Simone de Beauvoir, feminista al da? 166tw

06/10/2022

Feminismoaren historiara hurbilpen txiki bat egin asmo du 'Borroka, maitasun eta traizio...

Feminismoaren historiara hurbilpen txiki bat egin asmo du 'Borroka, maitasun eta traizio istorioak' podkastak. Beatriz Rubio irakaslearen azalpenek feminismoaren historian ezagunak diren hainbat autoreren bizitzei buruz apur bat gehiago jakiten eta egungo feminismoen oinarriak hobeto ulertzen lagunduko digute. Estitxu Eizagirre kazetariak gidatuta, Rubiok prestatutako material grafikoa irratsaio bihurtu dugu.

Ez gara galdera hau aireratzen dugun lehenak, eta azkenak ere ez gara izango. Baina erantzun zehatza ematen baino, bere bizitza apur bat gehiago ezagutzen ahalegindu gara.

Ikastetxeetan gazteekin erabiltzeko saioak dira, bideoz zein podkast formatuan entzuteko bederatzi pilula. Motz geratu zaizkigunak nahi genituen emakume guztiak sartzeko, horregatik mugatu gara, bereziki, Europa eta AEBetako mugimenduetara. Jakitun, historia oso baten zati txiki bat besterik ez dela.

Eta azken urteetan zer? +1 año 24:38 Nork esan zuen 'pribatua politikoa da' esaldia? +1 año 24:42 Nork esan zuen "gerrari gerra" esaldia? +1 año 25:04 Zer adostu zuten Jonh Stuart Mill eta Harriet Taylorrek ezkondu aurretik? +1 año 16:48 AEBetan nork lortu zuen boto eskubidea lehenago, emakumeek ala esklabuek? +1 año 17:52 Ver más en APP Comentarios del episodio 5x603t