanoaren testigantzak ere biltzen ditu Geldiezinak podcastaren lehen atalak. Helmuga hasiera baina ez da. _______________________ Fitxa teknikoa: Zuzendaritza: Iñigo Asensio Ekoizpen eragilea: Elena Etxebarrieta Gidoia eta muntaia: Goiuri Ezeiza Esataria: Oihana Maritorena EITB podkastek eskaintzen dizun edukia, Korima Films-ek Basque Team fundazioarentzat egindako ekoizpena da. Europar Batasuneko next generation-ek finantziatutako lana. Sustapen plana. Espainiako Gobernua. ki6h
Comentarios de #01.- atala: Ibone Belausteguigoitia, euskal aintzindaria Jokoetan 655p52