Descargar APP gratis en APP Store 4l3133
Descargar APP gratis en Play Store
Surfin Kaos taldea izan dugu berriz ere Bide Okerrean. Donostiako hirukoa albiste da egunotan...
Surfin Kaos taldea izan dugu berriz ere Bide Okerrean. Donostiako hirukoa albiste da egunotan “Goizalde Surrealistak” diskoa kaleratu berri duelako Brian´s Recods diskoetxearen babeseab. Aitzakia hori hartuta, Koldo Soret taldeko abeslari eta gitarra-jotzailea gonbidatu dugu gurera taldearen iraupen luzeko laugarren diskoaz hitz egiteko. Musikalki garapen etengabean, rock&rollaren eremu ezberdinak ukitu dituzte aniztasunez beterik dagoen disko bikainean: Hard-rocka, Psikodelia, Soula, edota Bluesa bezalako musika erak bat egiten dute betiko rock sutsu eta kantu anfetaminikoekin batera. Ordubeteko elkarrizketa mamitsuan disko berria eta taldearen ingurukoak izan ditugu nagusi.